Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Medikuntza eta erizaintzarako paziente traumatiko larrientzako arretari buruzko ikastaroaren beste edizio bat izango da IMQ Zorrotzaurren

18.06.2024

Medikuntza eta erizaintzarako paziente traumatiko larrientzako arretari buruzko ikastaroaren beste edizio bat izango da IMQ Zorrotzaurren
  • Euskadiko Larrialdi eta Emergentzietako osasun-zerbitzuetako kideek eta IMQ-ko Larrialdietako zerbitzuko profesionalek emango dute ikastaroa, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen eta Ertzaintzako Erreskate Unitateko kideen laguntzarekin.

  • Hiru hilabete iraungo du prestakuntzak, eta bi eguneko fase presentziala IMQ Zorrotzaurre Klinikan izango da.

Paziente traumatiko larriak ebaluatzea, arnasbideen oinarrizko maneiua eta maneiu aurreratua, paziente-mota hori maneiatzeko teknika aurreratuak, bizkarrezurreko mugimenduen murrizketa, harrapatutako pazienteak azkar ateratzea, aire-bide zailen maneiua, gerriko pelbikoa, kaskoa eta trakzio-ferulak erabiltzea, odoljarioak kontrolatzea, larrialdietako ekografia eta paziente traumatiko pediatrikoaren arreta dira 36 ikaslek gainditu beharko dituzten trebetasunak, IMQ Zorrotzaurre Klinikan, Paziente Traumatiko Larriari Arreta emateko Ikastaroaren bi egun presentzialetan.

Prestakuntza hori Larrialdi eta Emergentzietako Medikuntzako Euskadiko Elkarteak (SEMES-Euskadi-EKALME) eta International Trauma LifeSupport (ITLS) —70 herrialdetan dago, eta 600.000 ikasle baino gehiago prestatu ditu— erakundeak antolatuko dute, IMQren laguntzarekin.

Ikastaro horren koordintzaile eta IMQ-ko Larrialdietako mediku Andima Larrea sendagileak hau adierazi du prestakuntzaz: «ikastaro teoriko eta praktikoa da, ospitale-aurreko eta ospitaleko larrialdietako osasun-zerbitzuetako langileei (osasun-larrialdietako teknikariak eta erizaintzako eta medikuntzako profesionalak) paziente traumatiko larria azkar ebaluatzeko, egonkortzeko eta mugitzeko beharrezko trebetasunetan gaitzeko aukera ematen diena».

Larrea sendagileak harrera egin die ikastaroaren aurtengo edizioko 36 parte-hartzaileei. Hamalau profesionalek parte hartuko dute prestakuntzan, hala nola Euskadiko Larrialdi eta Emergentzietako osasun-zerbitzuetako kideek eta IMQ-ko Larrialdietako zerbitzuko profesionalek, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen eta Ertzaintzako Erreskate Unitateko kideen laguntzarekin.

Ikasleak hainbat automia-erkidegotakoak dira: Madril, Errioxa, Balearrak, Valentziako Erkidegoa, Kantabria, Gaztela eta Leon eta Euskadi. Ikastaroko prestakuntza osoak 79 eskola-ordu ditu; horietatik 16 presentzialak dira eta 63 ez-presentzialak. Garapen zabal horri esker, guztira 13,6 kreditu eman dizkio Osasun Lanbideetako Etengabeko Prestakuntzako Batzordeak.

ITLS ikastaro trinkoa da, eta bi eguneko iraupena du. Andima Larrea sendagileak azaldu duenez, «prestakuntzak atal hauek ditu: Atariko Azterketa, ikastaroaren hasieran entregatu beharrekoa; Aurkezpen Didaktikoak, eskuliburuaren azterketaren bidez eskuratutako ezagutzak sendotzen dituena; eta Trebetasunen Estazioak, traumatizatutako pazientearen arretako trebetasunak probatzen dituena».

«Paziente simulatu bat maneiatzen ikasitako trebetasunak aplikatu beharko dituzte ikasleek eta, ondoren, azterketa teoriko bat gainditu, zeinaren bidez ikasitakoa ebaluatzen den, baita azterketa praktiko bat ere, zeinaren bidez paziente traumatizatua egoera simulatu batean artatzeko trebetasuna egiaztatzen duen», azpimarratu du IMQ-ko sendagileak, eta, gehitu du, aurretik, ikasleek hiru simulaziotan parte hartu behar izango dutela.

IMQ-ko kliniketako Larrialdietako zerbitzuetako buru Fidel Fuentes doktoreak, bestetik, gogorarazi du zein garrantzitsua den osasun-larrialdi eta emergentzietako arreta biztaleen osasunerako. Eta osasun-sistema orokorrean osasun-larrialdi eta emergentzietako langileek duten garrantziaz, IMQ-ko kliniketako Larrialdietako zerbitzuetako buruak hau  adierazi du: «larrialdietako eta emergentzietako medikuen kolektiboa bigarrena da Espainiako komunitate medikoaren barruko profesionalen kopuruari dagokionez».

Bai simulakroa, bai praktikak eta saioak IMQ Zorrotzaurre Klinikan egingo dira osorik. Klimikak eta SEMES elkarteak, SEMES Euskadi-EKALMEren bitartez, indarreko akordio bat dute datozen urteotan ospitale-zentro hori ikastaroaren egoitza izan dadin.