Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Euskadiko biztanleak, estatuko batez bestekoaren gainetik ariketa erregularrean

04.04.2024

Euskadiko biztanleak, estatuko batez bestekoaren gainetik ariketa erregularrean
  • 16tik gorako euskal herritarren % 42,3k ariketa egiten du. Estatuko batez bestekoa % 37,7koa da. Bestetik, 16tik gorako euskal herritarren % 19,3k diote aisialdian sedentario direla, baina ehuneko hori Estatuko batez bestekoa (% 27,4) baino txikiagoa da.

  • Jarduera fisikoak onura handiak dakarzkio bihotzaren, gorputzeko gainerako atalen eta adimenaren osasunari. Gaixotasun ez-transmitigarriak prebenitzen eta kudeatzen laguntzen du, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia eta diabetesa, eta depresio eta antsietatearen sintomak murrizten ditu gainera.

Estatistikako Institutu Nazionalak Bizi Baldintzei buruzko azken Inkestan jaso duenez, 16tik gorako euskal herritarren % 42,3k ariketa erregularra egiten du, eta ehuneko  hori Estatuko batez bestekoa (% 37,7koa) baino bost puntu handiagoa da. Bestetik, 16tik gorako euskal herritarren % 19,3k aisialdian sedentario direla diote, baina ehuneko hori Estatuko batez bestekoa (% 27,4) baino txikiagoa da.

IMQ-ko Kirol Medikuntzaren Bizkaiko Unitateko arduradun Markel Pérez sendagileak, Garapenerako eta Bakerako Kirolaren Nazioarteko Eguna den apirilaren 6a dela eta, hau adierazi du: «jarduera fisikoak onura handiak dakarzkio bihotzaren, gorputzeko gainerako atalen eta adimenaren osasunari. Gaixotasun ez-transmitigarriak prebenitzen eta kudeatzen laguntzen du, hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia eta diabetesa, eta depresio eta antsietatearen sintomak murrizten ditu gainera».

Adituaren hitzetan,«hainbat ikerketa zientifikok agerian jarri dute, azken hamarkadetan,  jarduera fisiko erregularrak hipertentsioa prebenitzen eta kontrolatzen eta gorputz-pisu osasungarria izaten laguntzen duela. Askotan, halaber, osasun mentala, bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzen du».

Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) muskulu eskeletikoek eragindako edozein gorputz-mugimendutzat hartzen du jarduera fisikoa, zeinak, ondorioz, energia kontsumitzen duen; hala, OMSek hau azpimarratu du: «jarduera fisikoak, neurritsuak zein biziak, osasuna hobetzen du».

Espainian gehien egiten diren kirol-motei dagokienez, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak kaleratu duen azken Kirol Ohiturei buruzko Inkestak agerian jarri du hainbat motak goranzko eboluzioa dutela, hala nola gimnasia leunak; izan ere, 2022ko datuen arabera (datu eskuragarriak dauden azken urtea), biztanleen % 26,4k egin zuen gimnasia; eta igeriketa, biztanleen % 27,2k.

Aipatutako denboraldian ariketa egin zutenen artean, mendi-ibiliak eta mendizaletasunak % 30,8ko tasa izan zuten; txirrindularitzak, % 28,4koa; gimnasia biziak, % 28koa; eta oinezko lasterketak, running edo ibilketak, % 19koa.

Sexuen arabera, gizonen artean futbola, txirrindularitza, padela, muskulazioa, halterofilia, saskibaloia eta tenisa dira kirolik ohikoenak, eta emakumeen artean, gimnasia-mota guztiak eta igeriketa.

Zein jarduera fisiko maila da gomendagarria?

Jarduera fisiko mailari dagokionez, Markel Pérezek hau adierazi du 18 eta 65 urte arteko helduei dagokien jarduera-mailaz: «Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen du jarduera fisiko aerobiko neurritsuak egitea gutxienez 150-300 minutuz zazpi egunetan; edo jarduera fisiko aerobiko biziak gutxienez 75-150 minutuz; edo astean zehar jarduera neurritsuen eta bizien konbinazio baliokidea».

Gomendio medikoek, halaber, osasun hobea izateko hau gomendatzen dute: «muskuluak indartzeko jarduera neurritsuak edo intentsitate handiagokoak, muskulu-talde nagusi guztiak astean bi egunetan edo gehiagotan trebatzen dituztenak».

«Osasunerako onura gehiagarriak» lortzeko, IMQ-ko espezialistak adierazi du astean zehar jarduera hau gehiagotan egin daitekeela: «jarduera fisiko aerobiko neurritsua 300 minututik gora, edo jarduera fisiko aerobiko bizia 150 minututik gora; edo astean zehar jarduera moderatuen eta bizien konbinazio baliokidea, osasunerako onura gehigarriak lortu nahi badira».

Sedentarismoaren aurkako borroka

Jarduera fisikoa eta kirola osasunaren txanponaren aurpegia badira, sedentarismoa da gurutzea. Euskadiko batez bestekoa Estatukoa baino ehuneko zortzi puntu txikiagoa bada ere, jarduera fisikorik ezak hainbat ondorio izan ditzake osasunaren eta bizi-kalitatearen ikuspegitik. «Kontua da ez dela bakarrik obesitatea eta horrekin loturiko gaixotasunak  izateko arriskua handiagoa dagoela, besteak beste,diabetesa, iktusa, edo hipertentsioa ager daitezkeela ere».

OMSek gogorarazi duenez, jarduera fisikoaren maila nahikorik ez duten pertsonek % 20 eta % 30 arteko heriotza-arrisku handiagoa dute jarduera fisikoaren maila nahikoa lortzen duten pertsonekin alderatuta. «Jarduera fisikorik ez egitea da gaixotasun ez-transmitigarrien ondoriozko heriotza-arriskuaren faktore nagusietako bat. Aisialdi sedentarioa jarduera fisiko neurritsu edo bizi bihurtzea dakarren aldaketa orok osasuna hobetu egingo du».

IMQ, kirolaren alde

IMQ-k beti jokatu du eliteko kirol profesionalaren alde nahiz oinarrizko kirolaren alde; hortaz, kirol-erakundeek geroko belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera-aukera handiari laguntza ematen dio. Gaur egun, IMQ da Surne Bilbao Basket eta Baskonia taldeen aseguratzaile mediko ofiziala, bai eta Athletic Club, Deportivo Alavés, Real Sociedad eta SD Eibar futbol-taldeena ere, besteak beste. Hala, talde horien guztien plantillei kirol-azterketa medikoak egiten zaizkie IMQren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unitate espezializatuetan.