Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Homenaje en la residencia Bilbozar a la bilbaína Pilar González por su 105 cumpleaños

19.01.2018

 Homenaje en la residencia Bilbozar a la bilbaína Pilar González por su 105 cumpleaños

Gaur goizean, Pilar González bilbotarrak, 1913ko urtarrilaren 20an jaio zenak eta Igurco Bilbozar egoitza soziosanitarioan –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaidea eta IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios erakundeak kudeatzen duena–  bizi denak, Bizkaiko sektore soziosanitarioko hainbat agintariren bisita jaso du, ehun eta bosgarren urtebetetzea dela eta. Omenaldi horretan, Pilar Gonzálezen senide batzuk izan dira, hala nola, Begoña eta Beatriz alabak, Jon eta Raquel ilobak eta Udalatx eta Nahia birbiloba.

Igurco Bilbozar egoitzako arduradun eta Igurco Centros Gerontológicos zentroetako zuzendari María José Arenazak eta IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios erakundeko Eragiketa zuzendari Iñaki Isasik egin diete harrera agintariei eta Pilar Gonzálezen senideei.

Bisitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiako Icíar Echevarríak opari bat eman zion Pilar Gonzálezi, hain zuzen,  Jesús Lizaso euskal artistaren ‘Raíces de la sabiduría’  litografia. 105 urteko muga gainditu duten bilbotar gutxienetako bat da Pilar González.

Igurco Bilbozar egoitzako arduradun eta Igurco Centros Gerontológicos zentroetako zuzendari María José Arenazak adierazi duenez, “Egoitza zabaldu zenetik dago gurekin Pilar González, hain zuzen ere, 2011ko martxoaren bukaeraz geroztik. Zazpi urteotan, hura zaintzeaz arduratu diren profesionalek egoera fisiko eta kognitiboaren bilakaerara moldatu dituzte zainketak eta gizarte- nahiz osasun-arretak. 2013an ehun urte eta orain 105 urte bete dituela ikusteak, ikaragarri pozten gaitu”.

Pilar Gonzálezek Bilboko Trauko auzoan eman du bizitzaren zatirik handiena. Oso ezaguna da, eskuzabala eta bihotz-zabala delako. Izan ere, auzoko asko egoitzara etortzen dira Pilar bisitatzera.

Bere bizitzaldi luzean zehar, hamaika seme-alaba erditu ditu Pilarrek, baina bostek bakarrik bizirik iraun zuten. Gaur egun, lau daude bizirik, eta horien ama eta etxekoandre ari izan zen buru-belarri. Familiak hazten jarraitu du eta hamar iloba eta bederatzi birbiloba dauzka.

Pilarren bizitasuna probatu egin zen 78 urte inguru zituela, auto-istripu larri batetik bizirik atera zenean. Ondoren, 20 urte gehiago bizi izan zen beregain, osasun eta indar handia erakutsiz.

Pilar Gonzálezi egindako bisita giro adeitsu eta atseginean gertatu zen; izan ere, senideak eta Pilar erakundeetako ordezkariekin eta Igurco Bilbozar egoitzako kudeatzaileekin goxo-goxo mintzatu ziren.