Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Osasun lanbidea aukeratzerakoan genero rola baztertzearen alde agertzen da IMQ

15.11.2018

Osasun lanbidea aukeratzerakoan genero rola baztertzearen alde agertzen da IMQ

 

Emakundek eta IMQ-k sentsibilizazio-jardunaldia egin dute gaur, IMQ Zorrotzaurre klinikan, Emakumearen Euskal Erakundeak Euskadin urtero antolatzen duen “Berdintasunerako Gunea” izeneko topaketaren barruan,  hain zuzen, 2018koan.  Jardunaldi horretan Emakunderen trailer ibiltaria egon da, eta gaia osasun-lanbidea aukeratzerakoan sexua desmitifikatzea izan da. Aldi berean, Euskadiko klinika nagusia denak jendaurrean omenaldia egin die, bideo baten eskutik, “duela urte asko osasun-arloan lanbide-moldeak hautsi zituzten” lau profesionali: “IMQ kliniketako lehenengo emakume zuzendari medikoari (Juana Amadoz), lehenengo gizon emaginari (Marino Perales), lehenengo gizon erizaintzako laguntzaileari (Alfredo Salinero) eta lehenengo emakume zeladoreari (Piedad Agustín)”, adierazi du IMQ Taldeko Pazientearen Kalitate eta Segurtasunaren arduradun Isabel Urrutiak.

Horrek adierazi duenez, “Berdintasunerako 2018ko Gunean parte hartzeko arrazoietako bat da oraindik osasun-lanbideetan, gizartearen ustetan, genero maskulino eta femeninoei omen dagozkien estereotipoak desegiten laguntzea, “emakumeei, erizaina eta osasun-laguntzailea eta gizonei, sendagilea edo zeladorea”.

IMQ-ko arduradunaren hitzetan, “Gunearen ikurritzari erreparatuz –‘Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna’–, eta, Klinikan lan egiten dutenek “Berdintasunaren Astean” (azaroaren 5etik 9ra) gai horren gainean egindako ekarpenak eta proposamenak kontuan hartuta,  ‘Berdintasunez irakasteko balioen dekalogoa’ egin eta zabaldu dugu”.

Dekalogo hori IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Berdintasun Batzordeak egin du eta horretan hainbat balio eta kontzeptu bildu dira, hala nola, errespetua, genero-berdintasunean heztea, enpatia, tolerantzia, elkar aditzea, aukera- eta eskubide-berdintasuna lan-arloan, berdintasuna lana eta familia bateragarri egiteko, hizkuntza inklusiboa, duintasuna, adierazteko askatasuna eta segurtasuna.

Halaber, Isabel Urrutiak alderdi honek duen garrantzia azpimarratu du: “osasun-erakundeek ere berdintasun-balioak dituen gizartea eraikitzea. Eta hori ez da ikastetxeetan bakarrik ikasten; batez ere, familian eta lan-inguruan ikasten da. Eta rol horiek, guk, helduok, belaunaldi berriei eta lankideei irakatsi behar dizkiegu, gutariko bakoitzak berdintasunaren alde eta berdintasunerako lan egingo duen gizartea sortzen laguntzeko”.

IMQ, emakumearen alde

IMQ Taldeko azken Jasangarritasun Memorian jaso denez, IMQ-ko lanpostuen zerrendaren % 76 emakumeak dira (1.645 profesional), Taldeak sortzen duen zuzeneko enplegu guztiaren artean (2.174 pertsona). Eta euskal aseguratzaileko zuzendaritza-lanpostuetan daudenen artean % 44 emakumeak dira, hots, parekotasunaren portzentajezko sei puntutara.

Berdintasunerako 2018ko Gunea

Emakundek, urtero, “Emakume eta Gizonen Berdintasunaren aldeko Gunea” abiarazten du, erakunde publikoak eta pribatuak elkar daitezen, emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko ekimenetako batzuk kokatzeko. Gune hori 2004. urteaz geroztik antolatu ohi da.

"Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” ikurritza aukeratu da aurtengo Gunearentzat. Emakundek adierazi duenez, askotarikoa eta irekia da Gunea, helduek belaunaldi gazteei, bizitzako arlo guztietan, egunero berdintasuna irakasteko duten arduraz gogoeta egiteko. Erakunde publikoek eta pribatuek parte hartzen dute Gunean, eta urriaren 2tik abenduaren 15era antolatzen da.