Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Euskal Herritarren % 23k aseguru pribatu batekin osatzen du osasunaren zainketa

05.04.2023

Euskal Herritarren % 23k aseguru pribatu batekin osatzen du osasunaren zainketa

Apirilaren 7a, Osasunaren Munduko Eguna: ‘Osasuna guztiontzat’.

Pandemiak lehentasun berria eman die osasunarekin lotuta duen orori eta, pazienteei arretarik onena emateko, hornidura publiko eta pribatuko sistemen baliabideak elkarren osagarri dituen osasun-sistema egokitua, sendoa eta elkarlanekoa izateko beharrari.

Osasunaren Mundu Erakundearen ekimenez herritarrak osasun fisiko eta mental ona izatearen garrantziaz jabearazteko urtero gogora ekartzen den Osasunaren Munduko Eguna iristear dagoela, azpimarratu beharra dago osasun-sistema orokorrean osasun pribatuak duen zeregina, batez ere, pandemiaren ondoren. Osasun pribatuak gero eta zeregin garrantzitsuagoa du sistema publikoaren nahitaezko osagarri gisa, osasun-sistema orokorraren irisgarritasuna, kalitatea, garapen teknologikoa eta jasangarritasuna hobetzen laguntzen baitu.

Izan ere, Euskadiko gero eta herritar gehiagok egiten dute aseguramendu mediko pribatuaren alde. 2001ean, Eustaten datuen arabera, biztanleen % 14,17k zuen aseguru pribatua, eta 2021ean, ehunekoa bederatzi puntu handiagoa zen, hots, % 23,03; harrezkeroztik, ehunekoa handituz joan da, besteak beste, abantaila gehigarriak, gero eta preziatuagoak, dakartzala uste izanagatik, hala nola kontsultak, proba diagnostikoak, tratamenduak eta ospitaleratzea arinago eskuratzeko aukera. Espainian 12 milioi pertsonek dute osasun pribatua, eta Euskadin, 504.762.

Lurralde  historikoez ari bagara, osasun-aseguru pribatua izatea ohikoen da Bizkaian (% 30,4k dute aseguru pribatua), ondoren, Araban (% 17,9) eta Gipuzkoan (% 13,6). Adin-tarteaz ari bagara, 45 eta 64  urte arteko biztanleek dute aseguru pribatu gehien, 168.829 personak, eta, horien atzetik, 24 eta 44 urte artekoek, hots,139.308 pertsonak.

Sektorea etengabe hazten doa azken hamarkadan, eta azken urteotan joera hori azkartu egin da COVID-19aren eraginez. 2015. urteaz geroztik, Euskadin osasun-aseguru pribatuen kontratazioa bi urteko % 4,7 eta % 6,9 arteko erritmoan hazi da. 2016tik 2021era bitartean, prima-kopurua % 2,5 hazi zen, eta 2019tik 2021era bitartean, % 6,5, eta joera gorazkoa da, biztanleriaren zahartzeagatik eta herritarrek berehalakotasuna eta zainetak gero eta gehiago eskatzen dituztelako.

IMQ, liderra Euskadin

Euskal herritarren lehentasunei dagokienez, gehienek Euskadiko konpainia lider eta Estatuko seigarrena den IMQren esku uzten dute aseguru pribatua; izan ere, konpainiak 385.000tik gora pertsonari eta milatik gora enpresari ematen die osasun-estaldura gaur egun. Hori guztia, Euskadiko mediku-talderik ugarienean eta klinika eta zentro propioen sarerik handienean aukeratzeko askatasunaz gainera.

IMQ-k 2022an asistentzia-jarduera gehitu zuen zentro polikontsultorioetan, hortz-kliniketan, errehabilitazio-zentroetan, klinika podologikoetan, kirol-medikuntzako unitateetan, osasun mentaleko zentroetan eta larrialdietan. Esaterako, iaz, arreta anbulatorioetan eta ospitale-larrialdietan arreta hau eman zen: 122.456 larrialdiko arreta, 13.447 ospitaleratu, 44.811 ospitale-egonaldi, 15.453 ebakuntza, 249.165 kontsulta zentro polikontsultorioko espezialistekin, 153.679 kontsulta hortz-kliniketan eta 17.669, errehabilitazio-zentroetan. Gainera, psikiatriako eta psikologiako, kirol-medikuntzako eta podologiako beste zentro espezializatu batzuek egindako beste kontsulta asko ere.

IMQ-k, aldi berean, apustu irmoa du, aspalditik, lehen mailako arretaren alde, arreta hori baita bere asistentzia-ereduaren bereizgarria, beste osasun-aseguru pribatu batzuenaren aldean. Gainera, zentro soziosanitarioak, zerbitzu klinikoak eta laneko arriskuen prebentziokoak ditu, eta horietan ere liderra da.

Oro har, IMQ-k euskal osasun-sistema publikoari eusten laguntzen du; taldeak eman ohi duen asistentziari esker, sistema publikoak urtean 250tik gora milioi euro aurrezten baititu.

Osasunaren Munduko Egunaren esparruan, aurten ‘Osasuna guztiontzat’ lelopean, IMQ-k, IDIS Fundazioaren kide gisa, erakunde horrek osasun-hornidurako eta -aseguramenduko sistema publiko eta pribatuen artean beharrezkoa den lankidetzara behin eta berriz egindako deiaren berri eman nahi izan du, eskura dauden osasun-baliabideei probetxu efizientea eta eraginkorra ateratzeko, asistentzia –kontsultak, baheketak, proba diagnostikoak, ebakuntza kirurgikoak…– eskuratzea hobetzeko eta osasun-sistemaren presio asistentziala arintzeko.

Espainiako osasun-gastu orokorra barne-produktu gordinaren % 9 baino handiagoa da gaur egun, eta gastu pribatua guztizkoaren % 29,4 baino gehiago da, hain zuzen, 33.398 milioi euro (barne-produktu gordinaren % 2,7), eta hori zentro pribatuetako osasun-arretara (itunak, emakidak eta mutualismoa) bideratutako osasun-gastu publikoaren % 0,66 gehituta, barne-produktu gordinaren % 3,36 da. Espainian, osasun-aseguruen kontratazioa % 30 igo da azken hamar urteotan; 2022an % 7 hazi da aurreko urtearen aldean, eta lehen aldiz 10.000 milioi eurotik gora egin du (10.543).

Espainiako osasun pribatuak osasun-sistema nazionalari 1.597 euroraino aurrezten dio paziente bakoitzeko. 432 ospitale (guztien % 56) eta 49.861 ohe (guztien % 31) dauzka.