Iradokizunak
14.10.2020
Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioko (FVEM) presidentea Tamara Yagüek eta IMQ-ko zuzendari nagusi Javier Aguirregabiriak sinatu dute bi erakundeek 2015. urteaz geroztik duten lankidetza-hitzarmen berria.
Hitzarmen horren xedea da Bizkaiko metalgintzako enpresen artean osasun-aseguramendua sustatzea, enpresei nahiz langileei dakarzkien abantaila ugariengatik, oro har, eta are gehiago pandemia-garai hauetan.
Enpresei dagokinez, egiaztatuta dago aseguru medikoek lan-absentismoa murriztea eta lan-ingurune osasungarriagoa bultzatzen dutela; horrek produktibitatea handitzea eragiten duela, eta, hortaz, langile motibatuagoak eta leialagoak lortzen direla, enplegua gutxiago txandakatzen dela eta talentua eskuratzerakoan entzutea nabarmen areagotzen dela.
Hainbat azterlanen arabera, aseguru medikoa da konpainiek eskaintzen dizkieten guztien artean langileek gehien baloratzen duten gizarte-onura, eta enpresaren bidez osasun-asegurua dutenen % 70en iritziz galera handia izango litzateke hori galtzea lanez aldatuz gero.
Osasun-aseguruari eta, bereziki, IMQrenari dagokionez, alderdi hauek baloratzen dira batez ere: medikuen (familiakoak nahiz espezialitatekoak) eta zentro eta klinika propioen multzo zabalenaren artean askatasunez aukeratzea, itxaronaldirik gabeko arreta, pertsonalizatua eta kontsulta-ordutegi zabalekoa, abangoardiako teknologiadun asistentzia-kalitatea eta aseguruan senideak ere prezio onean sartzeko aukera.
Osasun-zerbitzu digitalak izateko aukera ere balio bereizgarri garrantzitsua da gaur egun, erabiltzaileari esperientzia hobea eta arreta hurbilagoa, arinagoa eta pertsonalizatuagoa ematen baitiote. Izan ere, IMQ-k, esparru horretako hainbat ekimenen alde egiten du, hala nola, bideo-kontsultaren, online hitzordu medikoaren, osasun-kanalen edo historia klinikoa, online mediku aholkulari bat eta eHealth zerbitzua barne hartzen dituen app baten alde, besteak beste, egungo garaiotan hain beharrezkoak diren beste funtzionalitate batzuen artean.
FVEMrekin sinatutako hitzarmen horren arabera, IMQ-k kolektibo horretako enpresen eskura jarriko ditu osasun-asistentziako eta ospitaleratze-aseguruak ez ezik, istripu- eta hileta-aseguruak ere, eta, horrela, sektoreko 900 enpresa elkartu inguruk, oso baldintza onetan, beren 35.000 langile eta horien senideentzat Euskadiko osasun-aseguru liderra kontratatzeko aukera dute.
Bereziki enpresa txiki eta ertainak hartzaile dituen polizak harpidetzeko aukera eskaintzen die IMQ-k, esaterako, “IMQ Azul” edo “IMQ Oro” izenekoak, osasun-estaldura osoa ematen dutenak lehen mailako medikuntzan, larrialdietan eta anbulantzia-zerbitzuetan, espezialitate mediko-kirurgiko guztietan, proba diagnostiko eta tratamenduetan, baita goi-kirurgia espezializatuan, haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintzan, ospitaleratzeetan eta psikoterapian ere, besteak beste, eta modalitatearen arabera.
Edozein eskakizunetara egokitzeko, IMQ-k konponbide moldagarriak eskaintzen ditu enpresentzako aseguruetan, hala nola, konpainia bakoitzera egokitutako aukera ugari dituzten kolektibo handientzako aseguruetatik hasita, bereziki enpresa txikientzat pentsatutako beste batzuetara.
Hitzarmen horri esker, hala eskatzen duten FVEMko enpresek itxaronaldirik gabe baliatu ahal izango dute zerbitzu-multzo hori, ordutegi zabalekin eta Euskadiko osasun-talde ugariaren eta Estatuko eta nazioarteko zentro ospetsuenen artean askatasunez aukeratzeko aukerarekin, eta, era berean, enpresen eskura jarriko ditu Euskadiko klinika pribatu nagusiak eta zentro propioen sarerik handiena.
Gaur egun, IMQ-k 1.000tik gora enpresen eta 380.000 aseguradun baino gehiagoren konfiantza du.
IMQ y FVEM suscriben un nuevo convenio de colaboración para potenciar el aseguramiento sanitario entre las empresas del metal vizcaíno
FVEM firma un acuerdo de colaboración con IMQ para que las empresas asociadas se beneficien de condiciones exclusivas en su seguro médico