Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

SEA eta IMQ erakundeek Arabako enpresa ehunaren osasunari laguntzeko ituna berritu dute

08.04.2024

SEA eta IMQ erakundeek Arabako enpresa ehunaren osasunari laguntzeko ituna berritu dute
  • Hitzarmen horren eskutik, Euskadiko osasun pribatuko zentro eta profesionalen sare nagusia jarri da SEAren elkartekide diren enpresen eskura.

SEA Arabako Enpresak erakundeko zuzendari nagusi Juan Ugartek eta IMQ-ko (Igualatorio Médico Quirúrgico) negozio-garapen eta salmenta-kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreak sinatu dute akordio berria, Arabako enpresaburuen egoitzan. Haren eskutik, bi erakundeek SEAko enpresen eta horietako langileen osasun-aseguramendu pribatua bultzatuko dute.

2014an sinatu zuten bi erakundeek lehenengo lankidetza-hitzarmena, eta aurtengoak hura berritu egin du, aliantza estrategiko bat gauzatzeko, osasunak eta ongizateak lan-eremuan toki nabarmenagoa izango duten jokaleku baterantz aurrera egiteko konpromiso partekatua izanda, bide batez, Arabako enpresa-sarearen lehiakortasuna eta garapena bultzatzen laguntzeko.

Osasun-aseguramendua lehentasuntzat hartzen da gero eta maizago gizarte aurreratuenen lan-arloan. Hala, gaur egun enpresek eskaintzen dizkieten gizarte-onuren artean langileek gehien aintzat hartzen dutenetako bat da; izan ere, osasun-arreta erraz, azkar eta moldakortasunez eskuratzea baitakar aseguramenduak, eta estaldura osagarri oso preziatuak ditu gainera. Enpresentzat onuragarria ere bada, absentismoa murrizten laguntzen eta kontziliazioa errazten duen lan-ingurune osasungarriagoa sortzen duelako, talentua erakarri edo atxikitzen laguntzen duelako eta irudi korporatiboa, hots, erantzukin sozial korporatiboa, hobetzen laguntzen duelako.

IMQ-k, duela 90 urtez geroztik Euskadiko osasun pribatuko konpainia  nagusia denez, SEAko Arabako enpresen eskura jartzen du onura horiek guztiak baldintza abantailatsuetan eskuratzeko aukera, osasun-estaldura oso baten eskutik: lehen mailako medikuntza, larrialdiak eta anbulantzia-zerbitzuak, espezialitate mediko eta kirurgiko guztiak, proba diagnostikoak, tratamenduak, kirurgia espezializatua, haurdunaldia eta erditzea, familia-plangintza, ospitalizazioa eta psikoterapia, besteak beste.

Era berean, Arabako enpresei, langileei eta beren senideei hauek eskuratzeko parada ematen die: kalitate egiaztatutako zerbitzuak, azken belaunaldiko teknologia eta Euskadiko nahiz EAEtik kanpoko (IMQ-k Estatuko lider Segurcaixa Adeslas-ekin sinatutako itunari esker) osasun pribatuko mediku-talde ugarienaren artean sendagileak hautatzeko askatasuna. Halaber, Euskadiko medikuntza pribatuko zentro propioen sare nagusia jartzen du haien eskura; hain zuzen, Arabako zentro mediko hauek: IMQ Amárica eta IMQ Abendaño, IMQ Avenida hortz-klinika, eta beste osasun-zentro eta zerbitzu mediko batzuekin itundutakoak.

Abantaila horiek biribiltzeko, hauek ere dituzte eskuragarri: arreta pertsonalizatua, kontsulta-ordutegi zabalarekin, etengabeko berrikuntza eta azken aurrerapenak telemedikuntzan. Izan ere, IMQ-k azken modalitate horren barruan sartu du oraintsu bezeroek txat medikoa eta bideokontsultak berehala izateko aukera, edo adimen artifizialean oinarritutako fisioterapia digitaleko zerbitzu prebentiboak, aurrez aurreko arreta zainduaren osagarri.

Arabako enpresek eta langileek, halaber, IMQren eskutik badute, besteak beste, bidaietarako osasun-laguntzako beste zerbitzu batzuk eta istripu-aseguruak edo laneko arriskuak prebenitzeko zerbitzuak kontratatzeko aukera.