Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Egoitza zentroetako 150 adineko baino gehiagok ametsa gauzatuko dute San Mamesen

18.01.2018

Egoitza zentroetako 150 adineko baino gehiagok ametsa gauzatuko dute San Mamesen

 

2018ko urtarrilaren 16tik otsailaren 2ra bitartean, Bizkaiko egoitzetako eta eguneko zentroetako 150 adineko baino gehiagok San Mames estadioa eta Athletic Cluben museoa  bisitatuko dituzte, IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios-en XV. urteurrenaren ospakizunaren barruan. Erakunde horretako egoitzetako eta eguneko zentroetako erabiltzaile diren adinekoekin batera, ehun senide eta profesional soziosanitario inguru joango dira talde zuri-gorriaren instalazioak bisitatzera. Halaber, taldeko jokalari ospetsuek, hala nola, José Mari Argoitia aurrelari ohiak, anfitrioi gisa parte hartuko dute, San Mamesera ongi etorria egiten.

Bederatzi eguneko foru-zentroetakoak dira adinekoak: Bilbozar, San Adrian, Otxarkoaga eta Zorrozgoiti (Bilbo), Galdakao, Ugao-Miraballes, Ondarroa, Getxo eta Leioa. Baita egoitza hauetakoak ere: Unbe (Erandio), Orue (Zornotza), José María Azkuna (Zornotza), Zorrozgoiti (Bilbo) eta Bilbozar (Bilbo).

Bisitaldiak urtarrilaren 16an (Bilbozar), 17an (San Adrián), 18an (Galdakao eta Ugao-Miraballes), 23an (Getxo, Ondarroa eta Orue), 25ean (Otxarkoaga), 26an (José María Azkuna) eta 30ean (Leioa) izango dira, baita otsailaren 1ean (Unbe) eta 2an (Zorrozgoiti) ere, goizeko eta arratsaldeko txandatan.

Igurco-ko arduradunek, Igurco-ko zuzendari-kudeatzaile Santiago Canalesek adierazi duenez, arrazoi honengatik aukeratu dute ekimena: “Athletic Club oso errotuta dago  gure zentroetako adinekoen artean, eta bisitaldiak onura handiak dakarzkie, zeren eta adinekoak bizitu egiten baititu, horiengan oroitzapenak sorrarazten baititu eta bizitzako sentimenduak eta istorioak gogorarazten baititu”.

Adinekoekin batera Igurco-ko profesionalak daude bisitaldietan, beren zainketa- eta arreta-premiak betetzeko; kontuan hartu beharra dago mugikortasun mugatuko pertsonak direla, batzuk gurpil-aulkietan daudela, diabetikoak direla … Era berean, askotan, boluntarioak eta senideak ere doaz haiekin.

Igurcoren XV. urteurrena

Ekimen hori IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios-en XV. urteurrenaren ospakizunean garatuko da. Euskal enpresak 65 milioi euro inbertitu ditu hamabost urteotan, Bizkaiko gizarte-azpiegituretan (egoitzak, eguneko zentroak, …).

2017an 23 milioi euroko fakturazioa izan zuen, eta hortaz, Euskadiko zerbitzu soziosanitarioen prestazioan erakunde liderretako bat da Igurco. Urteotan, zerbitzu-aukera osoa garatu du, hala nola: IMQ Ayuda (adinekoak zaintzeko informazio- eta eta aholkularitza-zerbitzua); Geriatriako kontsulta espezializatuak; etxeko zainketa planak garatzea; eguneko zentroak (toki publikoak eta pribatuak); babespeko apartamentuak; zaintzaileentzako prestakuntza (Zainduz); hausturak, iktusa gertatuz gero eta susperraldi luzeen ondoren sendatze funtzionalerako unitateak; telefono bidezko asistentzia-zerbitzuak; bizitza bukaerako zainketak eta egoitza pribatuak eta itunduak, besteak beste.

Gaur egun, Igurcok 1.144 toki kudeatzen ditu bederatzi eguneko zentrotan, sei zentro  soziosanitariotan eta babespeko apartamentu-multzoan. Bederatzi eguneko zentroak (Leioa-Estartetxe, Getxo-Aiboa, Otxarkoaga, San Adrian, Bilbozar, Zorrozgoiti, Galdakao, Ugao-Miraballes eta Ondarroa) Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaide dira, eta guztira 358 toki eskaintzen dituzte adinekoentzat.

Halaber, 50 toki kudatzen ditu Igurcok Orueko (Zornotza) babespeko 28 apartamentuetan (etxolak) eta 786 ohe, sei egoitza-zentrotan. Horien artean, hiru egoitza (Unbe, Orue eta Forua) bereak dira eta beste hiru (Bilboko Bilbozar eta Zorrozgoiti eta Zornotzako José María Azkuna egoitza) foru-egoitzak dira, zeinen eraikuntza eta kudeaketa Igurcok 40 urtetarako administrazio-emakiden bitartez garatzen dituen.

IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios erakundeak, hainbat osasun- eta gizarte-lanbidetako –medikuntza, psikologia, erizaintza, fisoterapia, gizarte-lana edo gerokultura, besteak beste– 500 profesional ingururi ematen die lana. Horien eskutik, jakintza-alor arteko arreta osoa bermatzen da mendeko adinekoen premia guztiak betetzeko. Era berean, dozenaka zeharkako lanpostu sortzen ditu sektore askotan, esaterako, sukaldaritzan, garbiketan eta zerbitzuetan.