Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k eta ABAO Bilbao Ópera-k kultura eta artearen aldeko lankidetza berritu dute

24.05.2024

IMQ-k eta ABAO Bilbao Ópera-k kultura eta artearen aldeko lankidetza berritu dute

ABAO Bilbao Óperaren egoitza izan da Euskadiko osasun-aseguruen konpainia lider den IMQ-k eta ABAOk, gaur, kultura eta artearen aldeko lankidetza-hirtzamena berritzeko aukeratu duten agertokia. Duela urte batzuk sortu zuten akordio hori.

IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak eta ABAOko presidente Juan Carlos Matellanesek sinatu dute akordioa, zeina IMQren 90. urteurrenean eta opera-erakundearen denboraldiaren (72.a) amaieran berritu den.

Akordioa sinatu izanak, erakunde bien arteko aliantza eta harreman instituzionala indartu ditu, eta IMQ-k operari eta ABAOren proiektu soziokulturalari laguntzeko duen asmoa sendotu du. Izan ere, ABAO nazioarteko erreferentziazko erakundea da, eta Euskadiko panorama kulturalari ekarpen itzela egiten dio, talentu artistikoa sustatzen du eta lirika jende ororengana hurbiltzen du.

Erantzukizun sozial korporatiboko helburuen esparruan, IMQ-k, sortu zenetik, konpromiso sendoa erakutsi du euskal kultura garatzearen alde eta proiektu dinamizatzaile nagusien alde; hala, balio soziala sortzen eta, besteak beste, arte eszenikoak sustatzen laguntzen duten hainbat ekimenen babeslea da. Halaber, konpainiak, 90 urteotan, beste arlo batzuetan ere babestu ditu ekimenak, hala nola, kirolean, ikerketan edo gizarte-ekintzan.