Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Igurcok tratu txarrak prebenitu eta horiei ekiteko protokoloa aplikatuko du taldeko egoitza eta eguneko zentro guztietan

13.06.2024

IMQ Igurcok tratu txarrak prebenitu eta horiei ekiteko protokoloa aplikatuko du taldeko egoitza eta eguneko zentro guztietan
  • Tratu txar fisikoak, ekonomikoak edo oinarrizko premiak ez betetzearen ondorio izan daitezkeen egoerak detektatzeko eta beharrezkoak diren esku-hartzeak ezartzeko.

  • Euskadiko 7.500 adineko inguru izan litezke tratu txarren biktima.

  • Emaitza larria edo oso larria bada, Fiskaltzari eta Foru Aldundietako ikuskaritza-zerbitzuei jakinarazi beharko zaie, eta lesio-adierazpenak egin beharko dira eta, hala balegokio, kautela-administratzaile bat eskatu.

Adineko Pazienteei Arreta emateko IMQ Igurco Orueren bederatzigarren Sinposioan jakitera eman zenez, 2011n, Eusko Jaurlaritzaren azterlan batetik ondorioztatu zen adinekoen % 0,9 ingururengan tratu txarren susmoa aurkitu zela, eta ehuneko hori % 1,5era igo zela azterlanaren elkarrizketatzaileek hautemandakoaren arabera. Hots, Euskadiko 7.500 adineko inguru izan litezke tratu txarren biktima gaur egun. Aurten ere, ekainaren 15ean (Nazio Batuen Erakundeak jarri zuen egun hori), Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarrez Kontzientziatzeko Munduko Egunak egoera horretan jarri du arreta.

Gizartearen arazo horri erreparatuta, IMQ Igurcok badu tratu txarrak prebenitu eta detektatzeko Protokoko bat zentro guztietan, egoitzetan eta eguneko zentroetan ere. IMQ Igurcoko Asistentzia-zuzendari Naiara Fernández sendagileak adierazi duenez, protokolo horren helburua da «tratu txar fisiko, ekonomiko edo arretarik ezaren ondoriozko balizko egoerak detektatzea, eta gure egoitzetako edo eguneko zentroetako zerbitzuen erabiltzaileentzako beharrezko esku-hartzeak ezartzea».

Lan-prozedura hori Euskadiko talde soziosanitario horren Asistentzia Prozesuaren barruan dago, bai zentroetan sartzeko fasean, bai banakako zainketen planean eta ondorengo jarraipenean.

«Zentrora sartzerakoan baloratzeko unean edo zentroko egonaldian, gizarte-langileak erabakitzen du erabiltzailea tratu txarrik jasaten ari den ala ez. Horielakoetan, galde-sorta bat betetzen da eta, arrisku-faktore bi edo gehiago aurkitzen badira, Gizarte Lan Sailak diziplina anitzeko taldearekin koordinatuko ditu egin beharreko esku-hartzeak, erabiltzailearekin adostuta. Halaber, dagokion oinarrizko gizarte-zerbitzuari ere jakinaraziko zaio, hala badagokio, erabiltzailearen baimena erantsita», azaldu du Naiara Fernández doktoreak.

Aurrekoaz gain, tratu txarren zantzurik antzemanez gero, adinekoari bigarren galde-sorta bat aurkeztuko zaio, tratu txar fisiko eta ekonomikoren adierazlerik dagoen detektatzeko.

Tresna horrek adierazleen larritasuna baloratzen laguntzen du, eta emaitzaren arabera esku hartzen, hots, arriskurik ez dagoen, arrisku larria dagoen, oso larria dagoen, eta berehala esku hartu behar den.

Arriskua larria bada, balorazio geriatriko osoa egingo da eta esku-hartze soziosanitarioko plan bat abiaraziko. Esku hartzeko plan horren jarraipena egoeren araberakoa izango da, kasuaren ezaugarriak eta larritasuna kontuan hartuta eta, beti, diziplina anitzeko taldearekin eta dagokien erakundeekin koordinatuta. Era berean, loturiko arrisku-maila aldi-aldian baloratuko da, prozeduraren jarraitutasuna zehazteko.

Bestetik, bigarren galde-sortaren emaitza arrisku oso larriko egoera edo berehala esku hartzeko beharra bada, «Fiskaltzari jakinaraziko zaio kasua, eta erabiltzailearen egoerari buruzko txosten bat, lesio-adierazpen bat (lesiorik balego) eta kautela-administratzaile bat eskatzeko agiria (tratu txarrak ekonomikoak badira) erantsiko dira. Azken egoera horretan, gainera, dagokion Foru Aldundiko Ikuskaritza Zerbitzuari jakinaraziko zaio  kasua», azaldu du Naiara Fernández sendagileak.

IMQ Igurcoko Asistentzia-zuzendariak hau gogorarazi du 65 urtetik gorakoei tratu txarrak ematen zaizkiela detektatzen bada: «arreta berezia jarri beharko zaie mendekotasuna duten, komunikatzeko arazoak dituzten edo gizarte-baliabideak eskuratzeko zailtasunak dituzten adinekoei».

Arrisku-faktorerik detektatzen ez denean eta erabiltzailearen segurtasuna eta ongizatea bermatuta daudenean, protokoloa amaitutzat joko da.