Iradokizunak
28.03.2025
Nazio Batuen Erakundeak Autismoari buruz Kontzientzia pizteko Mundu Eguna sortu zuen –apirilaren 2a–, autismoaren espektroko nahasmenduak (AEN) dituzten pertsonak hobeto ulertzeko eta haien onarpena sustatzeko. Urteotan, ikertzaileen, klinikoen, pazienteen, senideen eta elkarteen ahaleginari esker, aurrerapen handia egin da nahasmendu-multzo hori ulertzeko eta AENak dituzten pertsona guztien errespetua eta inklusioa sustatzeko. Haatik, gaur egun oraindik erronka handia izaten jarraitzen du patologia hori duten nesken eta emakumeen diagnostikoa hobetzeak.
«Azken urteotan, autismoaren espektroko nahasmenduaren diagnostikoa jaso duten biztanleen gorakada esponentzialki esanguratsua izan da neskei eta emakumeei dagokienez. Etengabeko hazkunde hori gorabehera, autismoaren espektroko nahasmenduak sarriago diagnostikatzen dira oraindik ere gizonen artean emakumeen artean baino, hiru aldiz gehiago, hain zuzen», adierazi du Alazne Gojenola Ariñok, neuropsikologoak eta osasun mentaleko arreta psikologiko eta psikiatrikoan espezializatuta dagoen IMQ Amsako neurogarapeneko nahasmenduen taldeko kideak.
AENak gehienbat gizonei eragiten dieten nahasmendutzat jo direnez, «horiek gehiago ezagutzeko beharra dago», honi dagokionez: «nola agertzen den nahasmendu hori neska eta emakume helduengan eta nola eragiten dien horrek guztiak haien bizi-kalitatean».
«AENak dituzten emakume askok zailtasun handiak dituzte identifikatu eta diagnostiko zehatza lortu arte. Kasu gehienetan, diagnostikoaren berrespena gizonen kasuan baino askoz gehiago berandutzen da, eta, gainera, diagnostiko okerrak edo AENekin nahasten direnak egiten zaizkie», adierazi du adituak.
Alde batetik, desberdintasun neurobiologikoak daude gizonen eta emakumeen artean. Horren haritik, osasun-komunitateak baditu ebidentziak hau adierazteko: «emakumeak genetikoki babestuago daude AENekiko, eta, beraz, gizonek baino inpaktu genetiko handiagoa behar dute» autismoa garatzeko.
Aldeak daude AENen adierazpen nuklearretan ere. «Gaitasun sozialak eta komunikaziokoak, hainbat azterlanetan frogatu denez, askoz hobeak izan daitezke neskengan edo emakumeengan. Gainera, portaera errepikakorrak eta interes murriztuak ez dira gizonezkoenak bezain biziak. Aurrekoaz gain, neskek edo emakumeek mutilek edo gizon helduek baino joera handiagoa dute zailtasunak estaltzeko edo ezkutatzeko, eta eraginkorragoak dira horretan», adierazi du IMQ Amsa-ko neuropsikologoak.
Ebaluzio diagnostikoei dagokienez, adituak hau nabarmendu nahi izan du: «ez dituzte kontuan hartzen egon daitezkeen genero-desberdintasunak», nahiz eta emakumeen nahasmenduak identifikatzeko beharrezkoa izan daitekeen zailtasun horiei buruzko ikerketa arretatsuagoa eta zehatzagoa egitea. «Praktika klinikoan erabiltzen diren tresna gehienak gizonezkoen artean garatu eta baliozkotu dira, eta horrek zailtasunak eragin ditzake sintomatologia hori emakumeen artean identifikatzeko».
Balorazio diagnostikoan gertatu ohi den genero-alborapen horrek «emakumeei dagokienez aldez aurretik beste nahasmendu mota batzuk identifikatzeko jarrera harrarazten ditu profesionalak, hala nola antsietate- eta depresio-nahasmenduak, egokitze-nahasmenduak, nahasmendu obsesibo-konpultsiboak edo elikadura-jokabidearen nahasmenduak», azaldu du Alazne Gojenolak.
Ebaluazio horien barruan, «oso garrantzitsua da autismoaren espektroko nahasmenduak beren sintomatologiatik bertatik ebaluatzea, eta hori proba estandarizatuen eta balidatuen bidez egiten da; horrez gain, hainbat alderdi ebaluatu behar da, hala nola antsietatea, ongizate emozionala edo portaera eta funtzionaltasuna». IMQ Amsako neuropsikologoak azpimarratu du aurreko guztiak hau dakarrela: «profesionalek espezializazio- eta esperientzia-maila handia izatea, ebaluazio-prozesuan bildutako informazio guztia interpretatu ahal izateko eta adierazpen klinikoetan generoarekin lotuta egon daitezkeen desberdintasunak identifikatzeko».
Adituak hau nabarmendu du, era berean: «diagnostikoaren ondoren, emakume heldu gehienek lasaitu ederra hartzen dute haurtzaroan eta helduaroaren zati batean zergatik sentitu diren “desberdin” ezagutzean». Diagnostiko horren ondorioz, tratamenduak «guztiz indibidualizatua, psikoterapeutikoa, hezitzailea eta, batzuetan, farmakologikoa izan behar du, egungo sintomatologia arintzeko eta pertsona bakoitzaren bizi-kalitatea hobetzeko».
Autismoaren espektroko nahasmenduen jatorria neurobiologikoa da, eta nerbio-sistema zentralaren konfigurazioari eta garunaren funtzionamenduari eragiten die, eta bi arlo nagusitan zailtasunak sortzen ditu: komunikazioan eta interakzio sozialean, eta pentsamenduaren eta jokabidearen malgutasunean. Komunikazioarekin eta interakzio sozialarekin lotutako alderdien artean, hainbat alderdi nabarmentzen dira, hala nola hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa ulertzeko edo adierazteko trebetasunak; pentsamenduaren eta jokabidearen malgutasunari dagokionez, berriz, errutinen aldaketak, laguntzaren beharra edo jokabide-eredu zorotz eta errepikakorrak hartu behar dira kontuan.
Gainera, AENak dituzten pertsona askok nahasmenduak dituzte zentzumen-estimuluen prozesamenduan, eta, askotan, hiper edo hipoerreaktibotasuna erakusten diete estimuluei. Estimulu horiek honela ager daitezke: soinu, usain edo argiekiko ondoeza, minarekiko edo tenperaturarekiko itxurazko axolagabetasuna, edo jarduera fisiko errepikatuaren bidez (beren buruak kulunkatzea, biratzea edo jauzi egitea) estimulazioa bilatzea.
Aumentan un 24% los síntomas de depresión y ansiedad entre las mujeres vascas
La desregulación emocional afecta, entre otros, a pacientes con depresión, ansiedad, abuso de sustancias, TCA, trastorno bipolar o trastorno límite de la personalidad