Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak eta IMQ-k lankidetza hitzarmena berritu dute

02.05.2023

Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak eta IMQ-k lankidetza hitzarmena berritu dute

Gipuzkoako Aseguru Artekarien Elkargoak eta IMQ-k lankidetza-akordioa berritu dute oraintsu, eta hori sinatzeko ekitaldian hauek izan dira, ordezkari gisa: Elkargoko presidente Xabier Saizar eta IMQ-ko Negozio Garapen eta Salmenta Kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larrea, IMQ-ko Artekaritza Kanaleko arduradun Natalia Pomborekin eta Gipuzkoako Artekaritzako exekutibo komertzial Kalima San Románekin batera.

Elkargoaren egoitzan sinatu den hitzarmen horren bitartez, Gipuzkoako artekariengandik hurbilago egongo da IMQ, bere eskaintza eta zerbitzuak eta bi erakundeen arteko lankidetza-ekimenak Elkargoaren webgunean ezagutarazteko aukera izango duelako. IMQ Euskadiko aseguru-konpainia nagusia denez, eskaintza bereizgarria du; izan ere, 385.000tik gora bezero partikularrei eta milatik gora enpresei ematen die estaldura. Halaber, Elkargoak bere instalazioak ere jarriko ditu IMQren eskura, hitzarmen horren esparruarekin zerikusia duten prestakuntza-hitzaldiak antolatzeko.