Iradokizunak
14.03.2025
SEA Empresas Alavesas-ek eta Euskadiko osasun-aseguramendu pribatuko lider den IMQ-k beren lankidetza-hitzarmena berritu dute Arabako enpresa-ehunean osasuna eta ongizatea bultzatzen jarraitzeko helburuz. SEAko presidente Juan Antonio Sánchezek eta IMQ-ko negozio-garapeneko eta salmenta-kanaletako (ADN) zuzendari Luis Fernández de Larreak sinatu dute akordioa SEA Empresas Alavesas-en egoitza nagusian. Sinatzeko ekitaldira hauek bertaratu dira, halaber: SEAren aldetik, erakundeko zuzendari nagusi Juan Ugarte eta zuzendariondoko Aitor Otaola, eta IMQren aldetik, sozietateko Araba eta Gipuzkoako kudeatzaile Roberto Azpiazu eta enpresen exekutibo komertzial Iñigo Ramón.
Hitzarmena 2014ko uztailaren 1ean sortu zen, eta aurten hori berritzeko asmoa izan da lan-ingurune osasungarriagoa sustatzea, eta, horretarako, osasun-estaldura integrala ahalbidetzea. Akordio horrek Euskadiko zentro medikoen eta osasun-profesionalen sare pribatu nagusia jartzen du Arabako enpresaburuen eta enpresetako langileen eskura.
Euskadiko lan-absentismoaren tasa gero eta kezkagarriagoa da gaur egun euskal enpresen artean. Adeccok egindako hiru hilez behingo txostenaren oraintsuko datuen arabera, Euskadik du Estatu espainoleko absentismo-tasarik altuena, % 9,8, aztertutako azken urteko hirugarren hiruhilekoan. Ehuneko horrek inpaktu ekonomiko itzela du EAEko enpresetan, hain zuzen, 1.400 milioi eurotik gorakoa urtean, Confebask-en datuen arabera.
Testuinguru horretan, hortaz, SEA eta IMQren arteko hitzarmena berritu izana oso garrantzitsua izan da. Izan ere, osasun pribatua langileek gehien baloratzen duten gizarte-onuretako bat; izan ere, oinarrizko zerbitzu medikoak azkar eta eraginkortasunez eskuratzeko aukera ematen du, eta horrek zuzenean laguntzen du laneko bajak murrizten.
Juan Antonio Sánchezek hau nabarmendu du akordioa berritzea sinatzeko ekitaldian: "Hitzarmena funtsezko tresna da gure enpresa elkartuentzat. Osasun-arreta azkar eta eraginkortasunez eskuratzeak aukera ematen du laneko absentismoa nabarmen murrizteko eta enpresen produktibitatea hobetzeko. Gainera, talentua atxikitzeko eta enplegatzaile gisa dugun erakargarritasuna hobetzeko gaitasuna indartzen du".
Bestetik, Luis Fernández de Larreak hau azpimarratu du: "IMQ-k 90 urte baino gehiago darama Euskadiko osasun integralarekin konprometituta. Akordio horri esker, gure zerbitzu mediko aurreratuak Arabako enpresetara hurbiltzen jarrai dezakegu, haien lehiakortasuna hobetzen lagunduz, laneko ongizatea hobeto kudeatuta".
Era berean, azpimarratu beharra dago IMQ-k laguntzaile pribatu bakar gisa kolaboratu duela laguntza aktiboa ematen eta partaidetza esklusiboaz, SEAk antolatzen eta batik bat OSALANek babesten dituen Enpresa Osasungarria Sarien bosgarren edizioan. Gainera, aurkeztu diren hautagaiak baloratzeaz arduratuko den epaimahaikideetako bat izango da IMQ.
Halaber, hitzarmena berritzean, SEA Empresas Alavesas-ek sustatutako Enpresa Nagusien Foroaren eskubide osoko kide izaten jarraituko du IMQ-k.
SEA eta IMQren arteko hitzarmenaren eskutik, 2.000 enpresa elkartuk baino gehiagok osasun-estaldura pribatua eskaini ahal izango diete 40.000 langile ingururi eta zuzeneko senideei. Hortxe, hitzarmenaren abantailak:
Aseguru mediko pribatu bat izateak onura argiak dakarzkie enpresei eta haien giza taldeei, esate baterako:
Juan Antonio Sánchezen hitzetan: "SEAn apustu sendoa dugu laneko ongizatea hobetzen duten ekimenen alde, uste baitugu osasunean inbertitzea zuzenean lehiakortasunean inbertitzea dela.
Luis Fernández de Larreak hau adierazi du: "IMQn enpresa bakoitzari egokitutako konponbide berritzaileak eskaintzen ditugu. Zerbitzu digital aurreratuen alde egin dugu apustu, hala nola bideokontsulten edo AAz lagundutako fisioterapia digitalaren alde. Horiei esker, edozein arazo medikori azkar erantzun diezaiokegu, baja luzeak eragin baino lehen".
Azken finean, SEA eta IMQren arteko hitzarmena berritu izana apustu estrategiko handia da Araban lan-absentismoa eraginkortasunez ezabatzeko. Euskadik Estatuko tasarik handiena (% 10 inguru) duen testuinguru horretan, horrelako ekimenek milaka langilek jasotzen duten asistentziaren kalitatea hobetzeaz gain, bertoko enpresen lehiakortasuna zuzenean indartzen dute.
Berritu den akordio horren eskutik, bi erakundeek konpromisoa berretsi dute enpresa-eredu osasungarriago eta lehiakorragoa izateko, zeinean langileak zaintzea enpresen emaitzak ere zaintzearen sinonimo zuzena den.
Asistencia sanitaria y dental para las y los trabajadores de las empresas asociadas de SEA
SEA e IMQ renuevan su alianza para contribuir a la salud del tejido empresarial alavés