Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Euskadiko gizonak dira Estatuan gutxien erretzen dutenak, melillatarren atzetik

29.05.2023

Euskadiko gizonak dira Estatuan gutxien erretzen dutenak, melillatarren atzetik
  • % 28,8ko prebalentzia dute (melillatarrek, % 18,8), eta Espainiako gizonen tabako-kontsumoaren batez bestekoaren (% 37,8) oso azpitik daude. Hala ere, Euskadiko emakumeen tabako-kontsumoa (% 27,9) Espainiakoen batez bestekoaren oso antzekoa da (% 28,3).

  • Erretzeari uzteko Todacitan (zitisina) izeneko botikak finantzazio publikoa du otsailaz geroztik.

Espainiako alkoholari eta bestelako drogei buruzko 2022ko inkestaren (EDADES) datuen arabera, Euskadiko 15 eta 64 urte bitarteko biztanleen tabako-kontsumoaren batez besteko prebalentzia % 28,1ekoa da, eguneroko kontsumoari dagokionez, azken 30 egunetan; 2017an erregistratutako gehienekoa (% 34,3) baino txikiagoa da, baina 2013ko datuaren (% 28,0) oso antzekoa.

Generoaren araberako ezberdintasunei dagokienez, Euskadiko eguneroko tabako-prebalentzia, azken 30 egunetan, handiagoxeagoa da gizonen artean emakumeen artean baino: % 28,4, gizonenengan eta % 27,9, emakumeengan. Hortaz, «Euskadiko gizonak dira Estatuan tabako gutxien erretzen dutenak, melillatarren atzetik (% 18,8), eta Estatuko  batez bestekoaren (%37,8) oso azpitik daude. Hala eta guztiz ere, Euskadiko emakumeen kontsumoa (% 27,9) Espainiako batez bestekoaren (% 28,3) oso antzekoa da (% 28,3)», ohartarazi du Inmaculada Gorordo sendagileak, IMQ-ko pneumologoa eta Pneumologia eta Toraxeko Kirurgiako Espainiako Sozietateko (SEPAR) kide denak, maiatzaren 31 Tabakorik gabeko Munduko Eguna dela eta.

Zigarreta elektronikoei dagokienez, azterlan horretan agerian jarri da horien kontsumoaren joera gorakorra dela: 2015ean % 6,8 izatetik 2022an % 12,1 izatera igo da,  bizitzan zehar noizbait probatu duten pertsonen artean. Sexuari erreparatzen badiogu, argi dago prebalentzia handiagoa izan dela 2022an gizonen artean (% 13,6) emakumeen artean baino  (% 10).

Zigarreta elektronikoak erabiltzeko arrazoiez, ikerlanak nabarmendu du Espainian horrelako zigarretak kontsumitzen dituztenen erdiak inguruk tabako gutxiago kontsumitzeko egiten dutela, edo erretzeari uzteko ere. Eta joera hori handiagoa da pertsonaren adinak gora egin ahala.

Nikotina kontsumitzeko era guztiak dira arriskutsuak

«Bai zigarretak bai beroketa bidezko tabako-eratorriak, zigarreta elektronikoa, ur-pipa, biltzeko tabakoa eta zigarro puruak nikotina kontsumitzeko moduak dira, eta, hortaz, arriskutsuak osasunerako. Gogorarazi beharra dago biriketako minbizien % 90 tabakoa egunero kontsumitzeak eragiten duela, eta bronkitis kronikoa duten pertsonen % 95 erretzaileak direla. Halaber, erretzeko azturak odol-hodiei eregiten die eta miokardio-infartua eta beste zirkulazio-gaixotasun batzuk izateko aukera bikoizten du», azpimarratu du IMQ-ko pneumologoak, eta erantsi du tabakoari uztea beti dela asmo ona.

Botika eraginkorra erretzeari uzten laguntzeko

Horren haritik, tabakoa erretzeari utzi nahi diotenek hori egiteko Todacitan (zitisina) izeneko botikaren finantzazio publikoa dute eskura otsailaren 1az geroztik. Sendagai horrek, Espanian duela urte bete baino gehiagoz geroztik merkaturatu denak, «erretzeari uzten eta hori egiteak eragiten duen antsietatea arintzen laguntzen du.Todacitan botikaren tratamenduaren helburua da erretzeko azturari betiko uztea. Hura erabiltzeari esker, nikotinarekiko mendekotasuna pixkanaka murrizten da, eta, hortaz, abstinentzia-sintomak arintzen dira», azaldu du Gorordo doktoreak.

Sendagileak xehatu duenez, «alde batetik, printzipio aktiboa nikotinaren organismoaren hartzaileetara batzen da organismoan, aktibatu egiten ditu, eta horrek dopamina (neurotransmisore bat, ‘plazerraren hormona’ bezala ere ezagutzen dena) askatzea eragiten du. Mekanismo horri esker, botikak nikotinaren abstinentzia-sintomak murrizten ditu erretzeari uzten zaionean. Eta, bestetik, antagonista bezala ere funtzionatzen duenez, hartzaile nikotinikoak blokeatzen dituelako, erretzen denean eta nikotina-dosi berria iristen denean, produktuak organismoaren hartzaileak blokeatu egin ditu eta, hortaz, ez da nikotina kontsumitzen denean gertatu ohi den sari-mekanismoa gertatzen».

Tabakoa utzi ondorengo onurak

Pneumologoak tabakoa erretzeko azturari uztearen ondoriozko hainbat onura zerrendatu ditu, osasunarekin eta bizi-kalitatearekin loturikoak guztiak. «Lehenik eta behin, biriketako minbizia edo beste  minbizi-mota batzuk izateko arriskua txikiagotzen da. Arnasketa eta organismoaren oxigenazioa hobetu egiten dira, eta, ondorioz, jarduera eta arikieta fisiko gehiago egin daiteke zailtasunik gabe. Zirkulazioan eragin positiboa du eta bihotzeko eta zirkulazioko gaixotasunak izateko arriskua gutxitzen du. Gainera, energia gehiago eta bizitasun handiagoa dakartza, beste abantaila askoren artean».

Erretzeari uztea, enpresetan ere

IMQ Prevención-ek jakin badaki langileen osasuna zaindu egin behar dela, eta, hortaz,  badu tabakoa taldean erretzeari uzteko programa bat, helburu hori lortzeko laguntza psikologikoa eta farmakologikoa eskuratu nahi dituena. Hala, programak  alderdi hauek barne hartzen ditu: azturaren azterketa funtzionala eta kinaden kontrola, autokontrol-tekniketan eta abstinentzia-sindromea saihesteko estrategietan entrenatzea, aurre-egite kognitibo-konduktuala lortzea (arrisku-egoerak identifikatzea eta aurre egiteko jokabideak planifikatzea) eta berriz ez erortzeko prebentzioa.