Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Baskoniako jokalariei azterketa medikoak egin zaizkie IMQ Amárican

22.08.2024

Baskoniako jokalariei azterketa medikoak egin zaizkie IMQ Amárican
  • Denboraldia hasi aurretik saskibaloilarien osasuna eta sasoia egiaztatzeko.

Denboraldi berria irailaren 29an hasiko da, La Laguna Tenerife taldearen aurkako partidaren eskutik, eta hari begira, Saski Baskonia lehen taldeko  11 jokalariri osasun- eta kirol-azterketak egin zaizkie, atzo eta gaur artean, Gasteizko Amárica zentro medikoan, Pablo Laso sendagilearen zuzendaritzapean. Joan Peñarroyaren gizonei eta talde teknikoari eliteko kirolariei dagozkien analitikak eta probak egin zaizkie, hala nola elektrokardiograma eta ekokardiograma eta esfortzu-proba, kirolarien osasuna, sasoia eta kirol-errendimendua egiaztatzeko.

Hala, klub gorri-urdinaren aseguratzaile mediko ofizialera jokalari hauek bertaratu dira: Sander Raieste, Khalifa Diop, Chima Moneke, Nikos Rogkavopoulos, Tadas Sedekerskis, Kamar Baldwin, Timothé Luwawu-Cabarrot, Trent Forrest, Donta Hall, Pavel Savkov y Ousmane Ndiaye.

Proben garapena

Proba horiek egiteko aldez aurretik ezarritako ordenari dagokionez, odol-serumaren hainbat alderdi biokimiko egiaztatzeko analitikaren ondoren, jokalariak atsedenean baloratu dira, elektrokardiograma baten bidez.

Hurrengo urratsa ekokardiograma bat egitea izan da, bihotzaren ekografia, alegia. “Proba horri esker, azterketa zabaldu eta kardiopatia batzuk detekta daitezke, miaketan eta elektrokardiograman antzematen ez direnak eta kirola egitean konplikazioak eragin ditzaketenak”, azaldu du IMQ Amárica zentro medikoko kardiologo Javier Pindadok, Baskoniako jokalarien azterketa medikoen arduradunak.

Halaber, esfortzuaren ergometria egin zaie kirolariei; Pindado sendagileak xehatu duenez, “ergometrian esfortzua modu protokolizatuan egiten da, hainbat etapatan, zeinetan, presio arteriala neurtzen den eta elektrokardiograma etengabe monitorizatzen den; proba gelditu egiten da kirolaria bere bihotz-maiztasun maximora iristen denean”.

Hala, ergonometriaren helburua da kirolarien arterien bidez bihotzeko fluxua ebaluatzea eta, esfortzuaren etapa bakoitzean elektrokardiograma basala elektrokardiogramarekin alderatzean datza metodoa. Probak, halaber, bihotzaren erantzuna aztertzen du ariketan zehar, kirolarien kirol-egoera hobetzeko eta entrenamendua indibidualizatzeko.

IMQ, Baskoniaren aseguratzaile mediko ofiziala

IMQ da Baskoniaren aseguratzaile mediko ofiziala, 2007-2008 denboralditik. IMQ Amárica zentro medikoak, talde gorri-urdineko saskibaloilariei medikuntza- eta kirol-azterketa egin zaien zentroak, punta-puntako teknologia du Gasteizko kirol-medikuntzan, baita Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako eta Errehabilitazioko profesional diren mediku espezialistak ere. Baskonia-Alavés Fundazioa irabazi-asmorik gabeko fundazioaren babesle ere bada IMQ.