Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ, osasun kontuetan paperezko izapideak kendu dituen lehenengo aseguratzailea

09.03.2020

IMQ, osasun kontuetan paperezko izapideak kendu dituen lehenengo aseguratzailea

 

Funtsezko prozesuen operatiba teknologia erabiliz eraldatzea, arintasun eta efizientzia handiagoa bilatzea eta, batez ere, bezero gero eta digitalago batentzako balioa, moldagarritasuna eta erosotasuna ekartzea dira IMQk eraldaketa digitalaren aldeko apustuan abian jarri dituen ekimen garrantzitsuenetako batzuk, eta bezeroekin harremanetan jartzeko modu bat.

Eraldaketa horrek garrantzi handiagoa hartzen duen eremuetako bat, zerbitzu medikoak eskuratzeko modua da. Horretarako, prozesu berri bat ezarri da, eta horrek asegurudunei baimenak kudeatzeaz ez arduratzeko aukera ematen die, bai espezialistengana joaterakoan, bai behar izan ditzaketen probak eta ebakuntzak egiterakoan. Hori guztia, euskal konpainia gauzatzen ari den eraldaketa digitalaren prozesuarekin koherentea den arreta azkarrago eta sinplifikatuago baten mesedetan.

2017an, hasieran, ekintzen liberalizazioak erreferentziazko hiru espezialitate barne hartu zituen: kardiologia, ahoko kirurgia eta aurpegi-masailetako kirurgia eta oftalmologia. Lehen kasuan, zerbitzuak liberatu ziren, eta horrek 9.500 baimen baino gehiago murriztea ekarri zuen; bigarrenean, 1.500 baimen baino gehiago; eta oftalmologian, ia 34.000 baimen kendu ziren. Guztira, 45.000 baimen gutxiago. 2018an, prozesu horretan sartu ziren traumatologiaren espezialitatea –21.000 baimen inguru kendu ziren–, eta urologiarena –beste 7.000 baimen gutxiago–. Hots, beste 28.000 baimen gutxiago.

Baina 2020. urtearen hasieran, eta preskripzio elektronikoari esker, bezeroak ez du zertan paperezko bolante eta baimenen eskaera kudeatu behar espezialistengana joan ahal izateko edota profesional medikoek agindutako probak eta ebakuntzak egin ahal izateko, konpainia arduratuko baita guztiaz.

Sistema berriaren bitartez, pixkanaka, izapide horiek zuzenean egingo dira osasun-arloko profesionalen eta aseguru-etxearen artean, eta, hala ere, prozesuaren erabateko gardentasuna zainduko da, erabiltzailea aldi oro bere baimenaren egoeraren berri izango du, mezu laburren zerbitzuaren bidez edo zuzenean konpainiaren online bulegoan edo app-ean sartuz. Horrela, bere izapideen egoera ez ezik, bere historia mediko osoa ere eskura izango du beti.  

IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak adierazi duen bezala, “proiektu horrek aldaketa  handia ekarri dio bezeroekin harremanetan jartzeko moduari, zeren eta esperientzia gogobetegarriagoa ematen baitie, eta horrek bezeroarentzako paperezko izapide guztiak kendu dituen lehenengo aseguratzaile bihurtu gaitu, eta aldi beran oso gardena den prozesua ezarri du, hots, on line eta kanal anitzen bidez informazioa ematen du, eta itxaronaldiak murrizten dira; bezeroek ez dute zertan etorri behar gure bulegoetara. Halaber, preskripzioak galtzea eragozten da, eta ekintza medikoak  hobeto kodetzen dira. Informazioa kalitatez jakinarazteak trazabilitate digitala ematen dizkie izapideei eta,  etorkizunari begira, itxaronaldiak nabarmen murriztuko dira. Ez da ahaztu behar, papera kentzeari esker, IMQn konpainia gisa sustatu nahi dugun gizartearekiko kudeaketa arduratsuan aurrera egingo dela”.

Bizkaian hainbat espezialitate eta probatan abian jarri den prozesu berri horretan, urtean zehar, zerbitzu guztietan martxan jarriko da, hiru lurraldeetan.

Agur papeleoari!