Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

San Mamesek ikusleen 107 larrialdiri eman zien arreta 2017-18 denboraldian

22.10.2018

San Mamesek ikusleen 107 larrialdiri eman zien arreta 2017-18 denboraldian

Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko Medikuntzako hogeita hamar ikaslek, Erizaintzako 51 ikaslek eta bost koordinatzailek hasi dute gaur San Mames estadioan lekuan bertako prestakuntza, hain zuzen ere, Athletic Cluben partidetan osasun-gorabeherarik gertatzen bada zein protokolo dagoen eta nola jokatu behar den ikasteko.

IMQ-k antolatu du ikasleen prestakuntza, hori baita Athletic Cluben osasun aseguru-etxe ofiziala eta arduratzen baita jokalarien eta San Mamesera partidak ikustera joaten direnen osasun-laguntzaz, orain dela 20 urtetik hona klub zuri-gorriarekin eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearekin sinatutako lankidetza-hitzarmenei esker.

Pertsona hauek arduratu dira ikasleei harrera egiteaz: EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle Juan Gondra eta Fernando Ortega sendagileak; IMQ-ko Prestazioen arloko Jon Mendiguren, ekinaldietan dauden aseguratzaileko mediku eta profesionalekin batera, eta Athletic Club-eko medikuntza-zerbitzuen buru Josean Lekue doktorea.

Asistentziak San Mamesen

Aurkezpenean 2017-2018 denboraldiko asistentzia-datuak jakinarazi ziren: guztira, 107 kasutan esku hartu zen, eta horien artean 92, lekuan bertan egin ziren eta gainerako hamabost kasuak anbulantziaz eraman ziren.

Arretarik ohikoenak hauek izan ziren: traumatismoak (24 kasu), zauriak (9), sinkopeak (5), zefaleak (4), intoxikazioak (4), antsietateak (4) eta zorabioak (4). Halaber, iktus kode bat eta epilepsia-krisi akutu bat egon ziren.

San Mamesera bertaratzen direnen osasun-segurtasunaz arduratzen direnek aparteko gorabehera gutxi egon direla adierazi dute, kontuan hartuta guztira Athletic Cluben 27 partidatan eta eskumendeko taldearen partida batean arreta eman zela eta guztira ehunka mila ikusle egon zirela.

Prestakuntzan azpimarratu den alderdietako bat, osasun-gorabeherarik gertatuz gero modu zorrotz batez jokatzeak duen garrantzia izan da. Jokabide horrek arreta emateko prozesua azkartzen du, baita, larrialdirik gertatzen bada erabakiak hartzeko modua ere. Prestatzaileen arabera, “baloratu, jakinarazi eta, azkenik, jokatzea dira, ordena horretan, milaka ikusle dauden estadio batean osasun-gorabeherarik gertatzen bada jarraitu beharreko oinarrizko jarraibideak”.

San Mames, Europako estadiorik seguruena

IMQ da Athletic Clubeko talde guztietako —talde nagusia, kimuak, emakumezkoen taldea …— kideen osasun aseguru-etxe ofiziala. Aurrekoaz gain, IMQ-k Athletic Clubekin eta EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearekin sinatu dituen lankidetza-hitzarmenei esker, San Mames estadioan partidak ikusi ohi dituzten 53.000tik gora pertsonei ematen die osasun-arreta.

Horretarako, partida bakoitzean, giza talde honetaz baliatzen da, duela 20 urtetik hona: koordinatzaile bat, lau mediku eta zortzi erizain –estadioko tribunetan banatuta–, eta 3 anbulantzia, bi, oinarrizko bizi-euskarridunak eta bat, Zainketa Intentsiboen Unitate (ZIU) mugikorduna. Eta EHUko 80tik gora ikasleen laguntzak lan hori indartzen du.

Estadioaren osasun-azpiegitura baliabide hauekin osatzen da: 9 erizaindegi eta 17 desfibriladore –horietatik 4, bihotz-erreskateko taldeak–. Izan ere, duela urte batzuk zerbitzu horiek jarri zirenean, bihotzeko arazoak lekuan bertan tratatzeko Bihotz-babeserako Osoko Zerbitzua (desfibriladore erdi-automatikoak) jarri zuen lehen futbol-zelaia izan zen San Mames. Eta pazientearen segurtasunarekin loturiko UNE 179.003 ziurtagiria lortu izanari esker, osasun-segurtasuna ziurtatu duen Europako lehenengo futbol-zelaia izan da San Mames.

San Mameseko osasun-laguntza IMQ-k bere zerbitzu kliniko guztien kalitate eta segurtasunaren alde egiten duen apustu tinkoetako bat da, erabiltzaileei, zaleei eta jokalariei konfiantza emateko, futbol-partida bakoitzean horretarako erabiltzen diren ezagutza ugariei, baliabide teknikoei eta egiten jakiteari esker.