Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Euskadiko biztanleen % 5ek azazkal haragituak ditu

07.10.2024

Euskadiko biztanleen % 5ek azazkal haragituak ditu
  • Azazkal inkarnatuak kontsulta podologikoen % 15 dira. Edozein azazkaletan gerta badaiteke ere, ohikoagoa da oineko behatz lodiaren azazkalean.

  • Oinetako estuak erabiltzen badira, oinetan deformazioak badaude, azazkalak modu kaskarrean mozten badira, juanikoteak badaude edo hiperhidrosia (gehiegizko izerditzea) gertatzen bada, maizago agertuko da arazo hura.

Podologiaren Nazioarteko Eguna –urriaren 8a– dela eta, arlo mediko horretako espezialistek azazkal inkarnatuetan jarri dute arreta; izan ere, gaitz horrek biztanleen % 5ari eragiten dio, eta podologia kontsulten % 15 dira.

Azazkal inkarnatua, edo onikokriptosia, oineko azazkal baten ertzak larruazalean sartzen direnean gertatzen da, eta horrek mina, hantura eta gorritasuna eragiten ditu. Edozein azazkaletan gerta badaiteke ere, ohikoagoa da oineko behatz lodiaren azazkalean.

Horren haritik, Gabriel Aguirrezabalek, IMQ Doña Casilda Klinika Podologikoan IMQko podologo denak, hau adierazi du patologia horretaz: «prebalentzia  handia du 20 eta 30 urte arteko gizon gazteengan, eta hainbat arrisku-faktorerekin dago lotuta». Eta faktore hauek zerrendatu ditu: «oinetako estuak erabiltzea, oinen deformazioak edo azazkalak modu kaskarrean moztea». Halaber, «juanikoteek edo hiperhidrosiak» (gehiegizko izerditzea) eragin ditzakete.

Sintomak eta konplikazioak

Azazkal inkarnatuaren lehenengo sintoma mina da, eta horrekin batera gorritasuna eta hantura ere agertzen dira. Aguirrezabalek azaldu duen bezala, «mina areagotu egiten da jarduera fisikoak egiten edo oinetakoak jartzen direnean, eta horrek mugikortasuna mugatzen du eta pazientearen bizi-kalitateari eragiten dio». Kasu aurreratuenetan, azazkal inkarnatua infektatu daiteke, eta hori gertatzen bada, tratamendu medikoa behar izango da.

Ildo horretatik, espezialistek podologo batengana joatea gomendatzen dute lehenengo min- edo hantura-zantzuak agertzen direnean. IMQko profesionalak adierazi duenez, «podologoak ebaluatuko du oinaren eta azazkalen morfologia, eta azazkalak mozteko modu desegokiak zuzenduko ditu, hala balegokio, askotan, haiek baitira gaitzaren kausa nagusia».

Prebenitzeko gomendioak

Aguirrezabalek hainbat neurri adierazi ditu gaitza prebenitzeko, hala nola azazkalak era egokian moztea, hots, zuzen, ertzak biribildu gabe, gerta daitekeelako biribiltzen badira, larruazalean sartuko direla. Era berean, behatzak estutzen ez dituzten oinetakoak erabili behar direla azpimarratu du, baita gehiegizko izerditzea kontrolatzea ere, izerdi-aurkako hautsak eta kotoizko galtzerdiak erabiliz.

«Arreta berezia jarri behar zaie arrisku-taldeei, esaterako, paziente diabetikoei edo zirkulazio arazoak dituztenei, azazkal inkarnatu batek infekzio larriagoak eragin ditzakeelako kasu haietan», esan du IMQko podologoak, eta pertsona horiei gomendatzen die oina aldizka aztertzea.

Tratamendua

Tratamenduari dagokionez, Aguirrezabalek hau adierazi du: «podologo batek aztertu beharko du beti, eta ohiko gomendioak gomendatuko ditu, eta infekziorik badago, antibiotikoak ere». Patologia berriro gertatuko da prebentzio-neurri egokiak hartzen ez badira; hortaz, IMQ-ko espezialistak gogorarazi du zein garrantzitsua den oinak beti zaintzea, gaitza berriz gerta ez dadin.