Iradokizunak
05.06.2023
Gaur bete da Ingurumenaren Munduko Egunaren 50. urteurrena, eta IMQ-k, aurten ere, Nazio Batuen Erakundeak bultzatutako egun horrekin bat egin nahi izan du. Egun horren asmoa da gobernuak, enpresak, erkidegoak eta pertsonak klima-aldaketari, habitataren narriadurari eta kutsadurari aurre egiteko egin daitezkeen aldaketez gogoeta egitera premiatzea.
Bilboko IMQ klinikek –Zorrotzaurre eta Virgen Blanca–, helburu garrantzitsu horri elkartasuna adierazteko eta gero eta jasangarriagoak eta ingurumenarekin errespetutsuagoak izateko apustua agerian jartzeko, hainbat ekimen abiaraziko dituzte gaur beren instalazioetan, interes-talde nagusi batzuk tartean sartuta.
Adibide gisa, Euskadiko osasun pribatuko ospitale nagusiena denaren jatetxeko bisitariek menu berde eta ekologikoa jateko aukera izango dute, hurbileko elikagaiekin egina, ‘zero kilometrokoak’ –saltokitik 100 km baino gutxiagora ekoizten direnak– izenez ezagutzen direnekin, alegia. Hortxe, menu berezi horrek proposatutakoa: lehenengo platera, kimu freskoen entsalada mertxikarekin eta sesamo-haziekin; bigarren platera, espageti beltzak itsasoko fruituen kremarekin; eta postrea, limoi-moussea gereziekin.
Gazteenak ere –paziente pediatrikoak, Lurraren etorkizuna– ingurumena zaintzeaz kontzientziatzeko, ‘Koloreztatu zure mundua’ ekimenari ekin zaio, aurten ere, hain zuzen, Bilboko itsasadarraren ertzean dagoen klinikako Pediatria Larrialdietan planeta zaintzearekin zerikusia duten motiboekin prestatutako lau laminetako bat utzi da, txikiek kolorezta dezaten, zerbitzu hartan alta hartu ondoren. Aurten, Noa & Max eta azenarioen misterioa liburua oparituko zaie umeei, era dibertigarrian planetarekin errepetutsuagoak izaten daitezen, eta, aldi berean, jateko aztura osasungarriak irakasten dizkie.
Eta jende heldua ere tartean sartzeko, IMQ kliniketan ohiko argazki-lehiaketa antolatu da, aurten, ‘Plastikorik gabeko planeta baten alde / Por un planeta sin contaminación por plásticos’ lelopean.
Azkenik, barneko telebista-kanala ez dagoen eremuetan, sentsibilizazio-kartelak jarri dira; horiek paper birziklatuan inprimatzen dira, eta urtez urte erabiltzen, paper-kontsumoa murrizteko. Izan ere, Kalitate eta Segurtasun Klinikoko zuzendari Isabel Urrutiak adierazi duenez, «IMQ-k papera murrizteko politika oso argia du orain dela urte batzuez geroztik, hainbat neurriren bitartez: preskripzio elektronikoa, eta aseguratuen izapide administratiboak ez dira paperean egiten. Politika hori kliniken zerbitzuetan ere aplikatzen da, eta ondorioz, urtean paper-tona mordoa aurrezten da».
IMQ klinikek, orain dela hamar urtez geroztik, ingurumen-kudeaketari buruzko ISO 14.001 ziurtagiria dute, eta 2017. urteaz geroztik, energia kudeatzeko sistemen efizientziari buruzko ISO 50001 ziurtagiria. Halaber, hainbat sari lortu dituzte arlo horretan; esaterako, 2015ean, Bilboko Udalak sari bat eman zion Taldeari karbono-aztarna murrizten laguntzeagatik; 2019an, EWWR saria (European week for waste reduction) eman zioten, kutsatzaile emergenteei buruzko proiektu bategatik, eta hori 30etik gora herritaldetako14.347 proposamenen artean hautatu zen irabazle. Urrutiak, halaber, sari hau aipatu du: 2021ean, Ospitaleko Ingeniaritzaren Espainiako Elkarteak eman ziona, ospitale horietan energia-kontsumoa murrizteko eta energia-efizientzia hobetzeko proiektuari esker, eta Euskalit Sarian finalista geratu zen, aurtengo martxoan, klima-larrialdiari ekin izanagatik.
Aurten, IMQ Taldeak, halaber, plastikozko objektu birziklatuekin egindako eskulanen lehiaketa antolatu du langileen artean, #SinContaminaciónPorPlásticos mugimenduarekin bat eginda. Birziklapena ingurumena zaintzeko funtsezko euskarrietako bat izanik, lehiaketaren helburua izan da asmakizunak eta artelanak sortzea edo plastikoari bigarren erabilgarritasun bat ematea. Horrela, elementuak berrerabiltzeko aukera sustatzeaz gain, beste erabilera bat emateko eraldatu ere egin dira. Lehiaketa horrek bi kategoria ditu: IMQ Taldeko langileak eta beren seme-alabak.
IMQ Taldea Nazio Batuen Munduko Itunaren Hamar Printzipio Unibertsalei atxikita dago, eta hainbat ekintza garatzen ditu Garapen Jasangarrirako Helburuak sustatzeko, Taldearen Dibisioen eskutik. Gainera, bere prozesu operatiboak eta asistentzialak digitalizatzearen aldeko apustua egin du, besteak beste, konpainiaren karbono-aztarna minimizatzen laguntzeko.
Aurreko guztiaz gain, IMQ-k bat egiten du urtero, IMQ Zorrotzaurre Klinikaren bitartez, ‘Planetaren ordua’ mundu-mailako ekimenarekin: WWFek (World Wild Fund for Nature) babesten du, natura zaintzeko beharrari buruzko kontzientzia soziala areagotzeko lan egiten baitu, eta, horretarako, energia-kontsumoa murrizten, biodibertsitatea babesten eta klima-aldaketaren eta isuri kutsatzaileen ondorioak arintzen laguntzen duten neurriak hartzen ditu.
IMQ se une a la plantación de los más de 200 árboles del Bosque de la Concordia
La Clínica Zorrotzaurre, uno de los centros sanitarios más respetuosos con el medio ambiente del Estado
El ayuntamiento de Bilbao premia a las Clínicas de IMQ por su compromiso con la defensa de la sostenibilidad y el medio ambiente