Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ klinikek etengabe aztertzen dituzte 400etik gora protokolo eta prozedura kliniko

17.04.2018

IMQ klinikek etengabe aztertzen dituzte 400etik gora protokolo eta prozedura kliniko

 

Pazienteek osasun-zerbitzuak erabiltzerakoan beren eskubideak gehien babesten duten faktoreetako bat, osasun-zentroetako pazienteen kalitatea eta segurtasunari buruzko politika da. Osasunaren Mundu Erakundeak jaso duenez, pazientearen segurtasuna osasun-arretaren oinarrizko printzipioa da. Zerbaitegatik datxekio nolabaiteko arriskugarritasun-maila osasuna artatzeko prozesuaren urrats bakoitzari.

Gertakizun kaltegarriak, jardunbide klinikoaren, produktuen, prozeduraren edo sistemaren arazoekin lotuta egon daitezke. Pazientearen segurtasuna hobetzeko, hortaz, sistema guztiak ahalegin handia egin beharko du: lana hobetzeko ekintzak; segurtasuna eta ingurumen-arriskuak kudeatzea, infekzioak kontrolatzea barne; botikak segurtasunez erabiltzea eta ekipamenduen segurtasuna, baita jardunbide klinikoaren eta osasun-arreta ematen den inguruaren segurtasuna ere.

Pazientearen segurtasuna areagotu eta gertaera kaltegarriak gertatzeko arriskua txikiagotzeko tresna eraginkorretako bat, kalitate-ziurtagiriak dira. Pazienteari kalitate- eta segurtasun-bermerik handienak emateko nahiagatik hartu dute IMQ klinikek horren garrantzitsua den konpromisoa eta horregatik ari dira lan egiten munduan dauden ziurtagiri entzutetsuenak –hala nola, Joint Commission International (JCI) edo DIAS– lortzeko.

Horiek horrela, IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca klinikak erreferente dira Estatuan gaur egun, beren kalitate-politikagatik. Izan ere, IMQ Zorrotzaurre da Joint Commission International (munduko ziurtagiririk ospetsuena) duen Euskadiko klinika pribatu bakarra, eta IMQ Virgen Blanca klinika izan zen Espainian DIAS ziurtagiri europarra lehena lortzen. Ziurtagiria lortzeko behar diren kontrol, eskakizun eta inbertsio zorrotzek, kalitatea eta segurtasun nabariak dakarzkiote batik bat pazienteari.

IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca Kliniketako zuzendari nagusi Nicolás Guerra doktoreak azaldu duenez, “hori lortzeko, auditoretza zorrotzak igaro behar izan dira, dena aztertu dute, langile guztiei elkarrizketak egin zaizkie, eta, nola ez, pazienteei beraiei eta beren senideei elkarrizketak egin zaizkie; izan ere, 150 pertsona baino gehiagok parte hartu dute. Nazioarteko “top ten” ospitaleekin konparatu gaituzte; beraz, oso eskakizun handia egon da. Esaterako, Espainian 10 ospitale pribatuk bakarrik dute Joint Commission International (JCI)”.

Pazientearentzat oso fidagarria den ospitalea

JCI lortu eta berritzeko zorroztasunaren erakusgarri, Nicolás Guerrak hauxe adierazi du: “nazioartean aintzat hartzen diren kalitate-estandar zorrotzenak betetzen direla bermatu behar zaio erabiltzaileari. Eta hori lortzeko, pazientearentzat oso fidagarria den ospitaletzat hartzen gaituzten 400 protokolo eta prozesura kliniko baino gehiago etengabe aztertu eta 1.300 parametro baino gehiago ikertu beharra dago”.

IMQ klinikek etengabe aztertzen dituzten estandarretako batzuk, esaterako, alderdi hauekin lotuta daude: “pazientea bera egoki identifikatzea, informazio garrantzitsu guztia bere historia klinikoan dagoela egiaztatu eta bermatzea, arrisku handiko botikak modu seguruan erabiltzen direla egiaztatzea, kirurgia segurua dela, datuak balidatzeko oso tresna eta metodo zorrotzak ezartzen direla, osasun-arretarekin loturiko infekzioak izateko arriskua txikiagotzen dela eta, mantentze prebentiboa edo garbitasun zorrotza bermatzeko instalazio guztiak aldiro-aldiro aztertzen direla”, azpimarratu du Guerra doktoreak.

Ingurumena, kudeaketa, energia, laneko arriskuak …

Era berean, IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca klinikek alderdi hauetan daude ziurtatuta: kudeaketa, segurtasun klinikoa, ingurumen-kudeaketa edo efizientzia energetikoa. Gainera,  Zorrotzaurre klinikak I+G+b eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko ziurtagiriak ere badauzka. Eta ziurtagiri  horiei hauek gehitu zaizkie: IDISen QH izar bi Zorrotzaurre klinikarentzat eta QH izarra Virgen Blanca klinikarentzat, eta ziurtagiriak, gorputzez kanpoko kirurgian, larrialdietako eta erradiodiagnostikoko zerbitzuetan, besteak beste.

Kalitate kulturadun langileak

IMQ Zorrotzaurre eta Virgen Blanca kliniketako zuzendari nagusiaren hitzetan, “gure kliniketako langileek oso barneratuta dute kalitate-kulturak berekin dakarrena eta horretan erreferente izatea, eta helburu horrekin modu naturalean konprometitzen dira”. Bi klinikek ildo berberak izateak ere laguntzen du, “baita profesionalen lanak esleitu eta ebaluatzeko sistema egoteak ere. Horrela, IMQ klinikek pazienteari arlo bakoitzean erreferente diren espezialistak eskaintzen dizkiote, eta hori kalitate eta segurtasun gehigarria da gure pazienteentzat”.

Humanizazioaren aldeko apustua

Osasun-asistentzian teknifikazio eta espezializazio handiagoa badago ere, pazienteak tratu bihozbera eta arreta osoa espero ditu osasun-prozesuan zehar. “Norbaitek entzutea eta informatzea behar du pazienteak, eta une oro norekin tratatzen ari den jakitea. Azken finean, norbaitek enpatia, ardura eta eraginkortasunez lagun egin diezaion. Helburu horrekin langileek eta profesionalek inplikatzea da konpromiso  nagusia. Izan ere, adimen emozionalarekin loturiko gaitasunetan prestatzeko ahalegina egiten ari da”, amaitu du azaltzen IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca Kliniketako zuzendari nagusi Nicolás Guerra doktoreak.