Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k Irungo Teknia osasun zentroa bereganatu du

07.07.2021

IMQ-k Irungo Teknia osasun zentroa bereganatu du

Igualatorio Médico Quirúrgicok (IMQ) Irungo Teknia Osasun Zentroa bereganatu du oraintsu, eta horrela, Tekniak Irunen zituen bi instalazioak gehitu dizkio Gipuzkoako eskaintzari.

Euskal konpainia aseguratzaileak, hortaz, Euskadiko osasun pribatuaren konpainia lider gisa zabaldu eta hazteko ahaleginari ekin dio, zerbitzuak eta bezeroekiko hurbiltasuna hobetzeko azpiegitura berriak zabaldu, handitu edota bereganatzen, eta kasu honi dagokionez, Gipuzkoaren aldeko apustu irmoa finkatzen.

Bi zentroek IMQ Teknia izen berria izango dute. 1.000 m2–tik gorako azalera dute eta 40 profesional mediko gehitu dituzte, hain zuzen ere, espezialitate hauetakoak: Neurofisiologia, Kardiologia, Kirurgia orokorra eta digestio-aparatua, Kirurgia plastiko estetikoa eta konpontzailea, Dermatologia, Ginekologia eta Obstetrizia, Medikuntza orokorra, Neurologia, Erradiologia, Oftalmologia, Otorrinolaringologia, Traumatologia eta Kirurgia ortopedikoa, Urologia eta zerbitzu osagarriak, hala nola Analisi Klinikoak, Anestesia, Fisioterapia, Erizaintza eta Podologia.

Halaber, teknologia aurreratua ere badute erradiologian, ekografian, mamografian eta ortopantomografian, baita Podologia Unitate eraginkorra ere, punta-puntako ekipamendu espezializatua baitu unitate horrek ibilera tapiz gurpildunean nahiz bizikletan miatzeko.

Bata Juan de la Cruz kaleko 5. zenbakian dago eta bestea, Lezo kaleko 4. zenbakian, eta gaur arte batez beste egunean 200 paziente hartzen zituzten zentroek. Gipuzkoako IMQren asistentzia-erreferentzia nagusia den Donostiako IMQ Zurriola osasun-zentroarekin batera jardungo dute informazio-sistemei eta ekintza-multzoei dagokienez. Era berean, IMQ Zurriola zentroak laster handituko ditu instalazioak, edukierak eta zerbitzuak hobetzeko egiten ari diren obrak amaitu ostean.

Inbertsio-apustu berri horren eskutik, IMQ-k Euskadin duen presentzia eta ematen duen asistentzia-estaldura indartzen jarraituko du kontsultategi anitzeko zentroen bitartez. Gaur egun, 7 zentro ditu: Teknia zentro biak, Bilboko IMQ Colón, IMQ Barakaldo, IMQ Zurriola,  eta Gasteizko bi zentroak, IMQ Amárica eta IMQ Abendaño. Egunean 1.600dik gora pazienteri ematen diete arreta 240 mediku baino gehiagok. Horrek guztiak, zerbitzu anbulatorioak ematen ere lidergoaren erreferentzia bilakatu du.