Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k beste urrats bat eman du digitalizazioan welcome pack-aren eskutik

04.12.2020

IMQ-k beste urrats bat eman du digitalizazioan welcome pack-aren eskutik

 

IMQ-k aurrerapausoa eman du bere ekosistema teknologikoa garatzen, welcome pack digital-a martxan jarri baitu. Azaroaren erdialdetik, bezeroen esperientzia hobetu eta aseguruaren kontratazioaren gaineko agiriak eta hura erabiltzeko elementu beharrezkoak eskuratzeko berehalakotasun eta bizkortasunaren gaineko igurikimenak betetzeko, funtzionaltasun hori ematen du IMQ-k, bezeroek orain arte postaz jaso duten paperezko welcome pack-a ordeztearren. Proiektua, osasun- eta hortz-asistentziako kontratazio berrietarako abian jarriko dena, datozen hilabeteotan pixkanaka jarriko da gainerako produktuen eskura.

Welcome pack digital-ari esker, IMQren bezero berriek polizaren gaineko informazio nabarmen guztia modu digitalean izango dute eskura, eta hura (baldintzak, medikuak, ziurtagiriak) etengabe eguneratuta egongo da, poliza saldu eta grabatu ostean, konpainiarekin harremanetan jartzen denetik, esperientzia ahalik eta arinen eta gogobetegarrien izan dadin.

Era berean, jasandako administrazio-karga murriztea ekarriko du proiektuak, eta konpainia ingurumen-arloan egiten ari den erantzukizun sozial korporatiboko ahaleginetan lagunduko du, haren bidez, paperaren eta plastikoen erabilera nabarmen murriztuko baita.

Welcome pack estreinatu berria posta elektronikoaz baliatzen da aseguru-hartzaileari polizaren (osasun-poliza edo hotz-poliza) gaineko argibideak jakinarazteko, hala nola, abantailez gozatzen hasteko efektu-data eta txartelaren zenbakia. Ondoren, posta elektroniko bidez, kontratuaren agiriak era digitalean sinatzeko aukera ere ematen da.

Modu gehigarrian, osasun-asistentziako kontratuetan SMS bidez bi abisu ematen dira: lehenengoaren bidez, agiriak posta elektronikoz bidali zaizkiola ezagurazten zaio aseguru-hartzaileari eta bigarrenaren bitartez, kontratuaren sinadura digitalaren ostean, bere txartelaren zenbakiak.

Halaber, osasun- eta hortz-asistentziarako, IMQren welcome pack-a hileta-aseguruentzat eta konpainiaren gainerako aseguru osagarrientzat ere egongo da eskuragarri laster. IMQren bidaia- eta eski-aseguruek badute jada berariazko helbide elektronikoa kontratuaren sinadura digitala egiteko.

IMQren app-a

Bestetik, IMQren asegurudunak txartela fisikoak, gutun formatu berridunak, ere jasotzen ari dira, eta gutuneko QR kodea eskaneatzen konpainiaren app-a deskarga daiteke.

IMQren app-a (Google Play, App Store) da, izan ere, aukera onena da asegurudunek edozein gailutatik eskura izan ditzaten euskal aseguratzaile honek azken urteotan ezarri dituen osasun-zerbitzu digital guztiak; zerbitzuak eta funtzionalitateak, hala nola historia kliniko digitala mugikortasunean, aholkulari mediko pertsonala eta txat medikoa eskuratzea, bideokontsulta, izapideen eta baimenen kudeaketa, kudeatzaile pertsonala, online hitzordua, botiken gaineko alertak... Horrek joan-etorriak saihesten ditu eta erosotasuna eta berehalakotasuna ematen. Hori guztia, datuen konfidentzialtasuna bermatzen duen sistema eraginkor baten babespean.