Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Deustuko Unibertsitateko Erizaintzako graduaren lehen promozioak praktikak hasi ditu IMQ klinika ta egoitzetan

03.10.2022

Deustuko Unibertsitateko Erizaintzako graduaren lehen promozioak praktikak hasi ditu IMQ klinika ta egoitzetan
  • 2022ko urritik 2023ko ekainera bitartean, IMQ-ko zentroetatik txandaka arituko dira (Zorrotzaurre eta Virgen Blanca kliniketatik eta IMQ Igurcoren Bizkaiko 5 zentro soziosanitarioetatik) Bilboko Erizaintzako 102 ikasle, Deustuko Unibertsitateak (UD) ikasturte honetan hasitako lehenengo promoziokoak.

Gaur egun osasun-arloko profil profesional batzuen gabeziak dakarren erronka globalari erantzuten laguntzeko asmoz, Deustuko Unibertsitateko (UD) Osasun Zientzien Fakultateak Erizaintza Fakultate berria martxan jarri du aurten. Lehenengo promozioko 180 ikasleen artean, Bilboko 102 ikasleek IMQ Zorrotzaurre Unibertsitate Klinikan; Virgen Blanca kilinikan eta IMQ Igurcoren Bizkaiko zentro soziosanitarioetan egingo dituzte praktikak.

Praktikak modu ofizialean aurkezteko, ekitaldi bat antolatu da unibertsitatean bertan, eta horretan, IMQ klinika eta zentro soziosanitarioen azpiegitura eta antolakuntza-eredu asistentzialari buruzko xehetasunak eman dira. Halaber, pazientea ardatz duen erizaintza-eredua ezagutarazi da, baita asistentzia-kalitatea, segurtasun klinikoa eta humanizazioa ere; praktikak gidatuko dituzten IMQ-ko erreferentziazko profesionalak aurkeztu dira; eta, azkenik, zentru soziosanitarioetan egin beharreko zaintzak eta pertsona nagusien patologianiztasunari buruz aritu dira.

Erizaintzako Gradua osasuna sustatzera eta arrisku handiena duten biztanleak identifikatzera bideratzen da; era berean, lehen eta bigarren mailako prebentzioan, detekzio goiztiarrean eta kronikotasunaren eta epe luzerako haren ondorioen aurrean azkar jardutean jartzen du arreta. Pertsonarengan oinarritutako medikuntzaren aldeko apustua da, gaixoa -ez gaixotasuna- diagnostikoaren eta tratamenduaren berri emanez tratatzea eskatzen duena, haren osasunaren aldeko aliantza bat sortzeko.

Jardunbide horrek guztiz bat egiten du IMQ klinika eta zentroetan aplikatzen den  metodologiarekin, eta 2019an bi erakundeek sinatu zuten hitzarmenean kokatzen da eta, besteak beste, praktikak egitea dakar. IMQ Taldeak baldintza guztiak betetzen ditu Deustuko Unibertsitatearekin hitzarmenak sortzeko, 2019. urteaz geroztik Zorrotzaurre klinika unibertsitate-ospitalea ere badelako.

Ikasturte honetan, 2022ko urritik 2023ko ekainera bitartean, IMQ-k Bilboko Erizaintzako 102 ikasle hartuko ditu, hain zuen, Zorrotzaurre eta Virgen Blanca kliniketan eta IMQ Igurcoren Bizkaiko 5 zentro soziosanitarioetan (Orue, Azkuna, Zorrozgoiti, Unbe eta Bilbozar).