Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ, profesionalen, pazienteen eta zaintzaileen prestakuntzaren alde, pazienteen segurtasuna hobetzeko

16.09.2024

IMQ, profesionalen, pazienteen eta zaintzaileen prestakuntzaren alde, pazienteen segurtasuna hobetzeko
  • Apustu hori hainbat ekimenen bidez bideratzen da, hala nola egiaztapen kirurgikoen zerrendak (checklist) egiten, medikazioarekin segurtasuna sustatzeko neurriak jartzen, istripu eta erorikoen arriskua murrizten, informazio kliniko eguneratua egiten eta zabaltzen, musukoak erabiltzen eta eskuak etengabe garbitzea bultzatzen.

  • IMQ Zorrotzaurre Euskadiko lehen ospitalea izan zen Kalitateari eta Pazienteen Segurtasunari buruzko Joint Commission International-en eredu zorrotzenaren arabera ziurtatzen (2013an), eta, harrezkeroztik, arlo horretan ekimen erreferente ugari lortu ditu.

Irailaren 17a, urtero, Pazienteen Segurtasunaren Munduko Eguna ekartzen da gogora, Osasunaren Mundu Erakundearen ekimenez, eta aurtengo leloa hau da: ‘Diagnostikoa hobetzea pazienteen segurtasunerako’. Egun hori dela eta, IMQ kliniketako Pazienteen Kalitate eta Segurtasun zuzendari Isabel Urrutiak adierazi du, azken urteotan, IMQ-k proiektu eta ekimen ugari abiarazi dituela kalitate eta segurtasun klinikoaren alorretan. «Horietan guztietan, pazienteen parte-hartzea eta profesionalekiko baterako lana funtsezkoak izan dira, eta izaten jarraitzen dute», esan du.

Eta asmo hori hainbat ekimenen bidez bideratzen da, hala nola pazienteak argi eta zalantzarik gabe identifikatzen, egiaztapen kirurgikoen zerrendak (checklist) erabiltzen, medikazioarekin segurtasuna sustatzeko neurriak jartzen, istripu eta erorikoen arriskua murrizten, informazio kliniko eguneratua egiten eta zabaltzen, musukoak erabiltzen eta pazienteek eta profesionalek eskuak etengabe garbitzea bultzatzen. Azken atalari dagokionez, hainbat ekimen burutzen dira, esaterako, argi ultramoreko lanpara bat erabiltzen da, fluoreszinaz markatutako soluzio hidroalkoholiko batekin batera, eskuetako eremu higienizatuak eta behar bezala higienizatuta ez daudenak bereizteko.  

Aurrekoaz gain, etengabeko lanbide-prestakuntza eta profesionalen ezagutza teknikoak eta trebetasunak etengabe eguneratzea funtsezko alderdiak dira pazienteen segurtasunari dagokionez. «Etengabeko prestakuntza IMQ klinikek estamentu guztietan egiten duten apustua da, ezagutza teknikoak birziklatu eta eguneratzeko ez ezik, teknologia edo ekipamendu berri bat sartzen denean prestatzeko, eta komunikazioaz, enpatiaz, pazientearekiko entzute aktiboaz eta antzeko gaitasunez prestakuntza emateko ere. Azken batean, ezagutza teknikoa, segurtasun klinikoa eta osasun laguntzaren biguntzea orekatzea ahalbidetzen duten trebetasunez ari gara», azaldu du Isabel Urrutiak.

Halaber, profesionalek Estatuko nahiz nazioarteko foroetara eta biltzarretara bertaratzeari eta horietan parte hartzeari esker, medikuntzaren eta erizaintzaren «abangoardian» egoteaz gain, pazienteen segurtasun handiagoa errazten duten metodo, tresna eta teknika berriak ezagutzea bultzatzen da.

Urtero, saio presentzialak eta praktikak antolatzen dira pazienteen segurtasunaren aldeko kultura sustatzeko IMQ kliniken maila guztietan; izan ere, 2024an aurreko ikasturtean IMQ zentroetan praktikak egin zituzten Medikuntza eta Erizaintzako 239 ikasleak gehitu behar dira: «kliniketan antolatzen diren tailer praktikoen berri ematen zaie, baita profesional berrientzat eta etorkizuneko profesionalentzat garrantzitsuak diren prestakuntza- eta sentsibilizazio-ikastaroen berri ere, hauen bitartez: tailer praktikoak (Scape Unsafe Room), jaiotza inguruko doluari buruzko saioak, zainketa aringarriak edo BBB protokoloa, besteak beste», xehatu du profesionalak.

