Iradokizunak
Cookieak
Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.
Cookien konfigurazio panela
Hau da cookie propio eta hirugarrenen konfiguratzaile aurreratua. Hemen webgune honetan zure nabigazio esperientzia zuzenean eragingo duten parametroak alda ditzakezu.
Cookie teknikoak
Cookie hauek beharrezkoak dira informazio pertsonala duten guneetara sarbide segurua emateko edo saioa hasten duzunean ezagutzeko.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Mauris sodales mauris finibus sapien sagittis tempor. Nulla id posuere mi, nec porttitor orci. Quisque sagittis, erat quis maximus dictum, velit orci ornare eros, venenatis euismod massa dolor ut tellus. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia nostra, per inceptos himenaeos. Morbi imperdiet eget quam eu imperdiet. Nullam dapibus mi id convallis rutrum.
Cookie |
Proveedor |
Duración |
Descripción |
_hjCachedUserAttributes |
imq.es |
Sesión |
Permite almacenar atributos y configuraciones del usuario |
_hjCachedUserAttributes |
imq.es |
Sesión |
Permite almacenar atributos y configuraciones del usuario |
_hjCachedUserAttributes |
imq.es |
Sesión |
Permite almacenar atributos y configuraciones del usuario |
Analytics Cookieak
Bisita edo jarduera kopurua modu anonimoan neurtzeko aukera ematen dute. Haiei esker etengabe hobetu dezakegu zure nabigazio esperientzia.
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Mauris sodales mauris finibus sapien sagittis tempor. Nulla id posuere mi, nec porttitor orci. Quisque sagittis, erat quis maximus dictum, velit orci ornare eros, venenatis euismod massa dolor ut tellus. Class aptent taciti sociosqu ad litora torquent per conubia nostra, per inceptos himenaeos. Morbi imperdiet eget quam eu imperdiet. Nullam dapibus mi id convallis rutrum.
Iragarkien cookieak
Permiten que la publicidad que te mostremos sea personalizada y relevante para ti. Gracias a estas cookies no verás anuncios que no te interesen.
Cookieei eta nola erabiltzen ditugun buruzko informazio gehiago lortzeko, ikusi gure Cookie Politika.
12.11.2018
Diabetesa gaixotasun “larria da eta etengabe areagotuz doa. Epe luzera, hainbat gaitz eragin dezake: bihotzeko gaitzak, baso- eta nerbio-sistemen narriadura, giltzurruneko gaixotasuna edo itsutasuna eta heriotza goiztiarra ere”. Hala ere, “gizarte-kontzientziazioak ez dio beste gaixotasun arriskutsu batzuei bezain arreta jartzen eta ikusgaitasuna ematen”. Hori dela eta, “lehentasuna du erizainentzat eta sendagileentzat pazienteak diabetesaren arriskuaz jabearaztea. Eta pazientea diabetesa zaindu eta kontrolatzeaz jabetu egin behar da”, adierazi du Marta Villanueva, IMQ Colón zentroko Etengabeko Arretako Familia Medikuntzako espezialistak.
Azaroaren 14an Diabetesaren Munduko Eguna da, eta egun horrek gaixotasun kroniko horren errealitateaz jabearazten gaitu: Europan eta Euskadin gero eta pertsona gehiagok du gaixotasuna; izan ere, Euskadin, 18 urtetik gorako biztanleen % 10,6k du diabetesa. Hortaz, “Euskadiko gaixoen artean (200.000 pertsona) 70.000 ingururi ez zaie oraindik diagnostikatu; hots, gure inguruan diagnostikatu ez zaienen kopurua % 35 eta % 40 artean dabil”, azaldu du familia-medikuak.
1 motako diabetesa duten gaixoen kasuan, sintomak aste batzuen buruan sor daitezke, eta honela agertzen dira: egarria, pixa egiteko gogoa eta jangura areagotzen dira, baita nekea ere, gorputz-adarrak sorgortu, hantu edo mindu, eta pisua galtzen da arrazoi nabarmenik gabe. 2 motako diabetesa, berriz –kasuen % 80-90 dena–, ez du sintomarik hasierako etapetan.
Hori dela eta, “gomendatzeko modukoa da helduek lau urtero analisi klinikoa egitea edo, sintomarik agertzen bada, medikuarengana joatea; baina 2 motako diabetesaren kasuan, gaixotasuna garatu eta urte batzuetara ager daitezke seinaleak”, argitu du IMQ Colón osasun-zentroko adituak.
Hasierako faseetan sintoma gutxi dagoenez, “arrisku-faktoreak dituztenek odoleko glukosa-mailak kontrolatu beharko dituzte aldizka”, azaldu du Marta Villanueva doktoreak. Arrisku-faktoreen artean, hauek dira ohikoenak: “hipertentsio arteriala, obesitatea, kolesterol- eta triglizerido-maila altuak, eta haurdunaldiko diabetesaren aurrekariak edo diabetesaren familiako aurrekariak”. IMQ-
ko adituak gogorarazi du 2 diabetesa dutenen % 80 gizenak direla, “eta datu horrek herritarrei jan-neurria ez zaintzeak osasunari dakarzkion ondorio txarrez ohartarazten die”.
Prediabetesa: jokatzeko unea iritsi da
Glukosa elikagaien bitartez sartzen da gizakion gorputzean eta erregaiak motorretan duen zeregin bera du: energia-iturria izatea. Haatik, gorputzak intsulina ekoizten badu edo intsulina egoki erabiltzeko gai ez bada, diabetesa agertuko da: odoleko glukosa-mailak igo izana bereizgarri duen gaixotasun kronikoa.
“Diabetikoak intsulina gabezia du odolean, eta gabezia horrek odolean glukosa igotzea dakar: egoera normalean 70-100 mg/dl dira baloreak eta diabetesa duen paziente batengan, 125 mg/dl gora. Osasunaren eta gaixotasunaren artean etapa bat dago, prediabetes izenekoa, zeinean odoleko glukosa-mailak 100 eta 125 mg/dl artean dabiltzan”, azaldu du IMQ Colón osasun-zentroko espezialistak.
Datuak berresten direnean, pazienteak tratamendua hasiko beharko du eta bizitza osoan jarraituko, gaixotasunaren larritasun-mailaren arabera. Diabetesa diagnostikatzen zaion pertsona baten lehenengo galdera hauxe da: une horretatik aurrera gaixotasunari aurre egiteko bizitzan zehar zein jokabide izan beharko duen. “Jarraibide orokorrak, behin eta berriz aholkatzen direnak, hauek dira: ariketa fisikoa egitea, pisua kontrolatzea, ordu nahiko lo egitea, erretzeari eta edari alkoholdunak edateari uztea eta jan-neurri orekatua eta osasungarria izatea”.
Diabetesa duen gaixo batek, aurreko jarraibideak betetzeaz gain, “jan-neurrian azukre sinpleak murriztu egingo ditu eta zuntz ugariko elikagaiak hartuko; aldi berean, bere ezaugarrien araberako tratamendu farmakologikoa bete beharko du”.