Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

El Pilar Klinikak bere material guztia eman dio dohaintzan Gurutze Gorriari

18.02.2019

El Pilar Klinikak bere material guztia eman dio dohaintzan Gurutze Gorriari

Intxaurrondoko El Pilar klinikak, Grupo IMQren jabetzakoak, ateak itxi zituen 2014. urtearen amaieran. Azken ekintza bat egin nahi izan dio euskal gizarteari eta, horretarako, dohaintzan eman dio Gurutze Gorriari bertan zegoen material guztia.

1947an sortu zen klinika, eta, itxi ondoren, Gros auzoko IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoan jarraitu du jarduera egiten, Zurriola hondartzaren aurrean. Gaur egun erreferentziako zentro mediko-kirurgikoetako bat da Gipuzkoan.

Dohaintza

Grupo IMQk Gurutze Gorriari hainbat material eman dio dohaintzan, besteak beste: 4 posizioko 23 ohe artikulatu, 7 ohe-eskudel, 1 gurpil-aulki, 14 aulki, 4 bulegoko aulki, 4 aulkiko 5 bankada, 2 hozkailu baxu, hozkailu arrunt bat, kutxa-izozkailu bat, bi ataleko hozkailu industrial bat, hiru ateko hozkailu industrial bat, airea girotzeko 5 gailu, 4 bulego-mahai, 6 bulego-apal, bilera-mahai bat, tiradera-altzari bat, zorua garbitzeko makina bat, miaketak egiteko 12 ohatila, sendaketak egiteko 2 orga, armairu tiradedun bat, orga bat erretiluekin (35), bulegoko hainbat material eta birziklatzeko beste hainbat.        

Era guztietako materiala dagoenez, Gurutze Gorriaren arabera, “ohe artikulatuen eta gurpil-aulkien kasuan, ehun bat etxeetan erabili ahal izango dute premia biziko material hau ohean luzaroan egon behar duten pazienteentzat, bereziki, adineko pertsonak, baliabide urrikoak; zero kostuan utziko dira” adierazi du Gurutze Gorriko idazkari Alberto De Castrok.

Beste alde batetik, hozkailuak eta kamerak elikagaietarako eta abegi-zentroetan erabiliko dira. Eta gainerako guztia, (era guztietako bulego-materiala, garbitzeko produktuak, etab.) Gurutze Gorriaren instalazioak hobetzeko erabiliko da. 

IMQ Zurriola

IMQ Zurriola zentroak, Gros auzoan, Zurriola hondartzaren aurrean, 2012an ireki zituen ateak. Gaur egun erreferentziako zentro-kirurgikoetako bat da Gipuzkoan. Bertan 60 m2 baino gehiago dituzte arreta medikorik onena emateko 27 espezialitate mediko-kirurgikotan. 40 profesional mediko daude. Zentroko ekipamendua bereizgarria da merkatuan, eskaintza aparta delako eta kalitatea, erabatekoa. Besteak beste, honako hauek ditu: erresonantzia magnetiko irekia, ginekologiarako eta kardiologiarako takografoak, mamografia, erradiologia konbentzionala, ortopantomografia etab.