Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Lehen mailako arretak osasun pribatuan duen zeregin nagusia aldarrikatu du IMQ-k

09.04.2021

Lehen mailako arretak osasun pribatuan duen zeregin nagusia aldarrikatu du IMQ-k

 

IMQ-k, apirilaren 12an Lehen Mailako Arretaren Egun Nazionala ospatzen dela baliatuz, lehen mailako osasun-arretak osasun pribatuan ere baduen balioa aldarrikatu du. IMQ-ko Medikuntza Orokorreko espezialista Magdalena Múgicak adierazi duenez,  «sare publikoak bezala, lehen mailako arretari sistemaren oinarri gisa merezi duen garrantzia ematen dion gure herrialdeko osasun pribatuko erakunde bakarra gara».

Sendagileak azaldu duen bezala, euskal aseguratzaileak asegurudun guztiei familia-mediku bat hautatzeko aukera ematen die, pazientearen historia klinikoan oinarritzen dela eta gainerako espezialistekin modu eraginkorrean koordinatzen dela bermatzeko, baita «behar diren proba diagnostikoak, tratamenduak eta errehabilitazioak egiteko ere».

Gaur egun IMQ-ko lehen mailako arretan gehien erregistatzen diren kontsulta-motiboen artean, «astenia eta neke pandemikoak nabarmentzen dira, eta horien sintomatologia indar-falta, akidura-sentsazioa eta afekzio emozionala dira». Hori guztia COVID bidezko kutsatze-arriskua prebenitzeko araudiak ezarritako mugikortasun- eta gizarte-harremanetako murrizketen ondorio da.

Pandemiari dagokionez ere, «IMQ-ren familia-medikuen sareak jarraipen etengabea egin die bere pazienteei, bereziki COVID-19aren sintomak dituztenei, konfinamenduan zehar, eta lehen mailako arretako aurrez aurreko kontsultak egin dira, lege-araudiak eten zituen denboraldian izan ezik, eta horretan telefono bidezko arreta eta bideo-kontsultak erabili ziren une oro sendagile eta pazientearen arteko harreman zuzena zaintzeko». Konfinamenduaren lehen 30 egunetan bakarrik 450 txat mediko eta kontsulta baino gehiago (gehienak, laguntza psikologikoak) egin ziren.

Halaber, Múgica sendagileak adierazi duenez, «konfinamenduan zehar, telefono-kontsultak eta bideo-kontsultak egunero egin ziren, patologia posibleak garaiz identifikatzeko eta proba diagnostikoak azkar egin zitezen agintzeko. Horrela, prebentzio-medikuntza garatu zen, hori baita lehen mailako arretaren ezaugarri nagusienetako bat».

IMQ-k medikuntza orokorreko 231 mediku eta 44 pediatraren artean askatasunez aukeratzeko aukera ematen du hiru Lurralde Historikoetan, euskal asistentzia pribatuan parerik ez duen irisgarritasuna eta hurbiltasuna emateko, eta horiei kontsulta anitzeko zentroen sare ugaria gehitzen zaie: Bizkaian, IMQ Colón Zentro Medikoa, IMQ Barakaldo Zentro Medikoa eta IMQ Las Mercedes Zentro Medikoa; Gipuzkoan, IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoa, eta Araban, IMQ Amárica Zentro Medikoa eta IMQ Abendaño Zentro Medikoa. Horiek guztiek ahalbidetzen dute pazienteak beste zerbitzu osagarri bat ere izan dezan bere zentroetan, une horretan familia-medikuak artatu ezin duen premiarik edo larrialdirik badu.

Merezi du gogoraraztea Igualatorio Médico Quirúrgico erakundea 1934an sortu zela, osasun-sistema publikoa eta lehen mailako arreta eratu baino zortzi urte lehenago, eta hori eremu publikoan ere ezarri baino lehen, haren laguntza-ereduaren adierazgarri eta bereizlea izan dela, jakitun izanik pazientea gertutik eta zuzenean ezagutzeak arreta hurbila, kalitatezkoa eta bigundua ahalbidetzen duela, eta balio handia ematen diela paziente eta medikuaren arteko konfiantza-harremanari ez ezik, sistemaren eraginkortasunari eta horrek ematen duen arretari ere.