Bestelako proiektuak

IMQ kliniketako Kalitate eta Pazienteen Segurtasun zuzendariak adierazi ditu, halaber, beste erakunde batzuekin egiten diren I+G+b proiektuak, «irudi medikoko adimen artifizialeko teknologien eraginkortasuna eta erabilgarritasuna erakusteko, eta, horretarako, erabilera espezifikoetarako ereduak garatzen dira, era askotako aplikazioekin: baheketa, diagnostikoa, kirurgia, hiru dimentsioko inprimaketa, ikerketa biomedikoa eta prestakuntza, besteak beste».

Joint Commission International-en ziurtagiria lortu zuen Euskadiko lehenengo ospitalea

Azkenik, gogorarazi beharra dago iaz hamar urte bete zirela IMQ Zorrotzaurre Klinika Segurtasun Klinikoari buruzko nazioarteko eredurik zorrotzen eta entzutetsuenaren arabera eta Joint Commission International-en eskutik ziurtatu zen Euskadiko lehenengo ospitalea bilakatu zenetik; horren haritik, esan beharra dago 2023an lortu zuela azken ziurtagiria, laugarren aldiz jarraian. IMQ Zorrotzaurrek, era berean, baditu beste ziurtagiri batzuk: kalitateari buruzkoa (ISO 9001), pazienteen segurtasunari buruzkoa (UNE 179.003), I+G+b arloari buruzkoa (UNE 166.002), lan-arloko segurtasunari buruzkoa (ISO 45.001), ingurumen-kudeaketari buruzkoa (ISO 14.001) eta enegia-efizientziari buruzkoa (ISO 50.001).

Halaber, kalitatearen aldeko politika hori IMQren beste dibisio batzuetara hedatzen da: esaterako, IMQ Seguros liderra da Euskadiko aseguru-sektorean. Izan ere, IMQren aseguru-konpainiak baditu alor hauei buruzko ziurtagiraik: kudeaketa orokorraren sistema (ISO 9001), ingurumen-kudeaketako sistema (ISO 14001), berrikuntza-kudeaketako sistema (UNE 166002). 2023an, Negozioaren Jarraitutasuna kudeatzeko sistema ziurtatu zuen ISO 22301 arauaren arabera. IMQ Seguros-ek, baditu, gainera, Eusko Jaurlaritzak, Euskalit-en eskutik, ematen duen Kudeaketa Aurreratuaren Urrezko A, eta bi aldiz lortu du Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria Estrategia eta Bezeroen Kudeaketa arloetan.

IMQren kalitatearen aldeko apustuaren beste adibide batzuk hauek dira: IMQren zentro polikontsultorioak, Kalitate-araua (ISO 9001) eta pazienteen segurtasunari buruzkoa (UNE 179.003) dutenak; eta IMQ Igurcoren zentro soziosanitarioak, guztiak ere, ISO 9001 Arauaren eta ISO 14.000 Ingurumen-arauaren arabera ziurtatuak, eta pazientearen segurtasunaren gaineko ziurtapenak (UNE 179.003) dituzten beste bi zentro, zeinak. aitzindariak diren Euskadin mota horretako ziurtagiriak lortzeko bidean. Era berean, IMQ Prevención-ek kalitatea du ziurtatuta, AENORek ziurtatu diona, hain zuzen, Kalitate Kudeaketari buruzko UNE-EN ISO 9001:2015 Arauaren eta Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko UNE-EN ISO 45001:2018 Arauaren arabera.

Azpimarratu beharra dago IMQri esker (Athletic Club-ekin elkarlanean), San Mames izan zela asistentzia azkarra, segurua eta eraginkorra (UNE 179.003) ziurtatu zuen Europako lehen futbol-estadio bakarra 2017an; ondoren, Bilbao Arenak edo Bilboko Kirol Jauregiak (‘Miribilla’ izenez ezagutzen dena), lortu zuten, IMQren eskutik ere.