Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Adegik lankidetza hitzarmena berritu du IMQrekin, enpresa bazkideek baldintza esklusiboak izan ditzaten aseguru medikoetan

14.05.2018

Adegik lankidetza hitzarmena berritu du IMQrekin, enpresa bazkideek baldintza esklusiboak izan ditzaten aseguru medikoetan

José Miguel Ayerzak, Adegiko idazkari nagusiak, eta Javier Aguirregabiriak, Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ)ko zuzendariondoko nagusiak, erakunde biek 2014tik hona izan duten lankidetza hitzarmena berritu dute Adegiren Donostiako egoitzan. Lankidetza horrek aukera ematen die Adegiri atxikitako enpresetako langileei Euskadin buru den aseguru medikoa kontratatzeko eurentzat eta euren familientzat, oso baldintza onuragarrietan.

IMQ Adegi Enpresak aseguruak osasun estaldura osoa bermatzen die onuradunei, lehen mailako medikuntzan, larrialdi eta anbulantzia zerbitzuetan, osasun eta kirurgia espezialitate guztietan, proba diagnostikoetan eta tratamenduetan, goi mailako kirurgia espezializatuan, haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintzan, ospitaleratzeetan eta psikoterapian, besteak beste. IMQ Urdina aseguru-modalitateaz gain, IMQ Aktiboa ere eskainiko da, bezero gazteenei zuzendutakoa.

Hitzarmenak ahalbidetuko du Gipuzkoako enpresarioen elkarteari atxikitako enpresetako onuradunei zerbitzu multzo horretaz baliatzea, itxaronaldirik gabe, ordutegi zabalekin eta Euskadiko medikuen koadro zabalean eta estatu mailako zein nazioarteko izen handiko zentroen sarean aukeratzeko askatasunarekin.

Era berean, IMQk Euskadiko klinika pribatu nagusietara eta zentro propioen sarerik zabalenera jotzeko aukera emango die, IMQ Zurriola Hortz Klinika barne. 1.000 enpresa eta 354.000 pertsona baino gehiagok jarri dute euren konfiantza IMQrengan, bere sektoreko buru gisa egin duen 84 urteko ibilbidean.

Langileen osasuna zaintzea enpresaren proiektua zaintzea da

Osasuna zaintzeak gero eta lehentasun handiagoa dauka gizarte aurreratuetan, eta aseguru medikoa izatea ez da dagoeneko luxuzko ondasun gisa ikusten. Horren ondorioz, osasun zerbitzu gehiago eta hobeak hobesten dira bestelako kontsumoen aldean. Enpresak jakitun dira pertsonak euren osasunaz gero eta gehiago arduratzen direna, eta, beraz, gero eta enpresa gehiagok aukeratzen dute osasun pribatua langileen osasuna aseguratzeko.

Osasunari buruzko azken Barometroaren arabera, langileek ondoen baloratzen duten lan-onura osasun-asegurua da (pentsio-planen, bidaia eta hobarien, aparteko opor egunen eta abarren aurretik), eta osasun-asegurua enpresaren bitartez dutenen % 70ek galera handitzat hartuko luke asegurua galtzea, lana aldatuz gero. Barometro horrek berak adierazten du enpresen erdiak baino gehiagok jarraitzen dutela osasun-asegurua lan-onura huts gisa eskaintzen, enpresak berak ordainduta, ordainketa malguko programek eta kofinantzaketa fomulek gero eta protagonismo handiagoa duten arren.

Aseguruo mediko koleltiboa kontratatzeak ageriko onurak ekartzen dizkie enpresei, hala nola, lan-giro osasungarria sortzen laguntzea, familia eta lana uztartzea erraztea (mediku hitzorduen ordutegi malgua), eta enpresaren irudi hobea sustatzea, gizarte-erantzukizun korporatiboaren arloan ere.

Hauek dira ondoen baloratzen diren ezaugarriak enpresako aseguru pribatuetan, IMQrenean bereziki: mediku-talde zabalenean (familia-medikuena zein espezialitateena) eta zentroen artean askatasunez aukeratu ahal izatea, arreta pertsonalizatua eta itxaronaldirik gabekoa, kontsulta-ordutegi zabalak, asistentziaren kalitatea eabangoardiako teknologiarekin eta senideak prezio onean aseguruan sartzeko aukera.

IMQko bezero diren aldetik, guztiek erabil ditzakete zentroen kalitatea nazioartean onetsita duen konpainia baten zerbitzuak, Joint Comission ziurtagiria Zorrotzaurre Klinikaren kasuan eta DIAS onespena Virgen Blanca Klinikaren kasuan, beste onespen  askorekin batera. IMQren asistentziak ez dauka muga geografikorik eta osasun-sarerik zabalena eskaintzen du estatu mailan, 43.000 mediku eta 1.150 zentro baino gehiagorekin, Teknon, Ruber Internacional edo M.D. Anderson izen handikoak barne, besteak beste. Nazioarte mailan, atzerrirako bidaietarako asistentzia estalzen du, larrialdiei erantzuteko.

Gaur egun, IMQren laneko arriskuen prebentzioko atalaren bitartez, beste osasun eta prebentzio zerbitzu integral batzuk ere eskaintzen dira, estaldura ematen zaielarik 130.000 langile eta 4.600 enpresa baino gehiagori.