Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

2016an erretiratutako medikuei IMQk egindako omenaldia

05.04.2017

2016an erretiratutako medikuei IMQk egindako omenaldia

IMQko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea den Montepío-ren Urteroko Batzarrari amaiera emateko, Bilbon, euskal aseguratzaileak omenaldia egin die 2016an erretiratu ziren 65 urtetik gorako 23 koadroko medikuei.

Medikuntza eta lehen mailako osasun arretan bizi osoan lan egin eta gero omenaldia jaso duten profesionalek honako hauek dira: Anatomia Patologiko espezialitatearen Begoña Agara, Aranzazu Bilbao eta Jaime Gonzalez de Tanago doktoreak, Juan Carlos González Anestesiologiako eta bizkortzeko mediku espezialista, Luis Pablo Milara Kirurgia orokorreko eta digestio-aparatuko kirurgiako mediku espezialista, Santos Gutierrez Obstetriziako eta ginekologiako mediku espezialista, Juan Martin, Antonio Guerrero, Jesus Maria Orbe eta  Ángeles Sanz Medikuntza Orokorreko doktoreak, Barne Medikuntzako Carlos V. de la Riva, eta pneumologiako Jose Ignacio Villate doktorea. Era berean, omenaldia jaso zuten oftalmologiako Carlos Alvarado, Jose Ignacio Castresana eta Gonzalo Corcóstegui doktoreek, Otorrinolaringologian Enrique Moreno eta Juan Jose Rodriguez medikuek, eta pediatrian Lander de Zanguitu, Maria Jose Lopez eta Miguel Ángel Martinez doktoreek. Era berean, hurrengo medikuen lana goratu nahi izan zen: Antonio Villasana psikiatra, Isaías Fernandez radiologoa eta Juan Carlos Perez-Irezabal urologoa.

Omenaldia baino lehen, pisuko mediku eta IMQko ordezkari garrantzitsuenak batu dira bertan – euren artean Pedro Ensunza presidentea eta Miguel Ángel Lujua Kontseilari Zuzendari Nagusia - eta Montepíoko Zuzendaritza Batzordea eta Ezohiko Batzarra burutu dira. Bertan, arauen aldaketekin zerikusia duten zenbait aldaketa onetsi dira eta erakundearen Estatutuetan zenbait moldaketa egin dira prestaketen erregimenetan, ekonomikoan, administrazio gastuen erregulazioan eta erreskate eskubidearen mugan. 

Hori eta gero, Ohiko Batzarrak onetsi egin ditu konpainiaren urteko memoria, Kudeaketa Txostena, 2016ko kontuak eta balantzea, 2017rako aurrekontua eta prestazioen proposamena, eta karguen berriztatzea.