Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak Huci-Aenor ziurtapena jaso du zainketa intentsiboen unitatearen humanizazioagatik

22.03.2024

IMQ Zorrotzaurre Klinikak Huci-Aenor ziurtapena jaso du  zainketa intentsiboen unitatearen humanizazioagatik
  • Ziurtapen hori lortu duen Estatuko lehen ospitale pribatua da.

  • Ziurtatzeko prozesuaren eskutik, ZIUn paziente, senide (helduak eta umeak), zaintzaile eta profesionalentzako hobekuntza ugari sartu dira, hala nola garapen eta azpiegitura berriak, antolaketa-aldaketak, familientzako orientabide emozionala eta psikologikoa, informazio-gidak, bizitzaren amaieran dauden pertsonentzako protokoloak eta ZIU osteko sindromea prebenitu eta maneiatzea, besteak beste.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako Zainketa Intentsiboen Unitateak (ZIU) Zainketa Intentsiboen Humanizazioa (HUCI, gaztelaniazko sigletan) Proiektuaren maila aurreratuaren ziurtapena eta AENORen ziurtapena egiaztatzen dituen plaka ofiziala eskuratu du oraintsu, zainketa intentsiboen humanizazioaren gaineko jardunbide egokiei esker. Hala, IMQ-ko ZIU seigarren HUCI bihurtu da munduan eta lehenengo Estatuko osasun pribatuan.

Ziurtagiria emateko ekitaldira –Bilboko ospitale-zentroan egin dena– profesional hauek bertaratu ziren: HUCI Proiektuaren zuzendari Gabriel Heras La Calle, erakunde horren Prestakuntza eta Ziurtapen arduradun José Manuel Velasco eta AENORen Euskadiko zuzendari Gonzalo San Antonio. Horiek guztiei Euskadiko ospitale pribatu nagusia den IMQ Zorrotzaurreko zuzendaritza-taldeak egin zien harrera, hain zuzen, taldeko zuzendari Nicolás Guerra sendagileak eta ZIUko profesional batzuek, Ernesto Piferrer doktorea eta Erizaintzako gainbegirale, Aitziber Martínez ordezkari izanda.

HUCI Proiektuaren eta AENORen ordezkariei ongietorria egin ondoren, guztiek IMQ Zorrotzaurre Klinikako ZIUko profesionalekin egon ziren eta instalazioak bisitatu zituzten, zuhurki. Ondoren, osasun-zentroko entzunaretoan ekitaldi formal batean ziurtapen-plaka jaso zuten aurrerago aipatutako ZIUko profesionalek.

HUCI Proiektuaren zuzendari Gabriel Heras La Callek ekitaldi horretan adierazi zuenez, «lorpen aparta hori pertsonak eta guztiok –pazienteak, senideak eta profesionalok– merezi dugun sanitatea oinarri duen kudeaketa-ereduan egindako aldaketa aintzat hartzea da. Gure zorionik zintzoena IMQ-ko talde guztiari utopiatik errealitatera igarotzeko prozesu horretan sinetsi eta lan egiteagatik».

Bestetik, HUCI Proiektuaren Prestakuntza eta Ziurtapen arduradun José Manuel Velascok hau adierazi zuen ekimen horri buruz: «ziurtapena da teoriatik praktikara igarotze horren egiaztapen argia. Errealitate horretan guztiak dira garaile: pazienteak, familiak eta profesionalak. Badakigu ziurtapen hori lortzeak dakarren lana, ez baita gertaera gogoangarri bakana, IMQ-k gaixotasunak ez ezik, pertsonak ere arretaren xede izateko egiten duen apustuaren konpromiso argia, nabaria eta egiaztatua baizik. Konpromiso horren  jakitun geunden ziurtapena egin aurretik, biltzar eta jardunaldietan egiten zituzten jakinarazpenei esker ezagutzen genituen ekintzengatik, beste batzuen inspirazio baitziren. Gaur zuek inspirazioa ez ezik, erreferentea ere bazarete arreta humanizatua ematen».

AENORen Euskadiko zuzendari Gonzalo San Antoniok hau adierazi zuen: «Zorrotzaurre Klinikak jaso berri duen AENOR ziurtapenak IMQ-k zainketa intentsiboen asistentzia-zerbitzuen humanizazioarekin duen konpromisoa indartzen du».

Eta aurrekoari hau gehitu zion: «gizarteak erakundeei benetan kezkagarriak diren kontuekiko konpromisoak eskatzen dizkie, eta entregatzen ari garen ziurtagiria horren adibide argia da. Paziente, senide eta profesionalen artean konfiantza sortzen laguntzen du gainera».

Isabel Urrutiak, IMQ Kliniketako Kalitate eta Segurtasun Klinikoko zuzendariak azpimarratu zuen, ziurtapena lortzeari esker «ZIUren humanizazio ziurtapen hori lortu duen Estatuko lehen ospitale pribatua da Zorrotzaurre Klinika; Osasun Sistema Nazionaleko beste zentro publiko bik bakarrik dute».

Aitziber Martínezek, euskal ospitale horretako ZIUren Erizaintza-gainbegiraleak, aintzat hartu zuen unitate horretan senideen bisita-ordutegia zabaldu izana, medikuntzako eta erizaintzako profesionalen bisita-baimena sartu izana pazienteei eta senideei ematen zaien azalpen klinikoa osoagoa izan dadin, eta beste informazio-gida bi sortu izana ZIUn dauden pazienteen senideentzat, bata helduentzat eta bestea umeentzat.

Ernesto Piferrer doktoreak, IMQ Zorrotzaurre Klinikako ZIUko mediko intentsibistak, bertaraturikoei gogorarazi zien IMQ Zorrotzaurre Klinikan horretarako hainbat jakintzagaitako profesionalekin sortutako batzordearen «baterako lan koordinatua». Besteak beste, batzorde horrek aurrera egin zuen bizitzaren amaieran dauden pazienteei ematen zaien arretaren humanizazioan, Unitateko profesionalekin lantaldeak sortzen, pazienteen balorazio eta ebaluazio klinikoan hobekuntzak egiteko, eta profesionalei kudeaketa emozionalari eta neke profesionalari buruzko prestakuntza ematen.

Piferrer sendagileak, halaber, zaintzaile nagusiaren figura ahalduntzeaz ari izan zen, zeinak, esaterako, pazientearen zainketen berri ematen duen (garbitasuna, adibidez), betiere hark eta zaintzaileak hala nahi badute eta irizpide klinikoak egokitzat jotzen badu, eta orientazioa jaso duten pazienteek gailu mugikorrak erabili ahal izatea familiarekin komunikatzeko.

HUCI Proiektua nazioarteko diziplina anitzeko ikerketa-talde batek abiarazi zuen, ospitaleko zainketa intentsiboetako unitateetako hainbat arlo ebaluatzeko, zainketen humanizazioaren aldeko paziente, senide eta profesionalentzako hobekuntza-ekintzak ezartze aldera. Badu Jardunbide Egokien Eskuliburua, bederatzi ildo estrategikotan banatuta, 160 neurri jaso dituena.