Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Auzoko gizarte eragileek “Zorrotza elkarrekin eraldatzen” ekimena aurkeztuko dute

27.09.2018

Auzoko gizarte eragileek “Zorrotza elkarrekin eraldatzen” ekimena aurkeztuko dute

Auzoko jaiak direla aprobetxatuz, irailaren 28an –bihar–, 18:30ean, Zorrotzako Auzoka Komunitate Zentroan “Espazio Publikoen Eraldaketa Parte-hartzailea” proiektua aurkeztuko da eta, aldi berean, “Zorrotza elkarrekin eraldatzen” bideoa proiektatuko. Ekimen horren eskutik, Zorrozgoiti plaza biziberritzen auzoko gazteek eta adinekoek parte har dezatela lortu nahi da, belaunaldi anitzeko eta kulturarteko toki komunitario berria, “guztiontzako atsegina eta adiskidetsua”, sortzeko.

Ekimenaren aurkezpena doakoa izango da eta jende guztiarentzat antolatu da, edukiera bete arte. Horretarako editatu den eta auzotarrak –hainbat adin eta kulturatakoak– protagonistak dituen bideo bat proiektatuko da. Horrez gain, bertaratuko direnei proiektuaren helburuak eta urratsak azalduko zaizkie.

Zorrotzako Auzo Elkartea, Bizkaiko Foru Aldundiko IMQ Igurco Zorrozgoiti adinekoentzako foru-egoitza eta eguneko zentroa, Gure Lurra Elkartea eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) dira ekimen hori sustatu duten eragileak, We Are Tipi-ren laguntzarekin.

Orain dela hilabete batzuk, “Espazio Publikoen Eraldaketa Parte-hartzailea” proiektuaren lehen zatiak Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailaren “Bilbao Gazte Balioak Martxan” deialdiaren sarietako bat lortu zuen. Orain, “Zorrotza elkarrekin eraldatzen” bideoaren eskutik, aurrera egin nahi da Zorrozogoiti plaza berriz diseinatzeko ekarpenean.

IMQ Igurco Zorrozgoitiko gizarte-langile Naiara López de Guereñok adierazi duenez, “herritarren parte-hartzea da Zorrotzako ezaugarrietako bat; auzo barruan sustatzen den balioa da, erakunde publikoei auzotarrek antzematen dituzten eta auzotar guztien –adina edo beste edozein egoera alde batera utzita– bizi-kalitatea hobe dezaketen edonolako jarduerak iradokitzeko modua”.