Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Alkohola dago laneko istripuen % 15en atzean Euskadin

13.11.2023

Alkohola dago laneko istripuen % 15en atzean Euskadin
  • Alkohola da herritarrek gehien kontsumitzen duten substantzia psikoaktiboa. Legezko droga sozial hori edateak 20.000 heriotza eragiten ditu urtean Espainian.

  • «Lan-arloan, alkohola kontsumitzeak istripuak eragiten ditu langilearengan edota horren lankideengan, baita lanera ez agertzea, berandu iristea, produktibitatea jaistea, arreta galtzea, txikitzea, jarrera arazotsuak izatea, espedienteak, kaleratzeak ere, besteak beste».

Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) datuen arabera, urtero hiru miloi pertsona hiltzen dira munduan alkoholaren kontsumo kaltegarriaren eraginez, hots, heriotza guztien % 5,3 dira alkoholak eragindakoak. Legezko droga sozial horren ondorioak kaltegarriak dira Espainian ere, urtean 20.000 herritar hiltzen baitira. Horrez gain, alkohola dago laneko istripuen % 15en Euskadin. Datu  horiek IMQ Prevención-eko laneko erizain Susana Pedrizak adierazi ditu, azaroaren 15ean, hau da, Alkoholik gabeko Munduko Egunean: «datu horiek guztion inplikazio adostua ekarri behar dute, gizarte-politiken bitartez, neurri prebentiboak ezartzeko, xede-biztanleria gazteak baitira».

Alkoholaren kontsuma ez da txantxetan aritzeko kontua. 2023ko urtarrilean, Osasunaren Mundu Erakundeak irmo adierazi zuen alkoholaren kontsumoan ez dagoela osasunari kalte egiten ez dion kantitate segururik.

OMSek gogorarazi duenez, alkohola subtantzia toxiko bat da, psikoaktiboa, eta mendekotasuna sortzen du. Minbizia ikertzeko Nazioarteko Agentziak 1. Taldeko kartzinogeno gisa –arriskurik handienetakoa– sailkatu zuen duela hamarkada batzuk. Izan ere, alkoholak, gutxienez, zazpi minbizi-mota eragiten ditu, ohikoenak barne, hala nola esteetakoa eta emakumezkoen bularrekoa.

Etanolak (alkohola) mekanismo biologiko batzuen bitartez eragiten du minbizia, konposatua gorputzean deskonposatzen den heinean, eta horrek esan nahi du alkoholdun edari orok, prezioa eta kalitatea alde batera utzita, minbizia eragiteko arriskua baduela.

Zenbat eta alkohol gehiago edan, minbizia garatzeko arriskua orduan eta  nabarmen  handiagoa izango da. Azken datuen arabera, OMSren Europa Eskualdean alkoholari egotz dakizkiokeen minbizi guztien erdia alkoholaren kontsumo “txikiek” eta “neurritsuek” eragiten dute: 1,5 litro ardo edo 3,5 litro garagardo edo 450 mililitro edari mozkorgarri baino gutxiago astean. Alkohol-kontsumoaren eredu horri egotz dakizkioke emakumeen artean alkoholari egotz dakizkiokeen bularreko minbizi gehienak.

OMSek hauxe argitu du: hainbat azterlanek iradokitako “alkohol-kontsumoak izan ditzakeen eragin babesleak” estuki lotuta daude aukeratutako konparazio-taldeekin eta erabilitako estatistika-metodoekin, eta litekeena da beste faktore garrantzitsu batzuk kontuan ez hartzea.

Halaber, Osasunaren Mundu Erakundearen aburuz, gaur egun eskura dauden probek ezin dute adierazi alkoholaren eragin kantzerigenoak "aktibatu" eta giza gorputzean agertzen hasten diren atalase bat dagoenik. Era berean, ez dago ikerketarik frogatzen duenik alkoholaren kontsumo txiki eta neurritsuek gaixotasun kardiobaskularretan eta 2. motako diabetesean izan ditzakeen ondorio onuragarriek alkoholaren kontsumo-maila berberei lotutako minbiziaren arriskua gainditzen dutela banakako kontsumitzaileentzat.

Alkoholaren kontsumoa eta lana

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak (OSALAN) argitaratutako Enpresan adikzioak prebenitzeko plan bat ezartzeko gidaliburuan jaso denaren arabera, adikzioek pertsonengan dituzten ondorioak eta gizakien gaitasunetan duten eragina arrisku-faktorea dira lan-ingurunean. Alkoholak, nerbio-sistema zentralaren depresore gisa, eritasun hauek eragiten ditu: zaintza eta erreflexuak gutxitzea, kontrola galtzea, indarkeria, istripuak, koma etilikoak eta hepatopatiak (hala nola gibel-esteatosi etilikoa, hepatitis alkoholikoa eta, maila aurreratuenean, zirrosi etilikoa, zeinak sendabiderik ez duen, eta, askotan, hilgarria den).  

IMQ Prevención-eko laneko erizain Susana Pedrizak hauxe adierazi du, horri dagokionez: «lan-arloan, alkohola kontsumitzeak istripuak eragiten ditu langilearengan edota horren lankideengan, baita lanera ez agertzea, berandu iristea, produktibitatea jaistea, arreta galtzea, txikitzea, jarrera arazotsuak izatea, espedienteak, kaleratzeak ere, besteak beste». Gainera, “neurriz gaineko edale”tzat jotzen den langilea, oro har, absentzia-kopurua bikoizten du gaixotasunagatik eta egun-kopurua hirukoiztu, gaixotasun arruntagatik, eta, batez beste, 45 lanegun inguru galtzen ditu urtean.  

«Lan-eremuko prebentzio-plan bat baliagarria eta eraginkorra izan dadin, alderdi guztiek adostu beharko dute, hots, langileek (ordezkariak, enpresa-batzordea), zerbitzu medikoak eta enpresak. Eraginkorra izango da guztien konpromisoa egon badago. Helburua da langileen osasun- eta segurtasun-baldintzak hobetzea, jazarri edo zigortu baino», adierazi du IMQ Prevención-eko laneko erizainak.

Euskadiko 2013ko Osasun Inkestak agerian jarri du arrisku handiko alkoholaren kontsumoa ikasketa-mailarekin handitzen dela, bai emakumeengan, bai gizonengan.

Horren haritik, Drogei buruzko Espainiako Behatokiak adierazi zuen, 2007-2008 denboraldia aztertu zuenean, biztanleria landunentzako berariazko modulu batean, gizonen eguneroko alkohol-kontsumoa arrisku handiko kontsumo gisa (>50cm3/eguneko) handiagoa zela zuzendarien/profesionalen artean. Emakumeei dagokienez, jardueraren araberako aldeak txikiagoak ziren, eta ez zegoen alde nabarmenik adinaren, hezkuntza-mailaren, egoera zibilaren edo jatorrizko herrialdearen arabera, eskulangile kualifikatuen kasuan izan ezik, zuzendariek eta profesionalek baino askoz alkohol gutxiago kontsumitzen baitzuten.