Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Dementzia kasu guztien ehuneko 60 eta 70 artekoa da alzheimerra

21.09.2020

Dementzia kasu guztien ehuneko 60 eta 70 artekoa da alzheimerra

 

“Alzheimer-en gaixotasuna, 36.000 euskal herritarrek baino gehiagok duten patologia, da dementzia kausarik ohikoena da, hots, kasu horien guztien % 60 eta % 70 artekoa. Neuro-endekapenezko gaixotasun horren jatorria ezezaguna da oraindik, eta oso goiz diagnostikatzea oso zaila da. Alzheimer-en gaixotasuna suntsitzailea da gaixotasuna dutenentzat, baita haien senideentzat eta zaintzaile informalentzat ere, eta aurrera egiten du halabeharrez, gaur arte haren bilakaera nabarmen eteterik ez dagoela. Dementzia da zahartzaroko desgaitasun-kausarik ugarienetako bat, eta horri gizarte-arreta egokia emateko kostu ekonomikoak itzelak dira”.

IMQ-ko neurologo Alfredo Rodríguez-Antigüedadek eman ditu datu horiek, Alzheimerraren Munduko Eguna dela eta; patologia horren garrantzia adierazten dute, izan ere, “guztioi eragiten digu. Horri aurre egiteko, hortaz, guztiok batera lan egin beharko dugu: medikuok eta beste osasun-profesional batzuk, ikertzaileak, zaintzaileak, senideak, pazienteak, erakunde publikoak, erakunde pribatuak eta herritarrak oro har”.

COVID-19aren egungo epidemiak “dementziadun pazienteei gogor eraso die”. Rodríguez-Antigüedad doktoreak adierazi duenez, “Alzheimerra izateko eta COVID-19 larria izateko arrisku-faktoreak berberak dira, neurri handi batean: zahartasuna, hipertentsio arteriala, obesitatea, etab. Gainera, dementziadun pertsonek zailtasun gaindiezinak dituzte SARS-CoV-2 infekzioa prebenitzeko ohiturak ikasi eta izateko”.

Alzheimerraren intzidentzia “oso arraroa da 65 urte bete aurretik, baina adin horretatik aurrera prebalentzia bikoiztu egiten da bostetik bostera”. Biztanleriaren bizi-itxaropenaren pixkanakako gorakada, beraz, dementzia duten pertsonen gero eta kopuru handiagoarekin lotzen da. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, gaur egun mundu osoan 35,6 milioi pertsona bizi dira dementziarekin, eta kopuru hori bikoiztu egingo da 2030erako, eta hirukoiztu, 2050erako; "eta batzuen ustez, etorkizuneko pandemia izango da”, adierazi du adituak.

IMQ-ko neurologoak azpimarratu duen bezala, “guztiz egiaztatuta dago gehiegizko pisua, hipertentsio arteriala, gluzemia-kopuru handiak, istripu zerebrobaskularrak eta garuneko traumatismoak saihesteak Alzheimer-en gaixotasuna izateko arriskua prebenitzen duela”. Duela gutxiko azterlan batzuen arabera, hiru dementzia-kasutatik bat atzeratu edo saihestu egin liteke, bizitzan zehar bizi-ohitura osasungarriak izanda, hipertentsio arteriala, hiperkolesterolemia, obesitatea, egoneko bizitza, tabakismoa edo diabetesa saihestuta. Bestalde, “jakin badakigu gaixotasun horrek, kasuen ehuneko txiki batean izan ezik, ez duela oinarri hereditario monogenikorik”.

Alzheimerra ez da zahartzearen ondorio naturala, gaixotasuna baizik. “Patologia horretan neuronen heriotza progresiboaren kausa ez da argitzen. Duela oso gutxi arte, ikerketen ardatza proteina bat, beta-amiloidea, garunean gordetzea eta neuronetan ustez duen eragin toxikoa zen. Baina tratamendu esperimental batzuekin proteina hori kentzeak ez du gaixotasun hori sendatzea lortu”.

Porrot horien ondorioz, ikerketa-ildo berriak berriz bideratu eta garatu dira. “Neuronak, bizirauteko eta behar bezala funtzionatzeko, garuna osatzen duten beste zelulen mende daude, gliako zelulen mende. Uste denez, gliaren disfuntzioak protagonista dira Alzheimerrean. Era berean, gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio immunologia-sistemak jokatzen duen zereginari eta beste proteina batzuen pilaketari, hala nola, tau delakoarenari. Ikerketa-ildo berri eta itxaropentsu horiek Alzheimer-en gaixotasunaren eta haren tratamenduaren ezagutzan aurrerapen hurbil eta garrantzitsuak aurreikusten dituzte”.

Gaixotasunaren diagnostikoa irizpide klinikoetan oinarritzen da, espezialistaren kontsultan. “Zoritxarrez, sintomak azaleratzen dira neuronen galera handia gertatu denean eta garunaren erreserba funtzionala gainditzen denean. Ez dago gaixotasun horren diagnostikoa bizitzan berrestea ahalbidetzen duen proba medikorik. Hortaz, neurologoek garrantzi handia dute diagnostikoa ahalik eta lasterren baieztatzeko eta dementziako beste kausa batzuk baztertzeko”.

“Galera neuronalaren progresioa eragozten duen tratamendu bat aurkitzen denean, funtsezkoa izango da gaixotasunaren hasieran ematea, sintomak agertu aurretik. Horrek adierazten du behar-beharrezkoa dela sintoma aurreko proba diagnostiko sentikorrak eta zehatzak izatea, eta, gaur egun, helburu hori sakon aztertzen ari gara”, adierazi du IMQ-ko neurologoak.

Alzheimerra “zorigaitza da pazienteentzat, horien senideentzat eta zaintzaile informalentzat”. Baina “mehatxua ere bada gizartearentzat. Pazienteen gehikuntza esponentzialak, bizitza-luzerarekin lotuta, dementzia agenda politikoan osasun publikoaren lehentasun gisa kokatzeko beharra dakar, OMEk ezarri duen bezala”, amaitu du azaltzen espezialistak.