Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Adinekoentzako eguneko zentroetako toki pribatuak, aukera berria “zaintzailearen sindromea” prebenitzeko

03.11.2017

 Adinekoentzako eguneko zentroetako toki pribatuak, aukera berria “zaintzailearen sindromea” prebenitzeko

 

Geriatria eta Gerontologiako Espainiako Sozietateak (SEGG) “Zaintzaileen Eguna”  sortzea sustatu zuen 2014an, modu profesionalean edo familiari laguntzeko, mendeko pertsona bat –askotan, adinekoak– zaintzen duten pertsonen lana aintzat hartzeko asmoz. Horiek horrela, adinekoentzako eguneko zentroetako tokien eskaintza pribatua, goraka ari den konponbide bilakatzen ari da zaintzaileen zama arintzeko eta ‘zaintzailearen sindromea’ delakoa agertzea prebenitzen laguntzeko.

“Eguneko zentroen egonaldiak, epe luzera, aldi baterako edo zaintzaileek atseden hartzeko antola daitezke. Egonaldi guztiek, segurtasuna eta lasaitasuna ematen dizkiete adinekoari nahiz zaintzaileari”, azaldu du Eneritz Elgezua IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios-eko eguneko zentroetako  neuropsikologo eta zuzendariak.

Horiek horrela, egoera hori kontuan hartuta, eguneko arretako toki batzuk 60 urtekoentzat edo hortik gorakoentzat –mendekoak izan ala ez– eskuragarri jarri dituela iragarri du Igurcok, hain zuzen ere, eguneko zentro hauetan: Aiboa (Getxo), Estartetxe (Leioa), Galdakao, Ondarroa, Otxarkoaga (Bilbo), San Adrian (Bilbo) eta Ugao-Miraballes. Izan ere, horrelako zentroek, “adinekoa bizitzako ohiko inguruan egotea ahalbidetzen du, bere senide eta lagunekin harremanak erraz izan ditzan”, azaldu du Eneritz Elgezuak.

‘Zaintzailearen sindromea’ delakoa “mendeko adinekoak zaintzen dituztenen zaintzaileengan gertatzen da eta ondorio fisikoak izan daitezke (zefaleak, lunbalgiak, urdail-hesteetako arazoak eta hipertentsioa, arazo psikologikoak (antsietatea, depresioa eta autoestimu txikia) eta harreman-arazoak (senide eta lagunekin harremanik ez izatea)”.

Eguneko zentroak

Igurcoko eguneko zentroek, “zientzian oinarrituta eta bikaintasuna xede duen” arreta soziosanitarioa ematen dute. Arreta hori jakintza-alor anitzeko goi-mailako prestakuntza duten profesional-talde batek ematen du, hala nola, mediku geriatrikoek, erizainek, psikologoek, neuropsikologoek, fisioterapeutek, gizarte-langileek, lanbide-terapeutek, erizaintzako laguntzaileek eta eragile soziokulturalek.

“Eguneko zentroetan, eskatu ahalako zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, eta horiek astelehenetik ostiralera, hilabeteko, asteko edo eguneko izan daitezke. Halaber, lanaldi osoko arreta (8 ordu) ala lanaldi-erdiko arreta (4 ordu) aukera daiteke, garraioa barne ala ez”, azaldu du neuropsikologoak.

Eguneko zentroetako egonaldiak “beregain bizi direnek, arazo fisikoak dituztenek edo familia-laguntza txikia dutenek, narriadura kognitiboa edo mugitzeko narriadura dutenek edo hauskortasuna ekarri duen gaixondoko adinekoek izan ditzakete, besteak beste”.

Oinarrizko zerbitzuak ez ezik (elikatzea, hots, gosaria, bazkaria eta askaria), beste zerbitzu batzuk ere ematen dira: “jakintza-alor anitzeko taldeak ematen dituen banakako arreta-planak oinarri hartuta, pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzu espezializatuagoak eskaintzen ditugu, adinekoei ahalik eta autonomia-mailarik handiena eta bizi-kalitaterik handiena emateko, narriadura kognitiboa moteltzeko edo, beste batzuetan, prebenitzeko”.

Igurcoko eguneko zentroek hainbat programa dute, hala nola, estimulazio kognitiborako, esku-hartze funtzionalerako, errehabilitazio fisikorako, fisioterapia-programak, eguneroko jarduerak egin ahal izateko gaitasun funtzionala iraunarazi eta hobetzeko, jolas-jarduerak eta belaunaldien arteko jarduerak egiteko, esku-hartze familiarreko programak, medikazioa kontrolatzeko….

Ikuspegi terapeutiko batetik, “eguneko zentroek balorazio geriatriko osoak egiten dituzte: geriatrian espezializatutako mediku batek gidatutako jakintza-alor anitzeko profesionalen talde batek hainbat proba egiten ditu eta diagnostiko laukoitza egiten du arazo medikoak, psikologikoak eta mugikortasun-arazoak antzeman ahal izateko; zein arlo hobetu behar den jakiteko eta zainketa-plana taxutzeko –adinekoen autonomia eta bizi-kalitatea hobetu edo iraunarazteko gomendioekin–. Balorazio geriatriko osoaren emaitzen bidez, hortaz, erabiltzaile bakoitzaren beharren araberako berariazko programak martxan jar daitezke”, zehaztu du Eneritz Elgezuak.