Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Igurcok bizitza amaierako zainketa zerbitzua abiarazi du bere egoitza soziosanitarioetan

26.11.2019

IMQ Igurcok bizitza amaierako zainketa zerbitzua abiarazi du bere egoitza soziosanitarioetan

IMQ Igurco zerbitzu soziosanitarioen euskal taldeak ezagutarazi berri du bizitza amaierako zainketa-zerbitzu berria abiarazi duela. Zerbitzu horren bidez, adinekoei arreta osoa emateko asistentzia-eskaintza gehitzen du, Bizkaiko bi egoitza soziosanitarioetan, Unben eta Oruen, alegia. Bizkaiko adinekoen egoitzen sektorean bizitzaren amaierako zainketetan espezializatuta dagoen lehen unitatea da.

IMQ Igurcoko Asistentzia zuzendari mediko Iñaki Artaza sendagileak nabarmendu duenez, “zerbitzu horren bitartez, zainketa aktiboa eta orokorra ematen zaie adineko pazienteei eta horien familei, jakintza-alor anitzeko eta Geriatrian espezilizatutako profesional batzuen eskutik, gaixotasun aurreratua, aurrerakorra edo sendaezina badute, berariazko tratamenduari arrazoizko erantzuna ematea ezinezkoa bada eta hur-hurreko epe batean amaiera hilgarria espero bada”. Hots, gaixotasunak aurrera doanaren ebidentzia objektiboa badago, prozesua lehengoratzeko arrazoizko aukerarik ez badago eta pertsona bizitzaren amaieran badago.

Artaza doktorearen hitzetan, “bizitzaren azken zatian dauden paziente adinekoei eta horien familiei arreta osoa ematea da helburua, horien erosotasuna eta bizi-kalitatea ahalik eta gehien hobetzeko”.

Zerbitzuaren bereizgarriak

IMQ Igurcoren bizitza amaierako zainketa-zerbitzu berriak hainbat bereizgarri dauzka, ohiko zainketa aringarrien unitate batekin alderatzen badugu. Geriatriako espezialistak azaldu duen moduan, “lehenik, IMQ Igurcokook gure egoitza soziosanitarioetan eskaintzen dugun zerbitzuaren jasotzaileak gaixotasun sendaezina duten pazienteak dira, bizitza amaieran daudenak, konplexutasun txiki edo ertaina dutenak, baldin eta familaren egoerak etxean zaintzea eragozten badu”.

Zerbitzu hori badago eskuragarri IMQ Igurcoko bi zentro soziosanitarioetan, hain zuzen, IMQ Igurco Unbekoan (Erandio) eta IMQ Igurco Oruekoan (Zornotza), dagozkien unitate espezializatuetan.

Halaber, zerbitzu berriak badu beste bereizgarri bat, hots, “zentro soziosanitario batean dago kokatuta, ez ospitale batean, baina erosotasun- eta intimitate-berme beharrezkoak ditu eta adinkoarekin familia etengabe egon dadila errazten du”. Horiek horrela, merezi du gogoraraztea bi egoitzetan Geriatriako sendagile espezialista bat eta 24 orduko erizaintza-zerbitzua badaudela, aldi oro osasun-estaldura bermatzearren.

Bi zentroetan lau gela daude horretarako, bikain hornituta: laguntzadun dutxa eta bainua, gela barruan; laguntzailearentzako ohea; oxigenoa, eta egongela, paziente eta senideentzat.

Artaza doktoreak gogorarazten du zerbitzu horietako pazienteen batez besteko egonaldia 18 edo 20 egunetik gorakoa ohi dela.

Zerbitzua nola dabilen

Paziente batek bizitza amaierako zainketa-zerbitzuan sartzen denean, “jakintza-alorreko balorazio osoa egiten zaio, bere familiaren egoera eta baldintzak aztertzen dira; pazientearen nahien arabera eta senideen lehentasunak kontuan hartuta, esku hartzeko plan taxutzen da, helburu argiekin eta pronostiko batekin”.

Pazientea zerbitzuan badagonean, bere bilakaeraren jarraipena egiten da egunez egun, besteak beste, alderdi hauek kontuan harturik: “protokoloak eta sintomak (mina, arnasestua, eztula, disfagia, goragalea, okadak, idorreria…) kontrolatzeko prozedurak aplikatzen dira, zainketa bereziak ematen zaizkio (aho- eta larruazal-zainketak, nutrizioa, hidratazioa eta bestelakoak), laguntza psikologikoa eta emozionala ematen zaio, baita espiritula edo erlijiosoa ere, adinekoaren lehentasunen arabera”.

Horretarako, IMQ Igurcok jakintza-alor anitzeko taldea du, sendagile edo mediku geriatra batek zuzentzen duena eta erintzaintza, psikologia, fisioterapia eta gizarte-laneko profesionalek, erizaintzako laguntzaileek eta animazio soziokulturaleko profesionalek osatzen dutena.

Prestakuntza-lankidetza UPV/EHUrekin

IMQ Igurcoko bi egoitza soziosanitarioek (Unbe eta Orue) Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) “Arreta Integrala Zainketa Aringarrietan” Unibertsitate Berezko Masterraren praktika-zentro moduan parte hartzen dute, duela urte batzuez geroztik.