Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

2012an zugandik oso hurbil eta Gros auzoan Zurriolako hondartzaren aurrean, hain zuzen ireki zen Gipuzkoako zentro mediko-kirurgikorik nagusiena. IMQ Zurriolak 900 m2 baino gehiago ditu, 27 espezialitate mediko-kirurgiko dituzten gure 50 profesional medikoek osasun arretarik onena eskaintzeko.

  • Etengabeko Arreta Zerbitzua ematen dugu larrialdi anbulatorioetan, 08:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera arte. 
  • Odol Analisiak egiteko zerbitzua eskaintzen digu goizeko 08:00etatik 10:00etara eta arratsaldeko 15:30etik 19:30era.
  • Erizaintza  zerbitzua 08:00etatik 20:00etara
  • Servicio de Diagnóstico por Imagen de 8:00 a 20:00 horas.
  • Errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzua 8:00etatik 20:00etara
  • Ospitaleratu gabeko Kirurgia Unitatea

Zentroko ekipamendua merkatuan bereizten da, ematen duen kalitatezko eskaintza osoagatik. Honako erradiodiagnostiko hauek ditugu: erresonantzia magnetiko irekia, ekografia, mamografia, ohiko erradiologia eta dentsitometria. 

Zurriolak eguneko ospitale kirurgiko gisa funtzionatzen du, eta ospitaleratu gabeko kirurgia Unitate bat du, ebakuntza-gela batez osatua. Ebakuntza-gela horrek beharrezko ekipamendu guztia du pazientearentzat segurtasun osoz hainbat motatako kirurgiak egiteko. Ebakuntzarik ohikoenak hauek dira: kataratak, barizeak, betazaletako kirurgiak, basektomiak, oineko eta eskuko kirurgiak, kirurgia bariatrikoak eta ospitaleratzea eskatzen ez duten beste hainbat kirurgia. Unitate honek anestesia osteko errekuperaziorako 3 box eta eguneko ospitalerako bi logela ditu.

Errehabilitazio- eta fisioterapia-zerbitzu bat ere badugu, errehabilitazio-mediku batek zuzentzen eta koordinatzen duena. Fisioterapeuta oso espezializatuek osatzen dute, eta ekipamendu osoa eta modernoa eskaintzen dizute honako teknika eta tratamendu hauetarako: drainatze linfatikoa, mekanoterapia, elektroterapia, zinesiterapia, masoterapia, zoru pelbikoa, talka uhinak eta diatermia Indibarekin. Hori guztia gimnasio balioaniztun baten eta 7 boxen bidez; horietatik bi itxita daude.

Ziurtagiria dugu Kalitatearen Kudeaketari buruzko UNE EN ISO 9001:2015 arauan eta Pazientearen Segurtasunari buruzko UNE 179003:2013 arauan.

Eta estalduran ez dituzun tratamenduetarako % 20ko dtu.*
*IMQ bezeroentzako esklusiboa. Harreran galdetuz aldez aurretik.

 

KOADRO MEDIKOA

Tel

IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoa

Galtzara Nagusia, 3
20001 Donostia

Email bat bidali zentrora

Edo deitu 94 332 3500

24h
Bezeroentzako arreta:


Astelehenetik ostiralera
08:00-20:00