Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Baskoniak IMQ-ren 90. urteurrena ospatu du Buesa Arenan

27.12.2024

Baskoniak IMQ-ren 90. urteurrena ospatu du Buesa Arenan

Fernando Buesa Arena kiroldegia omenaldi oso bereizi baten agertokia izan da ostiral honetan: Saski Baskonia taldeak jendaurreko omenaldia egin die duela 16 urte baino gehiagotik gaurdaino aseguratzaile mediko ofizial duen IMQren 90. urteei. Ekitaldi hori  París Basket taldearen aurkako partidaren esparruan egin da, eta hartan bi erakundeen arteko harreman estua nabarmendu egin da, baita bi erakundeen balio berberak ere, hala nola talde-lana, egunero helburu berriak lortzeko ahalegina edo kirolaren bidez pertsonen osasunaren aldeko apustua.

Une gogoangarriak izan dira, esaterako, Baskonia-Alaves taldeko zuzendari komertziala, Joseba Baqueicoak IMQ-ko Negozio Garapeneko eta Salmenta Kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreari oroitzapenezko kamiseta bat eman dio. Halaber, IMQ-k osasunaren arloan duen misio historikoa laburbiltzen duen “90 urte bizitza zaintzen” kanpainaren iragarkia proiektatu da bideomarkagailuan.

Era berean, omenaldian, Buesa Arenara bertaratu direnentzat jarduera bereziak antolatu dira. Partidaren atsedenaldian, esate baterako, lehiaketa bat antolatu da, IMQren babespean, eta sari esklusiboak banatu dira, hala nola Baskonia taldearen kamisetak eta bufandak.

IMQ eta Baskonia: harreman sendoa eta iraunkorra

2008.urteaz geroztik, IMQ, Euskadiko osasun pribatuko liderra, funtsezko euskarria izan da Saski Baskoniarentzat, jokalariei eta kidego teknikoari osasun-laguntza eman baitie.

Luis Fernández de Larreak, euskal aseguratzailearen izenean, eskerrak eman ditu: “omenaldia oso garrantzitsua da guretzat, 16 urteotan elkarrekin egin dugun lana ez ezik, lurraldean eta jarduera kolektibo osasungarrietan, esaterako, kirolean sakon errotuta sentitzen den konpainia baten osasunaren aldeko zerbitzuaren jardunbidea ere aintzat hartu baitu”. IMQrentzat, adierazi duenez, “Baskoniari laguntzeak osasunaren alde eta kirolaren euskarri diren balioen alde egitea esan nahi du, eta, gainera, Europako saskibaloiko klub nagusienetako bat da, titulu nazional eta internazional ugari baititu”.

Baskonia-Alaves taldeko zuzendari komertziala, Joseba Baqueicoa, bestetik, bi erakundeen arteko loturaren garrantzia azpimarratu du: “IMQ-k gure osasuna zaintzeaz gain, bat dator gure etengabeko hobetzeko grinaren ikuspegiarekin. Omenaldiak gure esker ona islatzen du, gu baldintzarik gabe babestu izanagatik”.

IMQren Araba eta Gipuzkoako negozio-kudeatzaile Roberto Azpiazuk, omenaldian ere izan denak, hau nabarmendu du: “Baskoniarekin dugun harremanaren adibide ezin hobea da ekitaldia erakusteko bi erakundek elkarrekin modu arrakastatsuan lan egin dezaketela kirol profesionala ez ezik komunitatearekiko inplikazioa ere sustatzeko. Izan ere, komunitateari eta zaleei esker ona zor diegu gu etengabe laguntzeagatik”, eta, horrela, amaitutzat eman da gau ahaztezin batean kirola, osasuna eta historia uztartu dituen ospakizun paregabea.

IMQ-k beste kirol-talde batzuekin ere baditu lankidetza-hitzarmenak, hala nola Deportivo Alavés, Bilbao Basket, SD Eibar, Athletic Club edo Real Sociedad taldeekin.