Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Ba al dakizu zer esan nahi duen minbizi bat erremisioan egoteak?

30.01.2025

Ba al dakizu zer esan nahi duen minbizi bat erremisioan egoteak?
  • Ricardo Fernández sendagileak, IMQ-ko onkologoak, gai hauek izan ditu hizpide: tratamenduaren erremisio-fasea zertan datzan, erremisio partzialaren edo erabateko erremisioaren arteko ezberdintasunak, minbizia murrizten ari zaion paziente batek noiz egin dezakeen bizitza normala eta nola egiten zaion jarraipena pazienteari etapa horretara iritsi ostean.

  • «Tratamendu guztien helburua da pazienteek bizitza normala ahalik eta denbora gehien egitea».

Tratamendu onkologikoan gero eta ohikoagoa da espezialistek pazienteei jakinaraztea minbizia erremisio-fasera iritsi dela. Zalantzarik gabe, oso berri ona da. Halaz ere, pertsona batzuek onkologoak emandako informazio hori jasotzen dute kontzeptu horrek oro har zer esan nahi duen jakin gabe.

Ricardo Fernández doktoreak, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Institutu Onkologikoko espezialistak, Minbiziaren aurkako Mundu Egunaren esparruan (otsailaren 4a), azaldu du zertan datzan ‘erremisioan’ dagoen prozesu onkologikoa: «Paziente batek minbizia duenean, lokalizatuta ala aurreratuta (metastasikoa) du. Minbizia lokalizatuta badago, erremisioaren jatorria kirurgikokoa izan daiteke; hau da, ebakuntza egiten dizute, tumorea kentzen dizute eta, une horretatik aurrera, kimioterapiaren bidez edo beste tratamendu-estrategia batzuen bidez egiten den guztiak asmo prebentiboa du».

Bestalde, gaixotasuna metastasikoa bada, «sarrerako tratamendu kirurgikoaren ordez, kimioterapia bidezko tratamendua erabiltzen da. Egoera horretan, esaten da minbizia erremisioan dagoela, murrizten ari dela, baldin eta irudi bidezko tekniken bidez (esaterako, ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA), erresonantzia magnetikoa edo positroi-igorpenezko tomografia (PET) (eskanerra)) egindako tratamendu kimioterapikoaren erantzunaren balorazioak ez badu gaixotasuna dagoenaren zantzurik erakusten».

Erabateko erremisioa ala erremisio partziala

IMQ-ko onkologoak hau argitu du: «erabateko erremisioan egon daiteke gaixotasunaren ebidentziarik ez dagoenean. Eta hori kirurgiaren ondoren gertatu ohi da, edo kimioterapia bidezko tratamenduari erantzun oso onak eman ondoren. Erremisio partzialean egon daiteke, gaixotasunaren bolumena zertxobait murriztu denean, baina ez denean guztiz desagertu».

Kirurgien ondorioz, pazientea erabateko erremisio kirurgikoan egon daiteke: «egoera horietan, tratamendu kirurgikoaren osagarriak edo lagungarriak dira estrategiak. Pazientea lehenik kirurgiatik hasi bada, litekeena da kendu izana eta, ondoren, tratamendua prebentiboa izango da; edo, bestetik, dena kendu ez izatea, eta kimioterapia bidezko tratamenduaren ostean guk gero ikustea ez dagoela gaixotasunaren inolako ebidentziarik, horretarako, irudi bidezko teknikak erabiliz (hala nola ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA), erresonantzia magnetikoa edo positroi-igorpenezko tomografia (PET))».

Aurrekoaz gain, badira teknika aurreratuagoak erabateko erremisioa maila molekularrean gertatzen den baloratzeko: «odol-analisiak egiten dira hondar-gaixotasun minimoa detektatzeko, DNA tumoral zirkulatzailea aztertuta, baina teknika horiek oraingoz esperimentalak dira».

Arriskurik gabe?

Minbizia erabateko erremisioan dagoela esaten denean, «pazientea garbi dago». Baina horrek esan nahi al du pazientea arriskutik kanpo dagoela? «Hortik aurrera, minbizia operatu eta asmo prebentiboz tratamendua eman ostean, badago birgaixotzeko aukera, eta birgaixotzeko aukerak murriztu egiten dira tumore-mota batentzat, eta beste batentzat eraginkorragoak diren gauzak egin ahala. Hau da, ez da gauza bera kirurgiarekin seguru sendatuko dela dakizun tumore-mota bat edo berriz agertzeko joera handia duen tumore-mota bat operatzea».

Esaterako, garuneko tumorea «kirurgia perfektuen» ondoren ere eta ondorengo irudi bidezko probetan hondarrik ez hautematearen ondoren ere, «berriz agertzeko joera handia duen minbizi-mota bat da», adierazi du Ricardo Fernández doktoreak.

Baina badira, halaber, oso ondo erantzuten duten eta berriz azkar agertzen diren tumoreak eta oso ondo erantzuten dutenak eta inoiz itzultzen ez direnak. «Adibidez, gizonengan, barrabilen tumoreek erantzun ona ohi dute eta pronostikoa egiteko hasierako kirurgia diagnostikoa bakarrik behar izaten dute, eta, metastasi oso aurreratuak badituzte, kimioterapiak behin betiko sendatzeko asmoa du».

Erremisioan dagoen minbizidun paziente batek bizitza normala egin dezake?

Pazienteak tratamendu kirurgikoa eta tratamendu kimioterapiko osagarria amaitu ondoren, bizitza normala egin dezake. «Tratamendu guztien helburua da pazienteek bizitza normala ahalik eta denbora gehien egitea», azpimarratu du onkologoak.

Jarraipena

Paziente onkologiko bat erremisio-fasean sartzen denean, badago aldizkako azterketak egiteko programa bat, zeinak proba hauek barne hartzen dituen: «odol-analisiak, irudi bidezko probak eta, hala badagokio, proba endoskopikoak minbizia itzuli ez dela egiaztatzeko edo, hala badagokio, minbizia itzuli den berehala detektatzeko eta, hura tratatzeko, ahal den guztia egin ahal izateko», amaitu du azaltzen IMQ Zorrotzaurre Klinikako Institutu Onkologikoko espezialistak.