Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Bizkaiko metalgintzako 35.000 langile baino gehiago izango dira osasun estaldura aurreratuaren onuradun

26.03.2025

Bizkaiko metalgintzako 35.000 langile baino gehiago izango dira osasun estaldura aurreratuaren onuradun
  • IMQ-k eta FVEMek hitzarmena berritu dute.

IMQ, Euskadiko osasun-aseguruen arloko liderrak, eta Metalgintzako Enpresen Bizkaiko Federazioak (FVEM, gaztelaniazko sigletan) 2015etik indarrean dagoen elkarren arteko lankidetza-hitzarmena berritu dute. Akordio horrek Bizkaiko industria-sektore garrantzitsuenetako batean osasun-aseguramendua indartzen laguntzen du; izan ere, metalgintzako 35.000 langile baino gehiago eta FVEMko elkartekide diren 900 enpresa dira onuradun.

Osasun-aseguramendua aukera gero eta ugariagoa da euskal enpresen artean, horien aktibo baliotsuena, alegia, pertsonen osasuna, zaintzea lehenesten laguntzen dielako. Metalgintza bezalako lan-ingurune zorrotz batean, zerbitzu medikoak azkar eta eraginkortasunez eskuratzea faktore bereizgarria da, eta, hala, lehiakortasuna plantillen motibazioa eta ongizatea sustatzen ditu.

Osasun-asegurua da langileek gaur egun enpresetan eskaintzen zaizkienen artean gehien baloratzen duten gizarte-onuretako bat.

Izan ere, segurtasuna eta lasaitasuna ematen dute, langileek badakitelako behar dutenean badutela kalitate handiko osasun-zerbitzuak eskuratzeko aukera. Gainera, zerbitzu digital aurreratuek, hala nola bideokontsultek eta txat medikoek, malgutasun- eta erosotasun-plusa eskaintzen dute, eta hori bereziki preziatua da lan-ingurune zorrotzetan.

Hitzarmenaren abantailak: estaldura osoa eta zerbitzu digitalak

FVEMko presidente Begoña San Miguelek eta IMQ-ko negozio-garapen eta salmenta-kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreak sinatutako hitzarmenak, metalgintzako enpreseetarako bakarrik diren onurak barne hartu ditu. Hortxe, abantaila nagusiak:

FVEMko presidente Begoña San Miguelek hitzarmenaren garrantzia azpimarratu du: “Akordio hori funtsezkoa da gure langileen ongizatea bermatzeko eta sektorearen lehiakortasuna indartzeko. Gurea bezalako lan-ingurune zorrotz batean, osasun-zerbitzuak azkar eskuratu ahal izatea faktore bereizgarria da”.

Luis Fernández de Larreak, bestetik, hau nabarmendu du: “IMQ-k Euskadiko enpresa-ehunaren benetako premietara egokitzen diren osasun-konponbideak eskaintzearen alde egiten jarraitzen du. Hitzarmen horrek osasunarekin eta lan-ongizatearekin dugun konpromisoa islatzen du”.

Hitzarmen horren eskutik, IMQ-k Euskadiko osasun-hornitzaile pribatu gisa duen lidergoa indartzen jarraitzen du, eta, aldi berean, bertoko enpresa-sarea garatzen laguntzen du. FVEMek, bestalde, elkartutako enpresekiko konpromisoa berretsi du, bermatzen baitie baliabide diagnostikoak, kontsultak, ebakuntzak eta ospitalizazioak azkar eskuratu ahal izatea, baita pertsonen bizi-kalitatea eta lan-produktibitatea hobetzen dituzten prestazio aurreratuenak ere.