Iradokizunak
06.03.2024
Telemedikuntza gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da osasun-sistemaren mugei eta osasunaren garrantziaz gero eta gehiago jabetzen ari den eta arreta arina, erosoa eta moldagarria eskatzen duen gizartearen premiei erantzuteko baliabide gisa.
Aurrekoaz eta asistentziaren kalitatea, eskuragarritasuna eta efizientzia hobetzeko egungo garapen teknologikoaren aukerak erabiltzearen garrantziaz jabetuta, eremu digitaleko ekimen berritzaileak jartzen ari da IMQ bezeroen eskura, ohiko eskaintzari desberdintzapena eta balio erantsia emateko.
Apustu horren barruan, hiru zerbitzu berri abiarazi ditu oraintsu, eta horiek jauzi kualitatibo garrantzitsua dira online espazioko asistentzia-garapenerako estrategiaren barruan; hala nola txat mediko berri bat eta bideokontsultetarako plataforma berri bat, biak, berehalakoak, baita fisioterapia digitaleko zerbitzu berri bat ere. Horiek guztiak doakoak dira, eta IMQren app-aren bidez eskura daitezke. Izan ere, app-ak, orain, Telemedikuntzako atal espezifiko bat du, osasun-premiak erraz eta, batez ere, azkar kudeatzeko, oztoporik gabe eta elkarreragin eraginkorra erraztuta.
Zentro berriak zabaltzen ari den eta zerbitzu- eta profesional-zorroa etengabe ugaritzen ari den Euskadiko aseguratzaile nagusia eremu presentzialean egiten ari den ahalegina osatuko dute zerbitzu horiek.
IMQren bezeroek bazuten txat mediko bat eskura, etengabeko arretako zerbitzu batek kudeatzen duena, baina berehalako txat bat ezarri du 10etik gora espezialitateetarako –medikuntzakoak nahiz ongizatekoak–, arreta osoagoa, errazagoa eta pertsonalizatuagoa emateko, aplikazio ezagunen antzera –esaterako, WhatsApp–.
Eguneko 24 orduetan dago eskuragarri txat hori, urteko egun guztietan, eta hainbat zerbitzu etengabe eskuratzeko aukera ematen du, Medikuntza Orokorreko profesionalen eskutik eta, astean 40 ordu arteko estaldura zabala ere, hainbat arlo esanguratsutako espezialisten eskutik: Pediatria, Ginekologia, Psikologia, Psikiatria, Dermatologia, Traumatologia, Oftalmologia, Kardiologia eta Alergologia. Gainera, medikuntzakoak ez diren beste espezialitate batzuk gehitu dira, esaterako nutrizio-zerbitzuak eta entrenatzaile pertsonal bat, eta horien bitartez ongizatearen eta osasunaren ikuspegi holistikoagoa eman da.
IMQren bezeroek, halaber, badute, duela egun batzuetatik, berehalako bideodei bat egiteko aukera, gehien erabiltzen eta baloratzen diren eta kontsulta azkarretan gehien eskatzen diren bi espezialitateetako –Familia-medikuntza eta Pediatria– profesionalekin.
Txatarena bezala, bideodeiaren funtzionamendua oso erraza da. Aplikaziotik bideodeia eskatzen da botoi bat sakatuta, eta txanda iristen denean, IMQren app-aren bidez edo push jakinarazpenaren bidez jakinarazten da medikua aretoan sartu dela. Deian, txat bat prestatzen da txostenak, agiriak edo irudiak bidaltzeko, eta, amaitzean, profesionalak txosten mediko bat igortzen du, edo, behar izanez gero, errezeta digital bat. Bideodeian sortutako txata ere eskuragarri dago, berriro kontsultatu behar bada ere.
Berariazko osasun-planak ez ezik, prebentzio-planak –pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta geroan konplikaziorik izan ez dezaten– ere garatzea da IMQren oraingo beste lehentasun estrategikoetako bat.
Helburu horren barruan, adimen artifizialean oinarritutako online fisioterapia-zerbitzu berritzaile bat abiarazi berri du, urteko 365 egunetan, egunean 24 orduz, eskuragarri egongo dena. Bizkarreko patologia ohikoenen tratamendua eta errekuperazioa modu eroso eta pertsonalizatuan egin ahal izateko sortua, funtzionalitate berri horrek etxeko erosotasunetik sintomen lehen ebaluazio bat egiteko aukera ematen du 50 aldagai baino gehiago aztertu ondoren, gero ariketa terapeutikoen programa pertsonalizatua sortzeko. Hori osatzeko, hauek ere daude eskuragai: jarrera-berreziketako eta ariketak egiteko eguneroko tratamendua, birebaluazioa eta jarraipena, ikusmen artifizialaren erabilera (ariketa jakin batzuk egiteko euskarria emateko), eta fisioterapeuta birtual baten laguntza, plataforman integratutako txataren bidez.
Hasiera batean plataformak bizkarreko patologiak eta ariketak xede baditu ere, aurreikusi da epe laburrera fisioterapia digitaletik ekin dakiekeen beste patologia batzuei erantzuteko konponbideak ematea.
La app de IMQ, tercera mejor valorada en funcionalidad dentro del sector seguros
IMQ lanza un servicio de fisioterapia digital basado en inteligencia artificial
IMQ incorpora la tarjeta digital en el teléfono móvil para facilitar la identificación en consulta