Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

San Mamés, osasun segurtasunaren eredu estatuko gainerako klub entzutetsuentzat

04.07.2023

San Mamés, osasun segurtasunaren eredu estatuko gainerako klub entzutetsuentzat
  • Pazienteen segurtasunareko arriskuak kudeatzeko UNE 179.003 birziurtatzea, futbol-zelaiko ikusleak babesten dituena, lortu du oraintsu estadioak.

San Mamés estadioak UNE 179.003 ziurtagiria berritu du, IMQren eskutik, zeinaren bidez Bilboko estadioko ikusle orori bermatzen dion, osasun-laguntzarik behar izanez gero, osasun- eta segurtasun-irizpide eta neurri guztiak betetzen direla.

2017an lortutako lehenengo ziurtagiriaren eskutik, San Mamés estadioak lortu zuen lehenen Europan segurtasun-egiaztagiri hori, IMQ-k ematen duen osasun-laguntzari esker; izan ere, urte hartan jarri zituen 53.000tik gora ikuslerentzako edukiera duen estadioan ekitaldi jendetsuak antolatzearekin loturiko arrisku klinikoak txikiagotzeko oinarriak. Urtez urte, kanpo-auditoretzen bitartez agerian jarri da sistema horren irmotasuna, bi erakundeetako ehun profesional ingururen inplikazioa eta parte hartzen duten estamentuen koordinazioa oinarri dituena, horiek guztiek hobetzeko ekimen berriak etengabe aztertzen, sustatzen eta hedatzen baitituzte. Hainbesteraino da non oraindik orain Estatuko klub entzutetsuek osasun-kudeaketako sistema horretan interesa agertu duten.

Kanpo-auditoretzak iraun duen 3 egun horietan, auditoreak —asistentzia-arloan esperientzia ugaria duen profesionala— zelaiko segurtasun klinikoaren kudeaketa-sistemaren puntu guztiak egiaztatu zituen.

Protokolo eta prozedura horien agirien berrikuspena osatzeko, IMQ taldeko kideak elkarrizketatu ziren eta medikuntza- eta erizaintza-baliabideen esleipena aztertu zen, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntzako hirugarren mailako eta Erizaintzako hirugarren eta laugarren mailetako 75 ikasleak integratu dira, partidetan zuzeneko asistentzia emateko, eta SBAR metodoa zehaztu da — profesionalen artean komunikazio kritikoa jakinarazteko, zeina irizpide seguruen arabera egiten den, Amerikako eredu bat oinarri hartuta. Halaber, Pazienteen Segurtasuneko Aginte Taldea osatzen duten helburuen bilakaera ona erkatu zen, eta asistentzia-prozesu osoaren AMFE (arriskuak aztertzeko metodologia),  bihotz-biriketako bizkortzeari buruzko etengabeko prestakuntzako sistema,  egiaztapen- eta kontrol-sistema aztertu ziren, besteak beste.

Era berean, ZIU mugikorra ikuskatu zen lekuan bertan, hots, ibilgailuaren egoera, oxigeno-bonbonak, anbulantziako anpularioa edo “atake”  motxilak  berraztertu ziren. Halaber, erizaindegiak bisitatu ziren, geldialdi-orgak, desfibriladoreak, elektrokardiografoak eta hainbat material eta medikazio aztertzeko.

Auditoretza Ibaigane Jauregira bertaratu zen, eta bertan kirol-ekitaldiak kudeatzen dituzten klubeko zuzendariak elkarrizketatu zituen auditoreak. Besteak beste, alderdi hauek jorratu ziren: Segurtasun Batzordearen sistematika eta koordinazioa (partidu baten arrisku-maila zehazten du batzorde horrek, eta, hortaz, baliabideen esleipena edo hedapena); edo Athletic Club eta IMQren arteko koordinazioa, partidu bakoitzean egindako asistentzia-agiriei dagokien guztian. Sistemak egiaztatu zuen, halaber, guztiz sendotuta dagoela, denboraldi horretan partidetan osasun-laguntza ematen duten profesional guztiek erakutsi duten lan onari eta inplikazioari esker.