Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Deportivo Alavés taldeak IMQren azterketa medikoen eskutik abiarazi du denboraldiaurrea

01.07.2022

Deportivo Alavés taldeak IMQren azterketa medikoen eskutik abiarazi du denboraldiaurrea

Jokalari zuri-urdinei hainbat proba egin zaie Gazteizko erdialdeko Amárica plazako osasun-zentroan

Deportivo Alavés taldeak gaur hasi du denboraldiaurrea lehen taldeko jokalariei Gasteizko IMQ Amárica Osasun Zentroan egin zaien goi-mailako lehiaketako kirol- eta medikuntza-azterketaren eskutik.

Izan ere, jokalari hauei egin zaie azterketa mediko hori: Fernando Pacheco, Rubén Duarte, Javi López, Jason Remeseiro, Toni Moya, Antonio Sivera, Mamadou Sylla, Luis Rioja, Borja Sainz, Xeber Alkain, Florian Lejeune, Miguel De la Fuente, Jesús Owono, José Luis Rodríguez, Abde Rebbach, Antonio Perera, Adrián Rodríguez, Abdel Abqar, Salva Sevilla, Abdallahi Mahmoud, Alex Balboa, Stephane Keller, Marc Tenas, Imanol Baz, Nahuel Tenaglia, Alan Godoy eta Unai Ropero.

Hasteko, 8:00etan, analisi klinikoa egin zaie osasun-zentroko Erizaintza zerbitzuan. Ondoren, zenbakien hurrenkeraren arabera, 2013. urteaz geroztik Deportivo Alavésen aseguratzaile mediko ofiziala den IMQren Amárica Osasun Zentroan zuri-urdinak banan-banan artatu dituzte kirol-medikuntzako espezialista María Sagastik eta María Jesús García kardiologoak. Proben emaitzak Deportivo Alavés taldeko sendagile Alberto Fernándezi  jakinarazi zaizkio berehala, lekuan bertan azter ditzan.

Goi-lehiaketazko azterketa medikoaren barruan, ekokardiografia bana egin zaie jokalariei azterketa osatzeko eta miaketan eta esfortzu-proban detektatzen ez diren kardiopatiak aurkitzeko.

Aurreko proba ez ezik, Fernández doktoreak eskatuta, atsedeneko balorazioa ere egin da (bihotz- eta birika-auskultazioak, atsedeneko elektrokardiograma eta  tentsio arteriala neurtzea). Ondoren, babazorroei ergometria edo esfortzu-proba egin zaie, hots, María Sagasti sendagileak azaldu duenez, “elektrokardiograma monitorizatua, zeinean ikus dezakegun bihotz-maiztasuna atsedenean, trantsizionala, esfortzu-maila guztietan eta errekuperazioan”. Halaber, adierazi du proba hori honela egin dela: “bihotz-maiztasun teoriko maximoaren % 85ean, hots, minutuko 220 taupadakoa jokalariaren adina kenduta, nahiz eta kirolariaren arabera maximoetara iristen ari garen”.

IMQ Amárica osasun-zentroak punta-puntako teknologia du kirol-medikuntzan, baita mediku espezialistak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako profesionalak eta errehabilitazioko profesionalak ere.