Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k 25.000 paziente ingururi eman zien arreta hortz kliniketan iaz

19.03.2024

IMQ-k 25.000 paziente ingururi eman zien arreta hortz kliniketan iaz
  • 2023an, euskal aseguratzaileak 62.900dik gora asistentzia eman zizkien 24.793 pazienteri Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hortz-kliniketan.

  • Gehien eskatzen diren tratamenduak hortz-azterketak eta garbiketak dira,  baina era guztietakoak egiten dira, kontserbatzaileak eta estetikoak; besteak beste, kirurgia, ortodontziak eta inplanteak barne.

Martxoaren 20a, Aho Osasunaren Mundu Eguna, ospatzen dela aprobetxatuta,  IMQ-ko Hortz Klinikek 2023ko asistentzien datuak ezagutzera eman dituzte. Hala, iaz, euskal aseguratzaileak 62.900dik gora asistentzia eman zizkien 24.793 pazienteri Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hortz-kliniketan.

Gehien eskatzen diren tratamenduak hortz-azteketak eta garbiketak dira, baina IMQ Hortz Klinikek era guztietakoak egiten dituzte, kontserbatzaileak eta estetikoak; besteak beste, kirurgia, ortodontziak eta inplanteak barne.

Bizkaian, IMQ-k hortz-klinika hauetan ematen du aho-hortzetako asistentzia: Algorta (2024ko urtarriletik), Areeta, Barakaldo, Deustu, Doña Casilda, Garellano, Henao eta Santutxu. Gipuzkoan, hauetan: IMQ Zurriola Hortz Klinika; eta Araban, IMQ Avenida hortz-klinikan.

Horren haritik, IMQ-ko Hortz Unitateko arduradun Patricia Lopez Duranek hau adierazi du: «aho-hortzetako gaixotasunak osasun-arazo handia dira pertsona askorentzat, eta eragin txarra dute bizi-kalitatean ere, haurtzarotik zahartzarora. Ahoko gaixotasunek mina eta deserosotasuna, gizartetik bakartzea eta norberarengan konfiantza galtzea eragiten dituzte, eta, askotan, beste osasun-arazo larri batzuekin lotuta daude. Hala ere, ahoko osasun-gaitz gehienak neurri handi batean prebenitu eta lehen etapetan trata daitezke».

Odontologiak eta Dentisten Batzorde Nagusiak aho osasuntsua izateko ematen dituzte gomendio nagusiak gogorarazi ditu Lopez Duranek: «hortzak egunean bitan eskuilatzea bi minutuz, leunki, eta hortzetako eskuila hiru hilean behin berritzea, eta, eskuilatzeaz gain, zeta edo hortzarteko eskuila erabiltzea gauero. Errutina  horri hauek gehitu beharko zaizkio: urtebete betetzen denetik hasita dentistarengana urtean behin joatea; adinarentzat egokiak diren fluor-kontzentrazio eta kantitatea dituen hortzetako pasta erabiltzea; dieta osasungarria izatea eta ez erretzea».

IMQ Hortz Kliniketan egiten diren tratamenduak

Patricia Lopez Duranek azaldu duenez, IMQ Hortz Kliniketan, «aho barruko eta hortik kanpoko tekniken bidez lortutako diagnostiko zehatza oinarri  hartuta, prebentzioan eta profilaxian lan egiten da, zauri txikiko odontologiaz baliatuta, hortzetako patologiak hasierako fasean bukarazteko, hortz-egitura osasuntsua izan dadin. Prebentziorik onena ahoa aldian-aldian aztertzen lortzen da».

Hortz-zentro horietan gehien eskatzen den tratamenduetako bat periodontziari dagokiona da, hots, hortzetan plaka bakterianoa dagoen kontrolatzea, hura ezabatzeko eta gaixotasun periodontala (zorne-isuria) ez dadin ager. «Gaixotasuna ezarrita badago, aurrera egitea saihestuko da». Horretarako, hainbat tratamendu erabiltzen da, hala nola zauri txikikoak –garbiketak eta sustraiak arraspatzea–, teknika kirurgikoak eta birsortze periodontaleko teknika konplexuak.

Odontopediatria (txantxarra tratatzea umeen aldi baterako piezetan, masailezurrak behar bezala garatzen diren modu goiztiarrean diagnostikatzea) eta ortodontzia (hozkadako patologiak zuzentzea eta hortzak behar ez bezala jartzen badira egiten diren  konponbide estetikoak) dira euskal aseguratzailearen hortz-klinketan gehien eskatzen diren beste zerbitzu bi. Hala, azken kasuan ohiko tratramenduak erabiltzen ditu, bracket metalikoez eta estetikoez, teknika ikusezinez eta mihi-ortodontziez baliatuta.

Hortz-estetikako tratamenduei dagokienez, IMQ-ko Hortz Kliniketan, hainbat eskaintzen dira, esaterako «hortzak zuritzetik hasita, soluzio aurreratuenera –hala nola konpositezko edo zeramikazko karillak eta koroak».

Odontologia kontserbatzailearen helburua da hortzak ahalik eta egoera onenean iraunaraztea, «beti nerbioari ahal den gutxien eraginda. Behar-beharrezkoa denean bakarrik esku hartzen da endodontzia batekin, eta kendu egiten da mina eta infekzio posibleak kentzeko». Bestetik, aho-kirurgia aho-barrunbean mantendu ezin diren hortzak ateratzeaz arduratzen da.

Horielakoetan, bi aukera daude: pazienteari egokitutako protesiak, «ken daitezkeen protesiak, egitura metalikoarekin eta hori gabe, kakoekin eta kakorik gabe; hortz gaineko protesi finkoak (zubiak), besteak beste» edo inplanteak,«titaniozko finkagailuak, azaleran berariazko tratamendua dutenak, hezurrean txertatu ondoren sustrai artifizial gisa jokatzen dutenak. Ondoren, horien gainean soluzio protesikorik egokiena jartzen da».

Hortzak elkarren kontra marruskatzeko ohitura kontrolgabea (hotz-karraska) konpontzeko, hainbat teknika erabiltzen dira, esaterako ferulak jartzen zaizkio pazienteari «denboraldi jakin batzuetan eraman ditzan».

Azkenik,IMQ-ko Hortz Kliniketan sedazio kontzientea ere erabiltzen da, «pazientearen beldur edo antsietate sentsazioa txikiagotzeko, tratamendua modu lasaian eta nor bere kordean jaso dezan. Oso segurua da, eta beti jartzen da mediku anestesiologo baten kontrolpean».

Nazioarteko Hortz Federazioak martxoaren 20a aukeratu zuen Aho Osasunaren Mundu Eguna izateko, beste arrazoi batzuen artean, adinekoek guztira 20 hortz natural izan behar dituztelako bizitzaren amaieran, osasuntsutzat jotzeko, eta umeek, 20 esneko hortz eduki behar dituztelako.