Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Arabarren artean oso errotuta dagoen zentro honek zerbitzu diagnostiko eskaintza zabala du eta 29 espezialitate mediko kirurgikoak eskaintzen dituzten 80 baino gehiago profesional mediko ditu. Osasun Zentroa Gasteizko erdigunean kokatuta dago, kalean bertan dagoen lokal batean eta ia 1.200 metro karratu dauzka bi solairutan banatuta.

Bertan, honako hauek daude:

  • Analisis klinikoak egiteko gela bat
  • Espezialista mediko eta kirurgikoen 25 kontsulta
  • Azterketa kardiologikoak egiteko eta kirol-medikuntzarako gela bat
  • Bi erizaintza-gela
  • Irudi bidezko diagnostikorako gune berezituak: X izpi konbentzionalak, ekografia, dentsitometria, ortopantomografia eta mamografia
  • Fisoterapiako 5 box
  • Fisioterapia tratamenduak, pilates eta bihotzeko errehabilitazioa gauzatzeko guztiz ekipatuta dagoen erabilera anitzeko gimnasioa.

Zentroak bezeroen esku uzten du ekipamendu teknologikorik berriena: mamografia, densitometria, ekografia, ortopantomografia eta digitalizatutako erradiologia konbentzionala, ahalegin probak eta kirolarientzako azterketa medikoak egiteko tapiz birakaria, zikloergometroa, ekokardioa, ginekologiarako 4Dko ekografoa, etab.

Gainera, Etengabeko Arreta Zerbitzua ematen dugu larrialdi anbulatorioetan, 08:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera arte. 

Daukagun Kirol Medikuntzako Unitatean Deportivo Alaves eta Saski Baskoniako jokalariei ohiko kirol arloko azterketa medikoak egiten zaizkie.

IMQko Gazteizko zentro medikuak Erditzeko Prestakuntza Unitatea ere jarri du. Unitate horretan, etorkizuneko amei zuzendutako eskolak eskaintzen dira: erditzeko prestakuntza, erditu osteko arreta eta edoskitzean laguntza, baita guraso-eskola bat ere.

Zentroak 2017ean Pazientearen segurtasunaren UNE 179003:2013 arauari dagokion ziurtapena lortu zuen.

COVID-19: pazienteen eta langileen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak hartu dira. Kontsulta eta zerbitzu guztiak aurretiko hitzorduarekin egingo dira, erizaintzako erradiografiak eta analisi klinikoak barne. Aurrera eska daitezke, zentroko telefonora deituta: 945 14 66 00.

 

KOADRO MEDIKOA

Tel

IMQ Amárica Zentro Medikoa

Amarika Plaza, 4
01005 Vitoria-Gasteiz

Email bat bidali zentrora
centro-imqamarica@imq.es

Edo deitu 945 14 66 00

24h
Bezeroentzako arreta:


Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 21:00etara