Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k eta Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak beren ituna indartu dute lankidetza hitzarmen berriaren eskutik

15.05.2024

IMQ-k eta Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak beren ituna indartu dute lankidetza hitzarmen berriaren eskutik

Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak eta Euskadiko konpainia aseguratzaile nagusi Igualatorio Médico Quirúrgico-k (IMQ), 2018tik indarrean duten lankidetza-hitzarmena berritu dute oraintsu. Elkargoaren Donostiako egoitzan sinatu dute hitzarmen hori, Elkargoko presidente Xabier Saizarek eta IMQ-ko Negozio Garapen eta Salmenta Kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreak.

Hitzarmena eguneratu izanari esker (IMQren 90. urteurrenean, gainera), bi erakundeek berretsi egin dute lankidetza estua izateko eta elkarrekin lan egiteko nahia, Elkargoaren web-atariaren bidez, IMQren zerbitzu-zorroa eta balio bereizgarriaren proposamena agerian jarrita. Eskaintza horrek, gaur egun, Euskadiko 385.000 asegurudun partikularri eta mila enpresa baino gehiagori ematen die estaldura, eta Gipuzkoan % 24ko merkatu-kuota lortu du, IMQ lurraldeko sektoreko gainerako konpainien aitzinetik jarrita.

Halaber, hitzarmena berritu izanari esker, IMQ-k artekaritza-kanalerako garatuko dituen hobekuntza ekimenen eta proiektuen zabalkundea bultzatuko da. Haien artean nabarmentzekoa da aurten Osasun Eskola merkaturatzeko ekimena. Horrek balio izango du Elkargoko kideen artean osasun-aseguruaren prestakuntza eta ezagutza areagotzeko, Artekarien Elkargoaren komunikazio-euskarrien bidez, eta, horri esker, 170 elkargokideek Euskadiko osasun-arloko erreferentziazko konpainiaren babesa izango dute. Elkargoak, halaber, bere instalazioak erabiltzeko aukera emango dio IMQri, hitzarmenaren esparruko prestakuntza-jardunaldiak egin ditzan.

IMQ nahiz Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoa pozik agertu dira beren loturak sendotzen jarraituko dutelako eta artekariei zein bezeroei, zerbitzu bereizgarri eta kalitate egiaztatukoen bitartez, balioa emateko aukera izango dutelako.

Hala bada, Elkargokoek hau adierazi dute: “gero eta zorrotzagoak diren bezeroek, teknologia berrietara egokitu izanak eta aseguru-hornitzaileen garapen- eta hazkunde-politikak, Elkargoa Gipuzkoako artekari elkargokide guztien gidari, tutore, defendatzaile eta ordezkari izateko helburu argia ezartzea eragiten dute. Eta ahalegin horretan, IMQ aliatu erreferentea da”. IMQ-koek, bestetik, hau nabarmendu dute: “guretzat hain erreferente eta estrategiko den lurralde batean, hots, Gipuzkoan, Elkargoaren laguntza izateak duen garrantzia”.