Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Bilboko San Adriango adinekoen eguneko zentroak 15 urte bete ditu

12.12.2017

Bilboko San Adriango adinekoen eguneko zentroak 15  urte bete ditu

Bilboko San Adriango adinekoen eguneko zentroa –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaide dena eta IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios-ek kudeatzen duena– ireki zenetik hamabost urte igaro direla ospatzeko, Bizkaiko agintari soziosanitarioek omenaldia egin diote eguneko zentroko erabiltzaile zaharrenari. Hamabost urte hauetan, San Adriango eguneko zentroko profesionalek Bilboko 420 adinekori eman diete arreta.

Omenaldian parte hartu duten agintarien artean, hauek egon dira: Isabel Sánchez Robles, Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru-diputatua; Sergio Murillo Corzo, Bizkaiko Foru Aldundiko Autonomia Pertsonala Sustatzeko zuzendari nagusia; Iñaki Isasi, Igurco-ko Eragiketa zuzendaria, eta Eneritz Elgezua, erakunde horretako eguneko zentroetako zuzendaria, baita Igurco-ko beste profesional batzuk ere, hala  nola, Amaia Cantera eta Ane Ormaza.

Ekitaldi horretan, omenaldia egin zaie San Adriango eguneko zentroko gerokultorei ere, eta Isabel Sánchezek eta Sergio Murillok lore-sorta bana eman diete, urteotan egin duten lan preziatua aintzat hartzeko. Era berean, Gizarte Ekintzako foru-diputatuak beste lore-sorta bat eman dio eguneko zentroko erabiltzaile zaharrenetako bat den Isabel Fernándezi, ekitaldian beren familiekin egon diren erabiltzaile guztien ordezkari moduan. Ekitaldia girotzeko, dantzatzeko aukera ere egon da, Arotza Moso-ren eskutik.

Eneritz Elgezua neuropsikologoak adierazi duen bezala, “hamabost urteotan, hau izan da erabiltzaileen profila: emakume bilbotarra; 82 urtekoa; alarguna; dementzia, hipertentsio arterial, narriadura kognitibo moderatu eta eginkizunetako mendekotasun moderatuko diagnostikoa duena”.

Orain arte, eguneko zentroak toki publikoak izan ditu, “baina datozen asteetan foru-baimena izango da toki pribatuak eskaintzeko, hots, 60 urteko edo hortik gorako pertsonentzat, mendekotasun-egoeran egon ala ez”.

San Adriango eguneko zentroak “56 toki dauzka, eta horiek narriadura kognitibo-motaren bat, arazo fisikoak edo familiaren laguntza eskasa duten pertsonek okupatzen dituzte”.

Eguneko zentroak instalazio hauek dauzka: erabilera anitzeko bi areto, jarduerak egiteko eta atseden hartzeko hornituta daudenak; zazpi bainugela egokitu, eta horien artean hiruk dutxa geriatrikoa dute; jantokia; erizaindegia, eta hainbat bulego, zentroa behar bezala ibil dadin.

Igurco San Adriango eguneko zentroan ematen den arreta soziosanitarioa “zientzian oinarritzen da eta bikaintasunera bideratuta dago”. Jakintza-alor anitzeko “goi-mailako prestakuntza” duten profesionalek ematen dute arreta: mediku geriatra bat, erizain bat, neuropsikologo bat, fisioterapeuta bat, gizarte-langile bat eta gerokultore batzuk.

Igurcoko eguneko zentroek era askotako programak dituzte, hala nola, estimulazio kognitiborako, esku-hartze funtzionalerako, errehabilitazio fisiko eta fisioterapiarako, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko gaitasuna iraunarazi eta hori hobetzeko, jolas-jarduerak eta belaunaldien arteko jarduerak egiteko, esku-hartze familiarrerako edo medikazioa kontrolatzeko.

Ikuspegi terapeutiko batetik, “eguneko zentroek proba geriatriko osoak egiten dituzte: jakintza-alor anitzeko profesionalek, geriatriako mediku espezialistaren zuzendaritzapean, hainbat azterketa egiten dituzte, baita diagnostiko laukoitza ere, arazo medikoak, arazo psikologikoak eta mugitzeko arazoak antzemateko, zein arlo hobetu behar den jakiteko eta autonomia eta bizi-kalitatea iraunarazi edo hobetzeko gomendioak barne hartzen dituen zainketa-plana taxutzeko. Balioztapen geriatriko oso horren emaitzak ezagutu ondoren, erabiltzaile bakoitzaren premien araberako programak abiarazten dira”, zehaztu du Eneritz Elgezuak.

Eguneko zentroetan pertsona hauek daude gehienbat: “beregain bizi diren pertsonak, arazo fisikoak dituzten pertsonak edo familiaren laguntza txikia dutenak, narriadura kognitibo-motaren bat edo mugitzeko zailtasunak dituztenak, eriondo dauden eta, ondorioz, ahul dauden adinekoak, besteak beste”.

Oinarrizko zerbitzuak ez ezik (elikadura, hots, gosaria, bazkaria eta askaria),  “jakintza-alor anitzeko profesionalek egindako banakako arreta-planak oinarri hartuta, zerbitzu espezializatuagoak eskaintzen ditugu, pertsonen premietara egokitzen direnak, adinekoei autonomia-mailarik handiena eta bizi-kalitaterik onena emateko, narriadura kognitiboa moteltzeko edo beste kasu batzuetan, hori prebenitzeko”, bukatu du azaltzen IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios-eko eguneko zentroetako zuzendariak.