Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

San Mamesek eta Bilbao Arenak pazientearen segurtasunerako arriskuen kudeaketari buruzko ziurtagiria berritu dute IMQ-ren eskutik

19.06.2024

San Mamesek eta Bilbao Arenak pazientearen segurtasunerako arriskuen kudeaketari buruzko ziurtagiria berritu dute IMQ-ren eskutik
  • Kirol-esparru biek kudeaketa-sistemari buruzko ziurtagiria berritu dute, haietara bertaratzen direnak babestu eta pazientearen segurtasunerako arriskuak kudeatzeari buruzko UNE 179.003 Arauaren arabera.

  • Bide-urratzaile izan ziren Europan arlo horretan, IMQ-k bi klubekin egindako lanari esker.

Bilboko San Mames eta Bilbao Arena edo Kirol Jauregia (Miribilla izenez ezagutzen dena) kirol-esparruek Pazientearen Segurtasunari buruzko UNE 179.003 Arauaren araberako ziurtagiria berritu dute oraintsu, IMQren eskutik.

San Mames, lehenengo ziurtagiria lortu zuenean (2017an), Europako lehen estadioa izan zen segurtasun-ziurtagiri hori lortzen, IMQ-k eman ohi dion osasun-laguntzari esker. Hala, 53.000 ikusletik gorako edukiera duen estadio batean ekitaldi jendetsuak egitearekin lotutako osasun-arriskuak minimizatzeko zimenduak jarri ziren orduan.

Urtez urte, egindako kanpo-auditorien bidez, sistemaren sendotasuna agerian jarri da; izan ere, IMQ-ko eta Athletic Clubeko —egun Josu Legarreta koordinatzaile operatiboa izanda— ehun profesional ingururen inplikazioan eta esku hartzen duten estamentuen koordinazioan oinarritzen da, hobekuntza-ekimen berriak etengabe aztertzen, sustatzen eta hedatzen baitituzte.

Ikusleen segurtasun-arloan lortutakoa hain garrantsitzua denez, LaLiga-k nahiz UEFAk (Unión de Asociaciones Europeas de Fútbol, gaztelaniazko sigletan) goraipatu egin dituzte biak.

Egunotan, metodologia bera aplikatuta, Bilbao Arenaren ziurtagiria ere berritu da. Hala, 2021ean, Europako saskibaloi-pabilioi seguruena bilakatu zen. Miribillako esparruak hamar mila ikusletik gorakoentzako edukiera du, eta partida bakoitzean bi medikuk, hiru erizainek eta osasun-larrialdietako teknikari batek osatutako taldea du eskura. Pabilioiko instalazioetan, erizaindegia ez ezik, ZIU mugikordun anbulantzia bat ere badago, presako lekualdaketak azkar eta segurtasun-berme handienekin egin daitezen.

Auditoreak, Bilbao Arena auditatzeaz gain, Bilbao Basket taldearen bulegoetara bertaratu ziren, non klubeko presidente Isabel Iturberekin elkartu ziren, eta horrek partidak ikustera bertaratzen direnei osasun-segurtasun bikaineko saskibaloi-pabilioia eskaintzeko IMQrekin batera egindako lana eta koordinazio-zereginak azaldu zizkien.

Bilboko kirol-esparru biak erreferentzia dira Estatuan eta Europan, beren esparruetako osasun-arriskuen kudeaketarekin lotutako UNE 179.003 Arauaren araberako ziurtagiriak baitituzte, eta, IMQ-k Euskadiko kirol-klub biekin egindako lanari esker, arau hori lortzen lehenak izan baitira.