Iradokizunak
24.05.2023
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Igualatorio Médico Quirúrgicok (IMQ) Larrialdietako Medikuntzako ikastaro bat abiarazi dute oraintsu. Euskal Herrian martxan jarri den lehena da, martxoan Osasun Ministerioak lanbide horrek biziki eskatu ohi duen espezialietate mediko hori sortzea erabaki zuenetik. Maiatzaren 27an Larrialdietako Medikuntzaren Munduko Eguna ospatu eta egun batzuk lehenago abiarazi da ekimena.
Ikastaro horrek graduondoko titulazio bat emango du EHUren eskutik, eta IMQ-k osorik babesten du, IMQ-ko Kliniken Larrialdietako buru den Fidel Fuentesek azaldu duen bezala: “prestakuntza teorikoa eta praktikoa eskaintzen die Medikuntzako Larrialdietako jardunean interesa duten Medikuntzan graduatutako profesionalei”.
Ikastaroak, hasiera batean 12 ikasle dituenak, ECTS (Kredituak Transferitzeko eta Metatzeko Europako Sistema) 17 kreditu ematen ditu; hots, 170 ordu presentzial; horietatik 70 eskola teorikoei dagozkie, eta gainerako 100 orduak, praktika klinikoei, eta horietan simulazioko tresnak ere erabiliko dira. Prestakuntza bai UPV/EHUn bai IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Larrialdietako zerbitzuetan emango da.
Ikastaroa amaitu ostean, proba bat egin ondoren, klinikaren Larrialdietako Zerbitzuan edo IMQren zentro polikontsultorioetako etengabeko arretako zerbitzuetan jardun profesionalerako kontratuak lortzeko aukera izango dute ikasleek.
Fidel Fuentes doktoreak azpimarratu duenez, «prestakuntza praktikoan IMQ-ko larrialdietako medikuek nahiz gure erakundeko beste zerbitzu batzuetako profesionalek parte hartuko dugu, hala nola Kardiologia, Traumatologia, Urologia edo Kirurgiako zerbitzukoek, besteak beste, protokoloak eguneratzeari arreta jarrita».
Ikastaroa UPV/EHUk eta IMQ-k aurkeztu dute IMQ Zorrotzaurre Klinikako entzunaretoan. Halaber, Kirurgiari, Otorrinolaringologiari, Elektrokardiografiari, Erradiologiari eta Mediku eta Pazientearen arteko Komunikazioari buruzko mintegiak egingo dira ikastaroan zehar, UPV/EHUren Leioako (Bizkaia) Campuseko Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatean.
Ikasleek hainbat gaitasun eskuratuko dituzte, hala nola «larrialdietako pazienteei osasun-laguntza espezifikoa ematea eta larrialdietako zerbitzuetan erabilgarri dauden baliabideak erabiltzea, baita larrialdietako arretan gainerako ospitale-zerbitzuekin lankidetzan aritzeko berezitasunak ere. Era berean, hauei buruzko ezagutzak berenganatuko dituzte: pazienteak ospitaleratzeko erabakiari buruzkoak, haien egoera klinikoak hala gomendatzen duenean, zentro bakoitzean ezarritako prozeduraren arabera; pazienteari alta emateko prozedurari buruzkoak, artatu ondoren eta dagokion txosten klinikoaren arabera; pazienteari edota, hala badagokio, horren senideei prozesu klinikoaren, miaketa osagarrien, tratamenduaren eta aurreikusitako jardueren berri emateko moduari buruzkoak; eta pazienteak lekualdatzea baldintza egokietan erabakitzeko eta antolatzeko moduari buruzkoak», zerrendatu ditu IMQ Kliniketako Larrialdietako buruak.
2022an, IMQn larrialdietako 86.552 kasu artatu ziren. Larrialdietako zerbitzuak Joint Commission International-en ziurtagiri entzutetsu eta zorrotza lortu du, eta AENORek kalitatea eta pazientearen segurtasuna kudeatzeko sistema ziurtatu dio.
Halaber, IMQ Zorrotzaurre Klinikaren Larrialde orokorren unitateak, hainbatetan, "Best in class" sarien diploma jaso du, eta finalista izan da Estatuan pazientearen arretako larrialdietako zerbitzu gisa.
Gaur egun, IMQ Zorrotzaurre Klinika handitzeko asmo handiko prozesu batean murgilduta dago, 20 urteri begira, konpainiaren ospitale-egitura eta zerbitzuak sendotzeko asmoz. Proiektu horren arabera, halaber, Larrialdietako zerbitzuaren azpiegiturak handitu eta ahalmenak areagotuko dira, 18 box gehigarriko Behaketa unitatea berria izateko.
Profesionales de Medicina y Enfermería de IMQ se unen a la petición de una especialidad de Urgencias y Emergencias en todo el Estado
El servicio de Urgencias de la Clínica IMQ Zorrotzaurre finalista, por tercer año consecutivo, de los premios ‘Best in Class’
La experiencia en calidad y seguridad clínica de IMQ Zorrotzaurre referencia en el Congreso Nacional de SEMES