Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Clara Eíto doktorea, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Onkologia Erradioterapikoko koordinatzailea, emakume eta lidergo sariaren irabazle

13.10.2023

Clara Eíto doktorea, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Onkologia Erradioterapikoko koordinatzailea, emakume eta lidergo sariaren irabazle
  • Epaimahaiak alderdi hauek hartu ditu kontuan saria emateko: jarduera profesional bikaina; enpresaz eta gizarteaz arduratzen den jokabidea; proiektu jasangarriak edo berritzaileak sustatu edo horietan parte hartu izana; jarduera profesionalean kudeaketa-jardunbide egokiak aplikatu izana edo gizarte bidezkoagoa, aberatsagoa eta inklusiboagoa lortzeko konpromisoa duten proiektu edo jardueretan parte hartu izana.

Deusto Business School-ek eta Cinco Días egunkariak, Banco Santander-en laguntzarekin, sustatzen duten Emakume eta Lidergo Sariaren epaimahaiak IMQ Zorrotzaurre Klinikako Institutu Onkologikoko Onkologia Erradioterapikoko buru Clara Eíto Valdovinos sendagilea hautatu du irabazle, Sariaren bigarren edizioan. Sariaren helburua emakumeen talentua agerian jarri eta sustatzea da.  

Epaimahaikideek, alderdi hauek hartu dituzte kontuan erabakia hartzeko: jarduera profesional bikaina; enpresaz eta gizarteaz arduratzen den jokabidea; proiektu jasangarriak edo berritzaileak sustatu edo horietan parte hartu izana; jarduera profesionalean kudeaketa-jardunbide egokiak aplikatu izana edo gizarte bidezkoagoa, aberatsagoa eta inklusiboagoa lortzeko konpromisoa duten proiektu edo jardueretan parte hartu izana.

Epaimahaiak accesita eman dio Olalla García Pérezi, Kawasaki-ko proiektu-zuzendariari, eta jardunbide egiaztatudun emakumea kategorian Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko (CNMC, gaztelaniazko sigletan) presidente Cani Fernández Vicién saritu da. Emakume eta Lidergo Sariak emateko ekitaldia 2024ko otsailaren 22an izango da, Deusto Business School-en Madrilgo egoitzan.

Lehenengo saridunak doako matrikula lortuko du Executive MBA edo  Deusto Business School Executive Education-eko programaren bat egiteko. Accesitaren irabazleak, matrikularen % 60.

Eíto doktorearen hitzetan, «niri iritziz, lidergoak inspirazioa du oinarri, beste pertsona batzuenganako orientazioa. Erronka bati aurre egiteko eragina izateko gaitasuna. Erakundeak gero eta konplexuagoak eta lehiakorragoak dira eta, gainera, nire lanaren esparruan, non giro emozionala bizia eta sentibera den eta hilgarria izan daitekeen gaixotasuna duten pertsona ahulak artatzen diren, nahitaezkoa da lidergo hori alderdi garrantzitsuei aplikatzea, hala nola ongizate emozionalari, motibazioari eta esparru horretako profesional guztion errendimenduari».

Azalpen biografikoa

Clara Eíto Valdovinos doktorea, huescatarra, Onkologia Erradioterapikoan espezializatuta dago. 2014. urteaz geroztik, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Institutu Onkologikoan lan egiten du, eta abangoardioako ospitale batean, Euskadiko osasun pribatuko nagusia denean, departamentu mediko moderno eta berritzailea sortzen lagundu du.

2021eko urtarrilean, espezialitate horren  historiako arduradun gazteena bilakatu zen. 40 urtetik beherakoa da, eta, gainera, Onkologia Erradioterapikoko jarduera pribatuko koordinatzaile nazionala da espezialitate horretako 53 zentro pribatuetan.

Ikerketa zientifikoaren zale amorratua da, eta azken zortzi urteotan IMQ Zorrotzaurre Klinikan hainbat saiakuntza kliniko, nazionalak eta nazioartekoak, abiarazi ditu. 2017an cum laude doktoratu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Asistentzia-lanarekin eta ikertzaile lanarekin batera, etengabe prestatzen ari da: izan ere, 2021ean, Osasun Kudeaketako Masterra egin zuen Deustuko Unibertsitatean eta, aurten, beste master bat egin du Talde eta Pertsonen Kudeaketa, Trebakuntza eta Coaching gaiaz, Mondragon Unibertsitatean.

Hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari eta liburu zientifikoetan. Halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Deustuko Unibertsitateko Medikuntzako graduetako ikasleen praktiketako tutorea da, eta Erradioterapiako Teknikarien goi-mailako graduetako praktiketako tutorea ere. Era berean, Francisco de Vitoria Unibertsitateko Buru eta Lepoko Tumoreen Nazioarteko Masterreko irakaskuntza-atalean eta San Pablo CEU Unibertsitateko Bularreko Tumoreen Europako Masterrean kolaboratzen du.