Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

ADEGIK eta IMQ-k lankidetza-hitzarmena berritu dute

01.09.2020

ADEGIK eta IMQ-k lankidetza-hitzarmena berritu dute

 

Adegik (Gipuzkoako Enpresen Elkarteak) IMQ hartuko du berriro osasun-arloko konpainia erreferentetzat. Adegiko zuzendari nagusi José Miguel Ayerzak eta IMQ-ko negozio­-garapen eta salmenta-kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreak sinatu dute Adegiren Donostiako egoitzan bi erakundeek 2014tik duten akordioa. Horren bidez, Gipuzkoako enpresen, horien langileen eta horien familien eskura jarri dute 1.000tik gora enpresa eta 365.000 asegurudun baino gehiago dituen Euskadiko konpainia liderraren osasun-asistentzia gozatzeko aukera.

Osasun-asegurua da gaur egun gizarte-onurarik preziatuena Euskadiko enpresen langileen artean, eta IMQrekin sinatutako akordioari esker, Adegiren elkartekide diren enpresek eta horien langileek lehen mailako osasun-arreta izateko aukera izango dute, abantaila handiak eta baldintza esklusiboak lortuko baitituzte, hala  nola, Euskal Autonomia Erkidegoko medikuen eta zentroen zerrenda ugarienaren artean nahierara aukeratzea, osasun- eta prebentzio-arloko azken teknologiak eta ekipamenduak eskura izatea, ordutegi erosoak izatea, itxarote-zerrendak saihestea eta estatuko zentro eta profesional ospetsuenak eskura izatea. Gipuzkoan, gainera, IMQ Zurriola zentro mediko-kirurgikoa, Donostiako Gros auzoan kokatua eta lurraldean erreferentea dena, eta gainerako klinika pribatu nagusiak (Policlínica Gipuzkoa, Clínica Quirón, Clínica de La Asunción…) izango dituzte.

IMQ Adegi Empresas  izenekoaren bidez, Adegiren 1.000 enpresa elkartuk baino gehiagok osasun-estaldura osoa izango dute: lehen mailako medikuntza, larrialdiak eta anbulantzia-zerbitzua, espezialitate mediko-kirurgiko guztiak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, goi-kirurgia espezializatua, haurdunaldi eta erditzeari arreta, familia-plangintza, banakako gela eta laguntzailearentzako ohedun ospitaleratzeak, psikoterapia eta abar luze bat.

Adegiko zuzendari nagusi José Miguel Ayerzaren hitzetan, “Gipuzkoako enpresetan lan egiten dutenen osasuna eta ongizatea oso garrantzitsuak dira horien garapen pertsonal eta profesionalerako. Helburu hori lortzeko IMQ bezalako erreferentziazko erakunde batekin lankidetzan jarraitzea eta harekin lankidetza-hitzarmena berritzea pozgarria da Adegirentzat eta aukera ederra, Adegiko kide diren enpresetako langileentzat”.

IMQ-ko negozio-garapen eta salmenta-kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreak hau adierazi du, bestetik: “IMQrentzat pozgarria da garaiotan Adegirekin lankidetza indartzea, mediku-aseguru kolektiboa kontratatzeak onura nabarmenak dakarzkielako enpresei, hala nola lan-ingurune osasungarria sortzen laguntzea, familia eta lana bateragarri egiten laguntzea (ordutegien malgutasuna hitzordu medikoetan), eta enpresaren irudi positiboagoa sortzea, baita erantzukizun sozial korporatiboari dagokionez ere. Hots, langileen osasunaren zaintzan haratago joateak mesede egiten die langileei, baina baita enpresari ere”.